GREBA FEMINISTA OROKORRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zaintza eskubide kolektiboaren alde, "lantokiak husteko" eta "kaleak hartzeko" deia

Denon bizitzak erdigunera ekarriko dituen zaintza eskubide kolektiboa aldarrikatuko dute greba feministan, eta horretarako zaintza sistema publiko eta komunitario bat exijituko dute.
Martxoaren 8an Gasteizen egindako manifestazio baten irudia.
Martxoaren 8an Gasteizen egindako manifestazio baten irudia. EFE

Zaintzarako eskubide kolektiboaren alde, "lantokiak husteko" eta Hego Euskal Herriko "kaleak hartzeko" deia egin diete herritarrei Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, ETXALDE eta CGT sindikatuek. Greba feminista orokorra dago deituta Hego Euskal Herri osoan azaroak 30 honetarako, eta 1.500 enpresa batzordek baino gehiagok egin dute bat lanuztearekin. Gisa honetako hirugarren mobilizazioa da eta, kasu honetan, gizonak ere deituta daude protestara. 

Deitzaileen iritzian, hamaika arrazoi daude lanuztearekin bat egiteko: "zaintza sistema publiko eta komunitario baten alde", "pribatizazioaren eta merkantilizazioaren aurka" eta "zaintza lanetan eta sektore feminizatuetan baldintza onartezinetan" bizi diren emakumeen eskubideen alde aterako dira kalera, besteak beste.

Halaber, "egungo sistema mantentzen dutenei ardura eta erantzukizuna exijitzeko" ere altxatuko dute ahotsa. "Finean, bizitza duinaren aldeko borroka da hau, bizitza osoan zehar zainduak izateko eta konpromiso berberaz zaintzeko eskubidea lortzeko", gehitu dute.

"Kolapso egoera batean" gaudela salatu dute behin eta berriz deitzaileek, "patronalaren eta interes ekonomikoen menpe", eta erakunde publikoak egoera horren konplize jo dituzte. "Egitura heteropatriarkal eta kolonialetan oinarritzen den" sistema bat eratzea egotzi diete patronalari zein erakunde publikoei, "zaintza-beharrizanak merkantilizatzeko, pribatizatzeko eta horiekin espekulatzeko".  

Gaineratu dutenez, egun, Euskal Herrian zaintza lanak "indarkerian eta desberdintasunean" ardaztuta daude, eta "arraza, atzerritartasun egoera, adina, sarea eta estatus soziala gurutzatu eta berrelikatu" egiten dira. "Mundu bidegabe eta desberdin honetan, zaintza sexuatuak, arrazializatuak eta estratifikatuak" daudela erantsi dute.

Auzo eta herrietako deialdietara batzeko deia ere egin die euskal herritar guztiei Euskal Herriko Mugimendu Feministak.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X