Heriotza duina bermatzeko legea izango du Euskadik
Heriotza duina arautzeko eta bermatzeko legea izango du aurki Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE), EH Bilduk eta EAJk lortutako akordioari esker.
Hilabetez egon dira bi alderdiak eztabaidatzen eta negoziatzen, eta azkenean, lortu dute adostasuna, EiTB taldeko irratiek jakin ahal izan dutenez. Lege-proposamena ostiral honetan bozkatuko dute Eusko Legebiltzarreko lantaldean, eta bi alderdiok duten gehiengoari esker aterako da aurrera.
Araudi berriak ez du eutanasiaren aukera jasotzen, baina gaixoaren borondatea lehenetsi du medikuarenaren gainetik.
EH Bilduk aurkeztu zuen lehen lege proposamena Eusko Legebiltzarrean. Eutanasia eta heriotza duinari buruzko eztabaida abiatzea zuen helburu koalizio abertzaleak. Zuzenketen prozesuan eutanasiaren aldeko testuak aztertu eta eztabaidatu dituzten arren, adostutako lege berriak ez du halakorik jasoko, Zigor Kodeak preseski debekatzen baitu.
Negoziazioaren gertuko iturriak aipatuta EiTB taldeko irratiek jakin ahal izan dutenez, araudi berriak gaixoaren borondatea eta erabakia lehenetsiko du: gaixoak tratamendu bati uko egiteko aukera izango du; sendagileak ez du, horrenbestez, azken hitza izango.
Aurreikusitakoaren arabera, EH Bilduk eta EAJk bozkatuko dute lege proposamenaren alde. Ikuskizun dago PSE-EEren botoa, testuak eutanasia jasotzearen aldekoak baitziren sozialistak.
Eusko Legebiltzarreko lantaldea bilduta dago 09:30etik, eta bertan bozkatuko dute. Handik, batzordera eramango da gaia, eta ekainaren 30ean osoko bilkuran onartuko da legea.
trong>
Zure interesekoa izan daiteke
"Naruto" anime japoniar arrakastatsua, estreinakoz euskaraz, EITBren PRIMERAN plataforman
Ostegun honetan, ekainak 25, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bost atalak. Guztira 52 kapitulu eskainiko ditu, ostiralero bost berri, lehen aldiz euskaraz bikoiztuta. Estreinaldiaren bezperan, EITBk aurrestreinaldi esklusiboa antolatu du Bilboko egoitzan. Gaur izango da, 18:00etan, Multibox aretoan, eta lehen lau atalak izango dira ikusgai.
"Ihesi, norbera izateko": Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk
Seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu Ihesi, norbera izateko dokumentalean.
Osakidetzak eTXERTOA ezarri du txertoen kontrola eta segurtasuna hobetzeko
Sistema Bilbo-Basurtu ESIko zenbait zentrotan probatzen ari dira, eta txerto bakoitzaren funtsezko datuak automatikoki erregistratu ahal izango dira eman aurretik.
Bi pertsona zauritu dira Leioako ostalaritzako lokal batean izandako gas-leherketa baten ondorioz
Gertakariaren ondorioz, kaltetutako eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta udal-teknikariak kalteak ebaluatzen ari dira, Iparragirre kalean.
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen zuen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.
Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Sestao parean
Hilotza asteazken honetako lehen orduan aurkitu dute, Galindo ibaiaren bokalean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, biktima identifikatu eta heriotzaren arrazoiak argitzeko.
Ertzaintzak baztertu egin du Oiz mendian sute bat piztu izana, keagatik hainbat abisu jaso arren
Oiz mendian baso-suteengatik alerta aktibatu dute, Muxikan (Bizkaia), tenperatura altuen testuinguruan. Helikoptero bat bertatik ibili da sua zegoen aztertzeko, baina azkenean baztertu egin dute.
San Joan suek gaua argitu dute Euskal Herriko zenbait herritan
Muturreko tenperaturek eta sute-arriskuagatiko alarma gorriak eraginda, Euskal Herriko su gehienak bertan behera geratu dira. Hala ere, Euskal Herriko hainbat herritan suak piztu dira San Joan bezperan. Hala ospatu dute Durangon eta Eibarren.
Zalduondo eta Galarreta arteko sutea bizitu egin da atzera, eta sua itzaltzeko operatiboa indartu behar izan dute
Galarreta eta Zalduondo artean piztuta dagoen sutea itzaltzeko lanetan ari dira une honetan Kanpezu, Agurain, Espejo eta Langraiz Okako suhiltzaile-parkeetako langileak. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak uste du gaur egunean zehar sutea behin betiko kontrolatuko dutela.
Albiste izango dira: Bero handiko azken eguna, Sanchezen azalpenak Kongresuan eta Gasteizko eta Bilboko Aste Nagusiko eta Gasteizko jaietako kartelen aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.