Euskaltzaindia
2019/05/14 - 14:55
Euskaltzaindiak 26 hizlari bilduko ditu Nazioarteko Literatura jardunaldian, Bilbon
Idazleek erabilitako artxibo, eskuizkribu eta inprimakiak aztertuko dituzte Akademiaren egoitzan maiatzaren 16an eta 17an. Atxagak irekiko du jardunaldia.
2019/05/03 - 15:12
Eusko Ikaskuntzari eta Euskaltzaindiari emango die Elkarrek Ibilbideari saria
Bi erakundeak mendeurrena ospatzen ari dira aurten, eta, horregatik, Elkar Fundazioak horien lan "nahitaezkoa" aintzatestea aukeratu du.
2019/04/08 - 17:57
Idazleen materiala aztergai, Euskaltzaindiaren seigarren jardunaldi akademikoan
Maiatzaren 16an eta 17an Bilboko egoitzan, idazleen sormen prozesuan erabiltzen dituzten artxibo, eskuizkribu eta inprimakiei begiratuko diete, erakundearen mendeurrenaren baitan.
2019/02/21 - 07:25
Alan Roy King euskaltzain urgazlea hil da
64 urte zituela hil da itzultzaile ingelesa. Hizkuntzalaritzan doktorea, 2003ko urtarrilaren 31tik euskaltzain urgazlea zen.
2019/02/18 - 17:23
Euskaltzaindiak hizkerari begiratuko dio martxoaren 14 eta 15ean, Bilbon
Euskaltzaindiaren II. Nazioarteko Dialektologia Biltzarra egingo dute egun horietan, Bilboko Euskal Museoan.
2019/01/22 - 17:42
Euskaltzaindiak antzezlanak programatu ditu mendeurrenaren baitan
Urtarrilaren 31n hasita, antzerkizaleek hiru pieza ikusteko aukera izango dute ostegunero Bilbon, lau aste iraungo duen jaialdian.
2019/01/18 - 17:51
Hizkuntza gutxiagotuen hiztunak babesteko ituna bultzatuko du Euskaltzaindiak
Halaber, Iruñean egindako jardunaldi akademikoan, hizkuntza eskubideei buruz egindako adierazpenak sareratuko dituela iragarri du Akademiak.
2019/01/14 - 11:13
Hizkuntza gutxiagotuak hizpide, Euskaltzaindiaren mendeurreneko biltzarrean
Mendeurreneko hirugarren jardunaldi akademikoa Baluarten egingo dute, urtarrilaren 17an eta 18an. Hogeita bat hizlarik parte hartuko dute.
2018/12/26 - 16:42
Azkueren 922 idazlan katalogatu eta digitalizatu ditu Euskaltzaindiak
Akademiaren sortzaile izan zenak duela ehun urte idatzitako "Ardi galdua" eleberriaren edizio berria ere argitaratu du
2018/12/03 - 19:26
Hizkuntza aniztasuna gehiago babesteko eskatu dio Euskaltzaindiak Espainiari
Estatuko Administrazio Orokorreko Hizkuntza Ofizialen 5. Kontseilua egin da Bilbon, eta Andres Urrutiak hartu du parte, besteak beste.
2018/11/09 - 17:42
'Erlea' literatura aldizkariaren azken zenbakia aurkeztu du Euskaltzaindiak
Aldizkariak “zikloa agortu du” Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzainak azaldu dutenez.
2018/11/08 - 15:43
'Ghero' antzerki obra azaroaren 20an estreinatuko da Arriagan
Obra 3000. urtean dago girotuta eta hiltzear dagoen azken euskalduna du protagonista. Euskaltzaindiarekin batera ekoiztutako antzerki obra da.
2018/10/07 - 11:46
Belaunaldi berriei deia, euskara batua 'bere-berea izan eta erabil dezaten'
36 erakundek eta gizarte-eragilek, tartean EiTBk, sinatutako Euskara Batuaren Adierazpena aurkeztu du Euskaltzaindiak, "nork berea duen euskaratik abiatuta", euskara batuaren erabileraren alde eginda.
2018/10/06 - 16:40
Euskara batuaren etorkizuna bermatzeko adierazpena sinatu dute Arantzazun
Euskara batuaren adierazpenari atxikimendua eman diote herri erakunde nagusiek eta hainbat erakunde publiko, pribatu eta sozialek. Joan Mari Torrealdaik Euskara Batuaren adierazpena irakurri du.
2018/10/06 - 14:35
Torrealdai: 'Belaunaldi berriei dagokie eskuratu dieguna hobetzea'
Euskara Batuaren etorkizuneko bide orria aurkeztuta eta Euskara Batuaren Adierazpena irakurrita amaitu da Arantzazun Euskaltzaindiaren 17. Biltzarra. Joan Mari Torrealdaik irakurri du manifestua.
2018/10/05 - 18:44
'Euskara Batuaren Eskuliburua' aurkeztu du Euskaltzaindiak
Arantzazuko nazioarteko biltzarrean, Akademiak jarraibidez osaturiko liburu praktikoa eta webgune berria aurkeztu ditu.
2018/10/04 - 23:04
Honela egiten du lan Euskaltzaindiak
140 euskaltzain urgazlek aztertzen dituzte euskararen erabilera eta gramatika hainbat batzordetan. Bilboko Plaza Barrian lau solairutan banatzen dira euskararen aholkulari ofizialak.
2018/10/04 - 22:44
Euskaltzaindiak euskara batuaren indarguneak eta ahuleziak aztertu ditu
Euskara batuaren sorrera eta ibilbidea izan dituzte aztergai ostegun honetan. Beste hizkuntza batzuen estandarizazio prozesuak eta euskarak hedabideetan duen erronka izan dituzte mahai gainean.
2018/10/04 - 18:40
'Euskaltzaindiak XXI. mendeko testuinguruan kokatu beharko luke araugintza'
Asier Larrinaga EiTBko Euskara Zerbitzuko buruak “Zenbait gogoeta euskara batuaren araugintzaz EiTBko esperientziatik” hitzaldia egingo du gaur Arantzazun, Euskaltzaindiaren XVII. Biltzarrean.
2018/10/04 - 17:39
Euskaltzaindiak hiru eguneko lan saioa prestatu du Arantzazun
Euskara batuaren iragana aztertu eta etorkizuneko erronkak identifikatzen saiatuko dira 50 aditu baino gehiago, Arantzazun.