Frankismoa
2022/04/26 - 19:15
Bonbardaketaren "erantzukizun frankista" aitortzea eskatu du Gernikako alkateak
Jose Maria Gorroñok gogorarazi duenez, 1997an Roman Herzog orduko Alemaniako presidenteak erasoaren "erantzukizuna" bere gain hartu zuen herrialdearen izenean, "Alemaniako hegazkinen errua onartu eta barkamena eskatu zuen".
2022/04/26 - 16:23
Ukraina gogoan Gernikako bonbardaketa gogoratzeko ekitaldietan
Egia, aitortza eta bakea eskatu dituzte gaur goizean Gernikan egin diren ekitaldietan. Gorroño alkateak Errusiari eskatu dio erasoaldia amaitzeko, Ukrainatik alde egiteko eta bertako subiranotasuna errespetatzeko.
2022/04/26 - 16:20
Aitor Esteban: "85 urteren ondoren lortu dugu Espainiako Gobernuak Gernikako bonbardaketa gaitzestea"
EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak uste du Ukrainatik datozen irudiak lagundu dutela gaitzespen adierazpena egitera.
2022/04/26 - 16:18
Gernikako bonbardaketaren aurrean Sanchezek emandako pausoak nabarmendu ditu Jaurlaritzak
Bingen Zupiria bozeramaileak dio 85 urte geroago Espainiako Gobernuko goi-kargudun bat lore eskaintzan izana garrantzitsua dela. Era berean, aintzat hartu du Sanchezek gertakari hari buruzko iritzia publikoki eman izana.
2022/04/26 - 15:53
Espainiako Gobernuak "espresuki" gaitzetsi du Gernikako bonbardaketa, lehen aldiz
Sarraskiaren 85. urteurrenean, Espainiako exekutibo batek lehenengo aldiz onartzen duen gaitzespen ofizial batean, biktimak gogoratu ditu eta gerraren "ekintza krudelak" gaitzetsi ditu.
2022/04/26 - 14:31
''Alemaniarrek eskatu dute barkamena; Francok eta haren ondorengoek, ez. Eta nik entzun beharra daukat''
Zazpi urte zituen Kruxitak naziek Gernika bonbardatu zutenean. Bertatik bertara bizi izan zuen, zulo batean gordeta. "Faktoria" saioan kontatu digu orduan bizitakoak iltzatuta gelditu zaizkiola, barru-barruan sartuta. Eta salatu du Espainiaren aldetik inork ez duela barkamenik eskatu orain arte.
2022/04/26 - 13:23
Ministroen Kontseiluak adierazpen instituzionala onartuko du Gernikako bonbardaketari buruz
Gainera, gaur, Espainiako Gobernua bonbardaketa oroitzeko ekitaldian izango da lehen aldiz.
2022/04/26 - 12:51
Jose Mari Gorroño: "Egia argitzea nahi dugu gernikarrok"
Gernika-Lumoko alkateak aitortu du gaurkoa egun oso hunkigarria dela gernikarrentzat. 1997an Alemaniako Bundestagak egin zuen bezala, Gernikan 1937ko apirilaren 26an gertatutakoaren inguruan egia kontatzea eskatu dio Espainiako Gobernuari Jose Mari Gorroñok.
2022/04/24 - 19:39
Gerra Zibilean hil ziren gudariei eta herritarrei omenaldia egin diete Elgetan
Tokiko Udalak eta Intxorta 1937 kultur elkarteak antolatuta, duela 85 urte bizi izandako sarraskiak salatu dituzte ekitaldi batean. Guztira, 33 elgetar hil zituzten tropa frankistek 1936 eta 1937 urteen artean.
2022/04/24 - 18:29
Gerra Zibilean hil ziren gudariei eta herritarrei omenaldia egin diete Elgetan
1937ko apirilaren 24an, Frankoren armadaren erasoaldiari aurre egin, eta bertan hil ziren gudari eta auzokoak omendu eta aitortu dituzte Elgetan. Omenaldia Tapiaren soinu-txikiek eta Eibarko dantzariek girotu dute.
