Feminismoa
2024/01/08 - 07:57
Emakumeek gizonek baino 500 euro gutxiagoko pentsioak kobratzen dituzte Euskadin eta Nafarroan
Gero eta gehiago dira erretiro-adinera iristen diren emakumeak. EITB Dataren azken txostenaren arabera, duela zenbait hamarkada lan-merkatura asrtu ziren emakume asko adin horretara heldu dira dagoeneko.
2023/12/31 - 14:56
Gizon bat atxilotu dute Iruñeko diskoteka baten inguruan neska adingabe bati sexu-erasoa egiteagatik
Erasoa 23:05ean gertatu da, Burgoen plazan, aisialdirako lokal baten inguruan. Ustezko egilea, 25 urtekoa, Udaltzaingoak atxilotu du, eta beharrezko eginbideak bukatutakoan utziko dute epailearen esku.
2023/12/23 - 19:02
Laudioko emakume batek jasandako sexu erasoa salatu, eta biktimari babesa azaldu diote dozenaka herritarrek
Laudioko Mugimendu Feministak elkarretaratzea egin du gaur, pasa den astean herriko emakume batek jasandako sexu erasoa salatzeko eta hari babesa adierazteko. Udalak eta dozenaka herritarrek bat egin dute bilkurarekin.
2023/12/23 - 18:30
Gernikako Sare Feministaren ustez, Lointekeko zuzendaritzak "ezin du egun bakar bat ere segitu"
"Egin duten gauza bakarra Mario Lopez babestea izan da, publikoki zein pribatuki, erasoaren tamaina gutxietsiz, ezjakintasun faltsuaren atzean ezkutatuz", salatu dute. Gainera, Gernika-Lumoko Udalaren ardura falta kritikatu dute.
2023/12/14 - 13:28
Mariasun Landa idazleak jasoko du 2023ko Emakunde saria
Epaimahaiak goraipatu du Mariasun Landaren lan zabalak feminismoa eta euskara biltzen dituela, eta goraipamena mundu berdinzaleagoa irudikatzen laguntzen duten kultur sortzaileengana zabaldu du. Otsailaren 6an emango dio saria Iñigo Urkullu lehendakariak Landari.
2023/12/12 - 22:35
Mariak behartutako ezkontza saihestu zuen 15 urterekin, eta orain beste biktimei lagundu nahi die
Nafarroako Gobernuak behartutako ezkontzak detektatzeko eta eragozteko protokolo bat jarri du martxan, eta Mariak parte hartu duen "No, no quiero" pelikula dokumentala aurkeztu du.
2023/12/01 - 14:34
Mugimendu Feministak zaintzari buruzko sektore arteko mahaia sortzea eskatu die EAEko eta Nafarroako gobernuei
Hego Euskal Herriko lehen greba feminista orokorraren biharamunean, Mugimendu Feministak zaintza eskubide kolektiboari buruzko mahai sektorialak sortzea eskatu die Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari.
2023/12/01 - 10:02
Manifestazio jendetsuak eta jarraipen desberdina zaintza eredu publikoaren aldeko greban
Lanuzteak jarraipen zabalagoa izan du zerbitzu publikoetan, bereziki hezkuntzan, baina eragin txikiagoa izan du enpresa pribatuetan, bai industrian, bai zerbitzuetan, merkataritzan eta ostalaritzan, eskualde batzuetan izan ezik.
2023/11/30 - 21:19
Milaka lagunek salatu dute Donostian ''zaindarien erregimena'', ''esklabotza modernoa'' dela uste baitute
Protesta ELA, LAB, STEILAS, ESK, EHNE, Etxalde eta CGT sindikatuek deitutako greba feminista orokorraren baitan egin dute Gipuzkoako hiriburuan, zaintzan diharduten langileen prekarietatea salatzeko.
2023/11/30 - 21:07
Manifestazio feminista jendetsu batek ''zainketen negozioa'' salatu du Iruñean
Nafarroako mugimendu feministak "egun historikotzat" jo du gaurko greba feminista orokorra, "aurrekaririk ez dagoelako". 18:00etan, Iruñeko kaleak hartu dituzte zaintza sistema publikoa eta sektore hori enpresa pribatuen esku ez egoteko aldarrikatzeko.
2023/11/30 - 20:39
Euriak ez du lortu Gasteizen zaintza sistema publiko baten aldeko aldarri feminista isilaraztea
Arabako hiriburuko mobilizazioa ELA, LAB, STEILAS, ESK, EHNE, Etxalde eta CGT sindikatuek deitutako greba feminista orokorraren baitan egin dute, zaintzan aritzen diren langileen prekarietatea salatzeko.
2023/11/30 - 20:34
Milaka pertsonak manifestazioa egin dute Bilbon zaintza-sistema publiko baten alde
Euripean, milaka manifestarik, 'Zaintza sistema publikoa orain' lemaren pean, zaintzarako eskubide kolektiboa aldarrikatu dute. Mugimendu feministako bozeramaileak pozik agertu dira grebari emandako erantzun masiboagatik.
2023/11/30 - 18:44
Bost atxilotu Donostian, Foru Aldundiaren ateetako batean kateatzeagatik
Greba feminista orokorraren barruko mobilizazioetan parte hartzen ari ziren. Atxiloketen ondoren tentsio uneak bizi izan dira manifestarien eta Ertzaintzaren artean.
2023/11/30 - 17:41
Historiko eta mugarritzat jo dute Mugimendu Feministak eta sindikatuek greba eguna
Zaintza sistema publikoa, doakoa, unibertsala eta kalitatezkoa eskatzen dute. Mugimendu Feministak etxeko eta zaintza lanetan aritzen diren emakumeen aldarrikapenak ere nabarmendu ditu.
2023/11/30 - 13:24
Zaintzarako eskubidea aldarrikatzeko mobilizazioak egin dira goizean hiriburuetan
Bilbon, Gasteizen eta Donostian hainbat elkarretaratze eta manifestazio egin dira goizeko lehen orduetan hasita.
2023/11/30 - 09:38
Bi pertsona atxilotu dituzte Michelin lantegiko atarian, desordena publikoak eragitea egotzita
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atxiloketok 04:30 inguruan izan dira, atxilotutakoek langileak lantegian sartzea oztopatu dutenean.
2023/11/30 - 09:30
Bi pertsona atxilotu dituzte Michelin lantegiko atarian, Gasteizen
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Michelingo lantegiko atarian, Gasteizen, desordena publikoak egotzita. Atxilotuek langileak lantegian sartzea oztopatu dute, hori dela eta, inguruan zeuden agenteek atxilotu egin dituzte, 04:30 aldera.
2023/11/30 - 00:03
Zergatik egin behar da greba feminista?
«Lanpostuak husteko eta kaleak betetzeko» deia egin dute, zaintzarako eskubide kolektiboa defendatzeko.
2023/11/29 - 18:08
Zaintza eskubide kolektiboaren alde, "lantokiak husteko" eta "kaleak hartzeko" deia
Denon bizitzak erdigunera ekarriko dituen zaintza eskubide kolektiboa aldarrikatuko dute greba feministan, eta horretarako zaintza sistema publiko eta komunitario bat exijituko dute.
2023/11/29 - 16:47
Hauek dira azaroaren 30eko greba feminista orokorrerako Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak
Garraiobide publikoetan zerbitzuaren % 30 bermatuko da egun horretan. Ospitaleetan jaiegunetako arreta eskainiko da, eta anbulatorioetan, larunbatetakoa. EITBk eguneroko ohiko informazio-zerbitzuak eskainiko ditu.