Donostia 2016 Bizkaira iritsi da 2016 Bidea egitasmoarekin
Egitasmo honetan, 32 mendi-etapa gidatuk eta 100 ekintza kulturak baino gehiagok osatuko dute ibilbidea. 7 hilabetez Euskal Herri osoa zeharkatuko du ibilbideak, Donostia 2016ren filosofía eskualde osoan zabalduz. 3. etapa Deban hasiko da eta Bizkaian sartu ostean Markina Xemeinen bukatuko da. Guztira 5 etapa egingo dira Bizkaia, apirilaren 10etik maiatzak 8ra bitarte.
Lehen etapa martxoaren 27an hasi zen Donostian eta orain arteko parte-hartzeak espektatiba guztiak bete ditu. Lehen bi etapetan 230 lagun baino gehiagok parte hartu dute ‘Ibilian egiten da kultura’ lelopean. Bizkaian ere proiektuaren parte-hartzea mantentzea espero da. Antolatzaileek bizkaitar guztiei izena emateko gonbitea egiten diete eta Donostia 2016 Hiriburutza kulturalaz gozatzera animatu.
Bizkaian egingo diren etapak
Apirilak 10, 3. etapa, Deba – Markina Xemein. Soinu-banda naturalak
Apirilak 17, 4. Etapa, Markina Xemein – Gernika Lumo: Larrua lurraren contra
Apirilak 24, 5. Etapa, Gernika Lumo – Durango: Bizitzaren zirkua
Maiatzak 1, 6. Etapa, Durango – Otxandio: Urkiola gaineko pagoaren ondoan
Maiatzak 8, 7. Etapa, Otxandio – Legutio: Birziklatze-erritmoan
Nola parte hartu
Gehienez 150 parte-hartzaile egongo dira etapa bakoitzean eta aurrez izena ematea beharrezkoa da. Izena ematearen kostua 7€koa da pertsonako. Ikasleek, jubilatuek eta DSSinnovako parte-hartzaileek %20ko deskontua izango dute, langabetuek %50koa. Joan-etorriko autobus-zerbitzua eta istripu-asegurua barne hartzen ditu kuota horrek. Izena leku hauetan eman ahal da:
2016bidea.dss2016.eu webgunean
Alderdi Ederrerko Donostia 2016ren Infopuntuan (Donostian)
Club Vasco de Camping Elkartearen egoitzan
Etapa bakoitzeko laguntzailea den erakundearen bulegoetan