Frantziak erregai erreserbak erabili ditu eskasiari aurre egiteko
Frantziako sindikatuetako kideek egunak daramatzate herrialdeko petrolio findegi eta biltegiak blokeatzen, lan-erreformaren kontra protesta gisa. Gasolina-zerbitzugune batzuen hornidura arazoak zabaltzen hasi ziren laster, eta egun, egoeraren larriaz, erregai erreserbak erabiltzen hasi dira Frantzian.
"Bai, erreserben zati txiki bat erabili dugu. Gobernuak eman du baimena, berak bakarrik egin baitezake", esan du Catherine Enck Gas eta Erregai industriaren Federazioko bozeramaileak.
RMC irrati kateari eginiko adierazpenetan, erreserbok bi egunez erabili dituztela zehaztu du Francis Duseux Petrolio Industriaren Frantziako Elkarteko presidenteak. Haren hitzetan, "kontsumo egun bati dagokiona ateratzen dugu egunero. Egoerak okerra egiten badu, hiru hilabetez erabiltzeko erreserbak ditugu".
Erregai findegi eta biltegietan egunerokoak dira sindikalisten blokeoak. Hala, gutxienez gasolina-zerbitzuguneen % 20k guztiz edo ia guztiz agortu dituzte euren deposituak.
Langileek blokeatuta zuten Douchy les Mines herriko biltegia (iparraldea) indarrez "askatu" zuen Jendarmeriak. Stephane Le Foll Frantziako Gobernuaren bozeramaileak argitu duenez, "egin beharreko guztia" egingo dute erregai hornidura bermatzeko.

Gasolindegi askotan kartelak dituzte erregairik ez dutela jakinarazteko. EFE
Greba Nogent sur Seine zentral nuklearrean
Arlo horretako protestei energia sektorean gaurko iragarritakoak batu behar zaizkie. Izan ere, asteazken honetan geldialdia egingo dute Nogent sur Seine (Paris hego-ekialdea) zentral nuklearreko erreaktoreetako batean, langileek greba egingo baitute.
Horrez gain, tren zerbitzuan ere lanuzteak deitu dituzte, azken asteetan asteazken eta ostegunetan egin duten bezala.
SNCF konpainiak jakinarazi duenez, abiadura handiko trenen laurdena ez da ibiliko, eta Paris eskualdeko aldiriko tren zerbitzua ere bertan behera geratuko da (bostetik bat eta hirutik bat bitartean). Eskualdeko tren zerbitzuari dagokionez, hirutik bati eragingo dio grebak.
Nazioarteko zerbitzuan, Frantzia eta Espainia lotzen duten trenen % 40 ez dira ibiliko, eta Frantzia eta Suitza lotzen dituzten trenen % 10 ere bertan behera geratuko dira. Grebak ez die eragingo Paris eta Londres lotzen dituen Eurostar trenari eta Parisetik Belgikara, Herbehereetara eta Alemaniara joateko ibiltzen diren Thalys trenei.
Ostegunerako, aire kontrolatzaileen greba iragarri dute. Badaezpadako neurri gisa, Orly aireportutik atera edo bertan lur hartu behar duten hegaldien % 15 utzi dituzte bertan behera.
Zure interesekoa izan daiteke
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.