Euskal herriko bertsolari txapelketa nagusia

2022/12/18 - 18:31
Alaia Martin eta Aitor Mendiluze: jendearengan pandemiak eragindako agorafobiaz
Aitorrek Alaia bazkarira gonbidatu du baina, pandemiaren ostean, Alaiak ez du jendearekin egin nahi. Arratsaldeko saioan, hamarreko txikiko ariketa puntuagarrian.

2022/12/18 - 18:22
Bertsolarien arratsaldeko agurrak
Gogotsu ekin diote zortzi finalistek finalaren arratsaldeko saioari. Hiruna bertso hamarreko txikian bertsoak asmatzea izango da euren lehenengo ofizioa.
2022/12/18 - 16:02
13.000 pertsona bildu dira Nafarroa Arenan final handiaz gozatzera
Zaparrada artean hartu dituzte zortzi bertsolariak. Agurretan Nafarroa izan da protagonista oro har eta ariketa puntuagarrietan, ordea, mota guztietako gaiak izan dira entzungai.

2022/12/18 - 15:58
2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, iruditan
2022ko abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatutako Bertsolari Txapelketa Nagusiko finaleko irudiak bildu ditugu honako galerian. Bezperako lanak, bertsolariak, bertsozaleak eta mila hitzekin baino irudiz hobeto azaltzen diren uneak.

2022/12/18 - 15:32
Maialen Lujanbio: matxismo eta faxismoaren aurrean, emakumeen irribarre ahaldundua
"Irribarre konplizea egin diozue elkarri" izan da ganbarako lana. Tren baten barruan, gizon faxista eta matxistari zelan egin dioten aurre azaldu du bertsolari hernaniarrak.

2022/12/18 - 15:08
Sexu-harremanetan izaten den konplizitateaz aritu da Joanes Illarregi
"Irribarre konplizea egin diozue elkarri" izan da ganbarako lana. Bertsolari leitzarrak sexu harremanak izan ditu lehen aldiz, eta xamurtasunez azaldu du bizitakoa.
2022/12/18 - 14:45
Nerea Ibarzabal, indarkeria matxistaren biktima den emakume baten larruan
"Irribarre konplizea egin diozue elkarri" izan da ganbarako lana. Tratu txarrak jasandako emakumezko baten larruan jarri da. Bere alabarekin bikotekide erasotzailearengandik ihes egiten du Nereak.

2022/12/18 - 14:25
Iñaki Murua: ''Oraindik ez da lehertu, gehiago nahi dugu''
Iñaki Murua bertsolari eta bertsolaritzaren aldeko ekintzaileak goizeko saioaren lehenengo partearen balorazioa egin du. Muruak irabazleari txapela jantziko dio arratsaldean.
2022/12/18 - 14:12
Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi: eskutitz bidezko harremana
Beñatek 25 urte eman ditu kartzelan. Alaia gazteak eskutitzak idatzi dizkio azken urteetan eta, orain, Beñat libre geratu dela, Alaiarekin elkartu da eta aitortu dio bera zela gutunen egilea. Bi bertsolarik txalo zaparrada jaso dute euren ariketan.

2022/12/18 - 13:59
Nerea Ibarzabal eta Amets Arzallus, esnea saltzen duten anai-arreba baserritarrak
Ametsek proposatu dio Nereari lan egiteko modua aldatzea eta esnekiak zuzenean saltzen hastea. Hiruna bertso, sei puntuko motzean.
2022/12/18 - 13:31
Nerea Ibarzabalen bakarkako lana
Hiruna bertso egin behar izan ditu 6 puntuko motzean. Entzun berriro markinarrak botatako bertsoak.
2022/12/18 - 13:24
Aitor Mendiluzek eta Amets Arzallusek umore beltza izan dute hizpide
Aitor Mendiluze ohartu da Amets Arzallus kutxa bat egiten ari dela, bere hilkutxa. Gai iluna baina umorez bikain jorratu dute, Nafarroa Arenan txalo zaparrada eraginez. Bigarren ariketa puntuagarria, 8ko txikian.

2022/12/18 - 13:05
Bertsozaleak ilusio handiz iritsi dira Nafarroa Arenara
Pandemiagatik finala urtebetez atzeratu ostean, gogotsu hartu dute bertsozaleek bertsoen hitzordurik handiena.
2022/12/18 - 12:52
Alaia Martin eta Maialen Lujanbio, klima-aldaketaz
Denda bat dute elkarrekin itsasertzean. Klima aldaketaren ondorioak gero eta nabarmenagoak dira. Alaiak tokiz aldatu nahi du eta Maialenek bertan jarraitu nahi du. Zortziko handian egindako ariketa.

2022/12/18 - 12:32
Zortzi finalisten hasierako agurra
11:00ak pasata hasi da Bertsolaritza Txapelketaren Final handia. Zortzi bertsolari taula gainean, txapelagatik lehian, euren bertsorik onenak eskaintzeko prest.
2022/12/18 - 12:13
Zortzi finalisten sarrerak Nafarroa Arenako publikoa altxarazi du
Jendeak berotasunez hartu ditu zortzi bertsolariak. Bertsoaren plazarik garrantzitsuenean dira dagoeneko bertsolariak.

2022/12/18 - 11:41
Bertsolaritza Txapelketaren Finalaren unean uneko jarraipena, eitb.eus-en
Eitb.eus-eko kazetariak lanean daude dagoeneko hastear dagoen final handiaren gainen informazio guztia eskaintzeko. ETB1en ere jarrai dezakezue finala.

2022/12/18 - 10:54
Bertsozaleak Nafarroa Arena betetzen hasi dira pixkanaka
Nafarroa Arenak 09:00etan ireki ditu ateak eta 11:00etan hasiko da finala. Irabazlearen izena 20:15 aldera jakitea espero da.
2022/12/17 - 20:08
Kristina Mardaras Sedrun, Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen lehen emakumea
34 urterekin agertu zen plaza batera lehen aldiz, eta 1985ean Bertso Txapelketa Nagusira egin zuen salto. Aurtengo finalean lehen aldiz bildu diren hiru emakume finalistei mezua luzatu die.

2022/12/17 - 15:35
24 ordu baino gutxiago Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren final handirako
Iruñeko Nafarroa Arenan azken ukituak ematen ari dizkiote muntaiari, biharko finalean lehiatuko diren bertsolariak eta milaka bertsozale hartzeko.