Eutanasia
2022/06/05 - 22:01
4.600 familia medikuk suizidioak nola eragotzi nahiz covid iraunkorra nola tratatu aztertuko dute Bilbon
Ekainaren 7tik 11ra Medikuntza Orokorrari eta Familiari buruzko XXVIII. Kongresu Nazionala egingo da Bizkaiko hiriburuan. 1.600 profesional bertaratuko dira eta beste 3.000k parte hartuko dute online, 140 ponentzia aurkeztuko diren foroan.
2021/12/13 - 17:43
13 lagunek gauzatu dute eutanasiarako eskubidea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Eutanasia arautzen duen legea ekainean sartu zen indarrean eta harrezkero, guztira, 34 pertsonak eskatu dute eskubide hori erabiltzea.
2021/11/04 - 15:28
Eutanasiaren prozedura sendotu egin da EAEn
Eutanasia legea indarrean jarri zenetik, ekainaren 25etik, gutxienez hiru pertsonak lortu dute heriotza duina izatea EAEn. Eutanasia eskatu duenari azken baimena ematen duen batzordeko kide batzuekin hitz egiteko aukera izan du EITB Mediak.
2021/08/04 - 16:46
Nafarroa eutanasia eskubidea martxan jartzeko prestatzen hasi da
Osasun kontseilariak foru dekretua proposatu du, Bermeen Batzordea eta kontzientzia eragozpen erregistroa sortzeko. Era berean, foru agindu baten bidez Batzordeko kideak zehaztu dituzte.
2021/08/02 - 00:10
Durangoko 86 urteko emakume bat izan da Espainiako Estatuan eutanasia bidez hil den lehen pertsona
Hala, duela hamar urte bizi-testamentuan idatzi zuena bete dute. Eskarne oso aktiboa zen kultura eta gizarte alorretan, baina bere osasunak okerrera egin zuela ikusita, ez zuen baldintza horietan bizitzen jarraitu nahi.
2021/08/01 - 22:30
Durangoko 86 urteko emakume bat izan da eutanasia bidez hil den lehen pertsona estatuan
Eskarne uztailaren 23an hil zen, bere senideak inguratuta, Durangon. Oso emakume aurrerakoia zen, eta duela hamar urte bizi-testamentuan idatzi zuena bete dute. Eutanasiaren Legea ekainaren 25ean onartu zen, eta emakume honen familiak egun horretan bertan abiatu zuen prozesua.
2021/07/06 - 13:51
Absolbitu egin dute 2019an emazteari hiltzen lagundu zion gizona
Eutanasia Legea indarrean sartzearekin bat, Fiskaltzak erretiratu egin du Angel Hernandezen kontrako akusazioa, eta beraz, hura absolbitu beharra ezartzen du doktrinak.
2021/06/25 - 16:25
Ana Mosquera: "Familiarekin etxean goxo-goxo hil nahi dut"
Eutanasiarako eskubidea indarrean sartzeak lasaitasuna ekarri dio Uria-Mosquera familiari. Ana Mosquerak ELA gaixotasuna du eta unea iristen denean eutanasia eskatuko du.
2021/06/25 - 16:17
25 kideko batzorde batek bermatu eta ebaluatuko du eutanasia prozesua EAEn
Uste da gurean hasiera batean 100en bat lagunek eskatuko dutela hiltzeko laguntza. Jaurlaritza derrigortuta dago sei astetan gehienez laguntza horri erantzutera.
2021/06/25 - 02:20
Eutanasiaren legea indarrean sartu da Hego Euskal Herrian
Gaixotasun larri eta sendaezinek eragindako sufrimendu jasanezina pairatzen duten pertsonek eutanasia aplikatzea eska dezakete gaurtik aurrera.
2021/06/23 - 19:13
Duintasunez Hiltzeko Eskubidea Elkarteak euskal batzordearen gaitasuna eztabaidatu du
Elkarteak alor anitzeko 25 pertsonak osatutako batzordearen erabakiak hartzeko gaitasuna zalantzan jarri du, baina esperantza duela adierazi du.
2021/04/16 - 18:58
Eutanasiaren legea ekainaren 25erako prest egongo da EAEn, Sagarduiren esanetan
Osasun sailburuak adierazi du epea laburra izanda ere, legea "berme guztiekin" betearazi ahal izateko lanean ari direla.
2021/04/05 - 16:42
Eutanasia legea onartu denetik, deiak ugaritu dira informazio eske
Duintasunez Hiltzearen aldeko elkarteak bi eskari egin dizkio Osasun sailari: gizartean informazioa zabaltzea eta osasun langileen formazioa.
2021/03/18 - 15:32
Maribel Tellaetxeren familia: "Giza eskubideetan aurrerapauso handia da"
Bi urte eta lau hilabeteko borroka izan da Maribel Tellaetxeren familiarentzat. Hilabete gogorrak izan direla aitortu digute, baina orain aske sentitzen direla diote.
2021/03/18 - 15:17
Eutanasia legea onartu du Kongresuak
Araudia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabetera sartuko da indarrean. Eskubide hori legeztatzen duen munduko zazpigarren estatua da Espainiakoa.
2021/03/18 - 09:53
Kongresuak gaur onartuko du Eutanasia Legea
Maribel Tellaetxe bizkaitarraren familiak pozik hartu du albistea, bere borrokaren amaiera gisa ikusi baitu. Dena dela, legea "berandu" datorrela aitortu du.
2020/12/17 - 23:13
Eutanasia arautzen duen legea onartu du Kongresuak, Voxen eta PPren kontrako botoekin
Eutanasia onartu duen munduko seigarren herrialdea da Espainiako Estatua, eta Europako laugarrena.
2020/12/17 - 22:41
Nori aplikatu ahal zaio Eutanasiaren Legea?
Kongresuak Eutanasiaren legea onartu du ostegun honetan. Heriotza duina izateko eskubidea legeztatu duen munduko seigarren herrialdea da Espainiako Estatua, eta Europako laugarrena.
2020/12/17 - 21:40
Eutanasiaren legeak zatiketa ekarri du medikuen artean
ETBk mediku batzuen iritziak jaso nahi izan ditu. Batzuek onartu egiten dute heriotza duina eskubidea dela, baina beste batzuek zainketa aringarrien alde egiten jarraitzen dute.
2020/12/17 - 21:34
Maribel Tellaetxeren familiak pozik hartu du eutanasiaren legea onartu izana
Maribel Tellaetxerentzat berandu iritsi da eutanasiaren legea, baina haren familia pozik dago amari promestutakoa bete dutelako.