2022/04/14 - 19:31
Guda Zibilean hildako nafarrak gogoratu dituzte ehunka pertsonak, Iruñean
II. Errepublikaren urteurrena dela eta, zenbait ekitaldi egin dituzte Nafarroako udalerri desberdinetan.
2022/04/14 - 16:18
85 urteren ondoren, ofizialki omendu dituzte Saibigaineko guduan hildako gudariak
Armada frankistak Bizkaia bereganatzeko egindako erasoaldian euskal batailoien erresistentzia irudikatu dute gaur Saibigainen. Gaurko omenaldian hildakoen senitartekoek gorpuzkiak berreskuratzeko aldarrikapena egin dute.
2022/04/12 - 15:19
7 urteko espetxe zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak Pedro Sanchez hil nahi zuen gizonari
Akusatuak (eskuin muturreko inguruneei lotua), Sanchez akabatzeko "asmo tinkoa" zuela azaldu du epaiak. Epaileak ez du egiaztatu akusatuaren asaldura psikikoa. Legez kanpo armak edukitzeagatik ere zigortu dute gizonezkoa.
2022/04/11 - 22:57
Naziek tiroz hildako Angel Lekuona gudaria omendu dute Pragan
Gudari bizkaitarra tropa frankisten aurka aritu zen borrokan 1936ko gerran, eta erbestera jo zuen gero. Naziek Frantzian atxilotu zuten, eta 1945eko apirilaren 10ean erail zuten, Pragako kontzentrazio-eremu batean.
2022/03/31 - 12:24
Duela 85 urteko bonbardaketa gogoratu dute Durangon, sirena hotsekin
1937ko martxoaren 31n, Espainiako Gerra Zibilean, Francoren altxamenduaren alde borrokatzen ari zen Italiako hegazkinak Durango (Bizkaia) bonbardazen hasi ziren. Apirilaren 4ra arte iraun zuen aireko erasoak. 337 hildako eragin zituen.
2022/03/30 - 13:01
Gerra Zibileko 42 desagerturen gorpuzkiak topatu dituzte Begoñan, gehienak gudari eta milizianoak
Gogora Institutua hobitik atera dituzten gorpuzkiak identifikatzeko lanean ari da jadanik. Hipotesi nagusiaren arabera, Bilboren defentsan hil zituzten 1937ko ekainaren 15etik 18ra, litekeena da Artxandako batailan.
2022/03/29 - 23:23
Euskadin topatutako Gerra Zibileko hobi komun handiena aurkitu dute Begoñako hilerrian, Bilbon
Aurkikuntza Begoñako Argia proiektuaren baitan egin du Aranzadik. Udalak diruz lagundutako egitasmoa da.
2022/03/29 - 17:27
Orain arte Euskadin topatutako Gerra Zibileko hobi komun handiena aurkitu dute Begoñako hilerrian, Bilbon
Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailburuak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Juantxo Agirre Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari nagusiak aurkikuntzaren berri emango dute asteazken honetan.
2022/03/26 - 16:34
Derioko hilerriko horma, errepresioaren sinbolo: 500 pertsona fusilatu zituztela kalkulatzen dute
Jon Ajuria eta Julen Llanos frankismoaren biktima izandakoen senideak dira eta haien historia kontatu digute, haien eskutitzak irakurriz.
2022/03/26 - 16:06
Gerra Zibilean eta gerraostean exekutatutakoei omenaldia egin die Eusko Jaurlaritzak Bilboko hilerrian
Derion gerra zibilean eta ondoren fusilatutako 2.000tik gora laguni omenaldia egin diete Eusko Jaurlaritzak eta Gogora Memoriaren Institutuak. 500 lagun baino gehiago fusilatu zituzten bertan.