Eutanasia
2019/02/11 - 13:27
266.000 sinadura eraman dituzte Kongresura, eutanasia legeztatzeko eskatuz
Bi familiak Change.org plataforman jasotako 266.000 sinadura eraman dituzte Diputatuen Kongresura, eutanasiaren erregulaziorako legea desblokeatzea eskatzeko.
2019/02/10 - 22:34
Bi familiak 280.000 sinadura aurkeztuko dituzte Kongresuan eutanasia legeztatzeko
Diputatuen Kongresuan eutanasia legeztatzeko eskaera egingo du Maribel Telletxearen familiak. 12 urte daramatza alzheimerrarekin eta bere senideek heriotza duina eman nahi diote.
2019/02/10 - 18:48
Eutanasiaren aldeko sinadurak bildu dituen Portugaleteko familia, Gaur Egunen
280.000 sinadura eramango dituzte bihar Kongresura. Danel Lorente ekimenaren sustatzaileetako batek honako mezua igorri die babesik ematen ez dien politikariei. Elkarrizketa osoa, 20:30ean, ETB1en.
2019/01/31 - 15:07
Portugaleteko Udalak babesa eman dio eutanasia eskatzen duen familiari
Lorente-Tellaetxe familiari babesa emateaz gain, Portugaleteko Udalbatzak onartutako idatziak eskaera zuzena egin dio Diputatuen Kongresuari: eutanasia legeztatu dezala.
2019/01/13 - 14:27
Portugaleteko familia batek 158.000 sinadura bildu ditu eutanasia legeztatzearen alde
Familiak presioa egin nahi dio Madrilgo Diputatuen Kongresuari, eta hala, amaren azken borondatea betetzea lortu, "modu duinean hiltzen lagunduz".
2018/12/21 - 10:07
Heriotza duinaren legea onartu du Kongresuak
EAJk, PDeCATek eta ERCk kontra bozkatu dute, lege-proposamenak autonomia erkidegoen eskuduntzak urratzen dituela uste baitute.
2018/12/17 - 15:01
Eutanasia legeztatzeko sinadurak biltzen ari da Portugaleteko familia bat
Maribel Tellaetxeari alzheimerra atzeman zioten duela 12 urte. Eutanasiaz hil nahiko luke, baina espaniar Estatuan ez da legezkoa. 111.000 sinadura lortu dituzte jada legea aldatzeko.
2018/11/19 - 16:31
Bizkaiko medikuen % 86 eutanasia legeztatzearen alde agertu dira
Bizkaiko Medikuen Elkargoak eutanasiaren inguruko galdeketa bat egin du, eta gaur jakinarazi ditu emaitzak: 6.927 kidetatik 723k hartu dute parte inkestan.
2018/06/26 - 20:11
Eutanasia legeztatzeko lehen urratsa eman du Diputatuen Kongresuak
Alderdi Popularrak izan ezik, gainerako talde parlamentario guztiek babestu dute PSOEk egindako proposamena.
2018/05/20 - 13:37
Munilla, eutanasiaren aurka: 'Legeztatu zuen lehen Estatua Alemania nazia izan zen'
Donostiako gotzaina harrituta agertu da Kongresuan aurkeztutako eutanasia despenalizatzeko lege proposamenaren inguruan "eztabaida sozialik ez egoteagatik".
2018/05/08 - 20:59
Eutanasia despenalizatzeko atea, aurrenekoz zabalik
Ekimenari babesa emango diotela iragarri dute talde politiko guztiek, PPk, UPNk eta Ciudadanosek izan ezik. PP eta UPN aurka agertu dira. Ciudadanos, aldiz, abstenitu egingo da.
2017/06/28 - 22:39
Estrasburgok haur bati eutanasia egitea onartu du, gurasoen nahiaren aurka
Christopher eta Constance Gardek, gurasoek, helegitea jarri zuten Europako Giza Eskubideen Auzitegian Britainia Handiko epaitegiek haurrari arnasketa aparailu artifiziala kentzea onartu ostean.
2017/03/29 - 01:12
Heriotza duina bermatzeko egitasmoa eztabaidatuko dute Kongresuan
Alderdi batzuen arabera, Ciudadanosek ez ditu Autonomia Erkidegoen eskuduntzak errespetatu, eta gai horren inguruan egindako legeak kopiatu ditu.
2016/06/17 - 11:33
Heriotza duina bermatzeko legea izango du Euskadik
EH Bilduk eta EAJk adostu dute testua, eta gaur onartuko du Legebiltzarreko lantaldeak. Eutanasiaren aukera jasotzen ez duen arren, gaixoaren borondatea lehenetsiko du.
2016/02/17 - 18:21
EH Bilduk suizidio lagundua edota eutanasia arautzea proposatuko du
Legea proposatu duen taldearen helburua urtea amaitu baino lehen onartzea da, hau da, legegintzaldia amaitu aurretik.
2015/10/01 - 09:42
Andrea neskatoaren kasua epaitegira igorri du, berriro, ospitaleak
Uztailean epaitegiak erabakitako plan terapeutiko berbera jarraitzea edo plan hori moldatzea erabaki beharko du orain epaileak.
2015/06/05 - 13:56
Frantziako tetraplegiko bat hiltzen uztea baimendu du Estrasburgok
Vicent Lambert bizirik mantentzen duen makina amatatu ahalko dute, anai-arrebetako batzuk eta emazteak eskatu duten bezala.
2015/06/05 - 09:18
Suizidio lagundua eta eutanasia ez zigortzeko eskatu du Legebiltzarrak
Sozialistek EAJrekin eta EH Bildurekin adostu dute testua, eta talde guztiek babestu dute, PPk salbu.
2015/03/17 - 19:21
Frantziako Diputatuek hilurrenekoen sedazioa onartu dute
Hiltzeko zorian dauden gaixoak sedatzeko aukera izango dute medikuek, gaixoek hala eskatuta, tratamendua kentzen zaienerako.
2015/01/08 - 14:22
Alemaniako erizain batek 30 gaixo inguru hil izana aitortu du
2003 eta 2005 bitartean Delmenhorst klinikako 30 gaixo terminal inguru hil zituen, injekzio hilgarria emanda.