Euskal Mendiak
2017/11/22 - 10:09
Orduko 100 kilometrorainoko haize-boladak mendi inguruetan, eguerditik aurrera
Abisu horia egongo da indarrean EAEn, 15:00etatik gauerdira arte. Batez ere, hegotik joko du haizeak. Halaber, baso-suteak izateko arriskuagatik ere ezarri dute abisu horia.
2017/11/12 - 19:22
Bi mendizale erreskatatu dituzte Zigoitian eta Villaverde Turtziozen
63 eta 30 urteko bi emakume dira; Zigoitian (Araba), Gorbeia mendian hain zuzen, eta Villaverde Turtziozen (Bizkaia) erreskatatu dituzte.
2017/11/11 - 21:13
Omenaldi hunkigarria egin diote Alberto Zerain mendizaleari Gasteizen
Alberto Zerain mendizalea joan den ekainean hil zen Nanga Parbat mendian, Himalayan, elur jausi baten ondorioz.
2017/10/30 - 16:32
Donostia 2016 Bizkaira iritsi da 2016 Bidea egitasmoarekin
Donostia 2016 Bizkaiara iritsiko da 2016 Bidea egitasmoaren 3. etapari esker, Debatik Markina-Xemeinera. Apirilaren 10etik maiatzak 8ra bitarte Bizkaitik ibiliko da 2016 Bidea 5 etapetan.
2017/10/14 - 20:02
Bi mendizale erreskatatu dituzte, bata Txindokin eta bestea Anboton
55 urteko emakume batek hanka apurtu du Txindokin, eta 14 urteko neska batek ere min hartu du hankan, Anboton. Biak ere, Ertzaintzaren helikopteroan eraman dituzte.
2017/10/07 - 19:24
Tolosako mendizale bat hil da Lezeko koban, Asparrenan
39 urteko gizonezkoa zuhaitz batetik zintzilik geratu da eta emergentzia zerbitzuek erreskatatu behar izan dute.
2017/07/27 - 16:40
Zazpi ordu, Aralarko zulo batean egunak zeramatzan behia erreskatatzeko
Korapilatsuak izan dira 400 kiloko behia bost metro sakonerako leitzetik ateratzeko lanak. Ojitos izena jarri diote erreskatatu duten suhiltzaileek.
2017/07/08 - 19:26
Ertzaintzako helikoptero batek txirrindulari bat erreskatatu du Kanpezun
Txirrindularia Gasteizko bizilaguna da, eta arnasa hartzeko zailtasunak zituen. Hori dela eta, ospitalera helikopteroz eramatea erabaki dute.
2017/07/02 - 16:01
Alberto Zerain eta Mariano Galvan Nanga Parbaten geratuko dira betirako
Gorpuak ez erreskatatzeko erabakiak badu beste eraginik, burokrazia lanak zaildu eta heriotza agiriak lortzea zailduko duelako.
2017/06/24 - 16:10
Gorbeiako abeltzainek galera handiak izan ditzakete trikomonas gaitzagatik
Behien ugalketari eragiten dion gaixotasuna da, eta hori saihesteko, behi eta zezen guztiak ukuiluetan utzi beharko dituzte urtebetez.
2017/06/04 - 11:51
Gorbeian galduta zeuden lau mendizale erreskatatu dituzte
Lainoaren eraginez galdu dira mendizaleak. Inork ez du osasun arretarik behar izan.
2017/05/11 - 22:59
Ehiztariei jarritako isunak ez direla behar bezala tramitatzen salatu dute
Hainbat basozainek salatu dutenez, Arabako Aldundiak ez ditu basozainek ehiztariei jarritako isunak behar bezala tramitatzen, zenbaitetan zigorrekin eskuzabalegiak direla salatu dute
2017/04/23 - 19:49
Aizkorrin zauritutako mendizale bat erreskatatu dute
47 urteko mendizaleak kolpea jaso du buruan. Hori dela eta, Galdakaoko ospitaleraino helikopteroz eramatea erabaki dute.
2017/04/23 - 17:35
Artzainek eta eskiatzaileek denboraldi amaierako makila-trukea egin dute
Urtero egin ohi duten moduan, artzainek eta eskiatzaileek denboraldi amaierako makila-trukea egin dute, eski-denboraldiaren amaiera dela eta.
2017/04/14 - 20:00
Mendizale bat erreskatatu dute Ganekogortan
Ezbeharra eguerdian gertatu da. Gionezkoa Basurtuko ospitalera eraman dute.
2017/03/29 - 15:59
Aketegi da orain EAEko mendi garaienaren izena
Urte beteko lanaren ostean, Burdional elkarteko kideek baieztatu dute Aitxuri deitu izan diogun tontor hori, berez, Aketegi dela.
2017/03/19 - 19:05
Gizonezko bat helikopteroz eraman dute sugegorri batek hozka eginda
Eskuan hozka egin dio sugegorriak, Iratiko oihanean txangoa egiten zebilela. Nafarroako Ospitalera eraman dute, baina onik dago.
2017/03/12 - 20:07
Bilboko mendizale bat erreskatatu dute Aralarreko Mendilerroan
51 urteko gizonezkoak ebakia du buruan, baina ez larria. Helikopteroz eraman dute ospitalera.
2017/02/10 - 15:17
Iaz 1.300 basurde ehizatu ziren Gipuzkoako mendietan
Hala ere, eraso asko izan dituzte baserritarren euren etxaldeetan. Arrasaten, esaterako, zer egin ez dakite erasoak ekiditeko.
2017/01/24 - 09:55
Noraezean zebilen mendizale bat erreskatatu dute Saioan, Baztanen
Tontorreraino heltzea lortu zuen, baina jaitsieran nahasi egin zen, behe-lainoagatik.