François Hollande
2016/07/16 - 17:22
Nizako atentatugilea 'azkar erradikalizatu' zen
Bernard Cazeneuve Barne ministroak adierazi duenez, joan den ostegunean Nizan izandako sarraskiaren egilea -84 lagun hil zituen- "oso azkar erradikalizatu zen".
2016/07/16 - 15:52
Estatu Islamikoak bere gain hartu du Nizako atentatua
Estatu Islamikoak bere gain hartu du albiste agentzia bati bidaliko oharrean ostegun gauean Nizan egindako erasoa. Dagoeneko 84 lagun hil dira eta 200dik gora zauritu.
2016/07/16 - 13:35
Gutxienez bost lagun atxilotu dituzte Nizako atentatuarekin lotuta
Atxilotuen artean sarraskia eragin zuen gizonezkoaren (Lahouaiej Bouhlel) emazte ohia eta haren bi ezagun daude.
2016/07/15 - 18:30
Erasoaren ondoren galdutako haurtxo bat aurkitu dute Facebooki esker
Zortzi hilabeteko umea Nizako atentatuak eragindako anabasan galdu zen. Sare sozialetan jarritako mezu bati esker aurkitu dute, onik.
2016/07/15 - 18:05
Nizan segurtasun neurri 'guztiak' hartu zituztela esan du Hollandek
Frantziako presidenteak defendatu egin du poliziak "hiltzailea indargabetzeko" egindakoa.
2016/07/15 - 15:55
Zer gertatu da Nizan?
Gau odoltsua izan da bart Nizan: 84 lagun hil ditu gizonezko batek Errepublikaren eguneko ospakizunetan. Hauek dira ikerketaren inguruko xehetasunak.
2016/07/15 - 14:09
Nizako atentatuaren lekukoak: 'Jendeak alde guztietara egin du ihes'
Ingelesen pasealekuan jatetxea duen herritar baten arabera, "beldur handiko uneak izan dira, jendeak alde guztietara egin du ihes".
2016/07/15 - 10:49
'Ezin da ukatu Nizako harrapaketaren izaera terrorista'
François Hollande Frantziako presidenteak larrialdi egoera beste hiru hilabete luzatzeko erabakia hartu du.
2016/07/13 - 12:34
Hollanderen ile-apaintzaileak 9.895 euro irabazten ditu hilean
Agintaldiaren amaieran bukatzen da kontratua, eta, horren arabera, ile-apaintzaileak “erabateko sekretupean” gorde behar du bere lana eta lanean entzuten duen informazioa.
2016/07/05 - 22:42
Frantziako Gobernuak berriro saihestu du lan-erreforma bozkatzea
Gobernuak bigarren aldiz lortu du saihestea bozkatu behar izatea. Bitartean, milaka lagunek parte hartu dute, astearte honetan, aipatu proiektuaren aurkako protestetan.
2016/06/25 - 18:22
Bilkura-maratoia du gaur Hollande presidenteak Eliseoan
Brexitaren ostean, Europa berria egituratzeko lanetan hasi dira agintariak. Hori dela eta, Hollandek zenbait bilkura egingo ditu gaur.
2016/06/25 - 16:32
Europar Batasuna sortu zuten sei herrialdeetako ordezkariak bildu dira
Frantzian ere bilera sorta hasi du Hollande presidenteak. Mateo Renzi italiarra hartuko du gauean.
2016/06/24 - 22:18
Hollande, 'Brexit'aren ostean: 'Proba larri baten aurrean gaude'
Frantziako presidenteak esan duenez, Europar Batasuna ez da merkatu hutsa, "baloreak" ditu eta. Angela Merkelek, aldiz, inflexio-puntutzat jo du erreferendumaren emaitza.
2016/06/14 - 13:15
Terrorismoaren aurkako nazioarteko ekintza eskatu du Hollandek
Estatu Islamikoak bere gain hartu duen hilketaren ostean, Frantziako presidetenteak terrorismoari aurre egiteko 'nazioarteko ekintza' bat eskatu du.
2016/06/03 - 20:02
Paris eskualdeko uholdeak, airetik ikusita
Milaka pertsona ebakuatu egin behar izan dituzte Parisko inguruetan, Sena ibaiak gainezka egin baitu. Agintarien esanetan, ia 4.000 pertsona ebakuatu dituzte.
2016/06/02 - 20:24
Milaka kaltedun Parisko inguruetan, uholdeak direla eta
Sena ibaiak gainez egin du, eta, ondorioz, Louvre museoa itxi behar izan dute.
2016/05/29 - 22:53
Verdungo Guduaren mendeurrenak Merkel eta Hollande elkartu ditu
Mende bat geroago, Gerra Handia markatu zuen erasoaldi odoltsua ez du historiako beste gudurik gainditu. Bi aldeek 976.000 soldadu galdu zituzten.
2016/05/25 - 11:59
Frantziak erregai erreserbak erabili ditu eskasiari aurre egiteko
Gasolina-zerbitzuguneen % 20k guztiz edo ia guztiz agortu dituzte euren deposituak. Gaur greba dago deituta tren zerbitzuan eta zentral nuklear batean.
2016/05/20 - 12:31
EgyptAir hegazkineko bidaiarien lehen gorpuzkia aurkitu dute
Eserlekuen eta bidaiarien maleten artean aurkitu dute desagertutako EgyptAir hegazkineko bidaiarien gorpuzki zati bat , Mediterraneo itsasoan.
2016/05/19 - 15:42
Manifestazio jendetsua egin dute Baionan, lan erreformaren kontra
Goizean, Mugerreko industrialdeko sarrera-irteerak blokeatu dituzte langileek. Tren zerbitzuan eta Biarritzeko aireportuan ere igarri da greba.