Frankismoa
2022/08/19 - 15:32
Gernika memoria toki izenda lezakete, Ezkabako gotorlekuarekin eta Cumbre jauregiarekin batera
Memoria Demokratikoaren Espainiako Legeak "errepresioarekin eta indarkeriarekin" lotura berezia duten lekuen inbentario bat egitea aurreikusten du. Iruñetik gertu dagoen Ezkabako gotorlekua eta Donostiako Cumbre jauregia zerrendan egongo dira, legeak hala ezarri baitu.
2022/08/01 - 23:42
Horrelakoa da Espainiako Gobernuak onartutako sekretu ofizialen legearen aurreproiektua
Goi sekretuak desklasifikatzeko 50 urteko epemuga ezarriko du, baina beste 15 urtez luzatzeko aukera ere, sekretua 40 urte (10 urtez luzatzeko aukera), informazio konfidentziala 7 urtetik 10era eta informazio mugatua 4 urtetik 6ra.
2022/07/28 - 17:13
Frankismoak kontzentrazio-esparru bat zuen Urduñan
Denok dugu ezagun Auschwitzeko kontzentrazio-esparrua, baina ez, ordea, frankismoak Urduñan ezarri zuena. Horretan, ehunka pertsona hil zituzten. Bideo honetan, biktima horien senide batzuen testigantzak bildu ditugu.
2022/07/26 - 18:29
Hamar fusilaturen gorpuzkiak atera dituzte Baternaingo hiru hobitatik
Litekeena da gorpuak 1936ko uztaileko kolpe militarraren ondorengo hilabeteetan Iruñeko kartzelatik ateratako lagunenak izatea. 1936ko udan eta 1937ko aurreneko hilabeteetan, fusilamenduak eta hobiratze klandestinoak izan ziren Baternainen.
2022/07/14 - 14:04
Elkarretaratzea Kongresuaren atarian, Memoria Demokratikoaren Legea onartuko den egunean
Memoriaren aldeko elkarteek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Diputatuen Kongresuaren aurrean, Memoria Demokratikoaren Legea onartuko den egunean.
2022/07/05 - 15:54
Memoria legeak terrorismoaren biktimen trataera berbera eman diezaiela eskatu dute frankismoaren biktimek
Frankismoaren biktimen senideek uste dute onartu bidean dagoen memoria demokratikoko legea ez dela nahikoa ez baitie bermatzen egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea.
2022/06/29 - 19:14
Gogorak memoriaren museoa izango du Bilboko egoitzan, 2023ko amaieran
Proiektua aurtengo laugarren hiruhilekoan lizitatu eta esleituko da. Obrak 2023ko hasierarako aurreikusita daude, eta zazpi hilabeteko epea izango dute burutzeko. Federico Sorianok diseinatutako espazioak 540 metro karratuko azalera eta zazpi areto izango ditu.
2022/06/29 - 19:01
EH Bildu: "La Cumbre memoria-gune bilakatuta, Lasak eta Zabalak jasandako torturak aitortzea lortuko dugu"
EH Bilduk akordioa egin du Espainiako Gobernuarekin Donostiako La Cumbre jauregia eta Ezkabako gotorlekua memoria-gune bilakatzeko.
2022/06/27 - 21:25
Ernairen ordezkari legala deklaratzera deitu dute Buruntzako gurutzearen eraisketa dela eta
Ikur frankista 2021eko abenduaren 18an bota zuten, eta Ernaik eraisketaren irudiak zabaldu zituen sare sozialetan.
2022/06/12 - 17:07
1937ko ekainaren 12an bezala, tiro hotsak itzuli dira Gamiz-Fika eta Larrabetzu aldera
Egun hartan tropa frankistek Bilboko Burdin Hesia apurtu zuten. 100 bat lagunek parte hartu dute gertaera oroitzeko gaur egindako antzezpenean.
2022/06/12 - 17:00
Gamiz-Fikako defentsa-lerroan borrokatu ziren gudariak oroitu dituzte
Eusko Gudarosteko gudari baten gorpuzkiak eman dizkiote herriko alkateari, eta hilerrian eman diete lur. Iñigo Urkullu lehendakaria, besteak beste, ekitaldian izan da.
2022/06/08 - 10:33
Josefina Lamberto hil da, Maravillas Lambertoren ahizpa, 93 urte zituela
Frankismoaren biktimen oroimen historikoaren alde lan egiteagatik ezaguna, Nafarroako fusilatuen senitartekoen elkartearen sortzaileetako bat ere izan zen.
2022/06/07 - 18:33
Txabi Etxebarrieta ETAko kidea "exekutatu" zutela ondorioztatu du ikerketa batek
ETAko kidea "litekeena da, exekuzio estrajudizial baten biktima izatea", Aranzadi elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak egindako ikerketa batek ondorioztatu duenez.
2022/06/03 - 22:32
Gernikako ospitale militarrean hildako 269 preso errepublikano gogoratu dituzte Zalloko hilerrian
Gernika-lumon orain 80 urtetik gora, ospitale militarrean hildako 269 pertsona oroitu dituzte. Preso errepublikanoak ziren eta zaurituta eraman zituzten bertara. Omenaldian, 6 familiak euren testigantza eman dute.
2022/06/01 - 22:34
Espainiako Armadaren soldadu talde batek bere banderatxoa bedeinkatu du Erorien Haranean
Lurreko Armadaren iturriek azaldu dutenez, "ez zuten baimenik" egiteko, baina aldez aurretik programatutako martxa batean egin zuten. EH Bildu, ERC, Podemos eta Mas Paisek dagoeneko azalpenak eskatu dizkiote Defentsa ministroari.
2022/06/01 - 21:02
Espainiako Armadaren soldadu talde batek bere banderatxoa bedeinkatu du Erorien Haranean
Lurreko Armadaren iturriek azaldu dutenez, "ez zuten baimenik" egiteko, baina aldez aurretik programatutako martxa batean egin zuten. EH Bildu, ERC, Podemos eta Mas Paisek dagoeneko azalpenak eskatu dizkiote Defentsa ministroari.
2022/06/01 - 16:09
Frankismoaren biktimen kalte-ordainak legez arautzeko eskatu du Elkarrekin Podemosek
Euskadiko memoria historikoaren legean biktimen erreparazio integrala jaso dezala eskatu du Elkarrekin Podemosek. 60 zuzenketa baino gehiago aurkeztu dizkio legeari, hutsuneak ikusten dituelako alderdi moreak.
2022/05/27 - 13:06
2.900 gorpuzkin deshobiratu dituzte Begoñako hilerriko indusketetan, eta beste 2.100 inguru falta dira
Aranzadi Zientzia Elkarteak hasiera batean aurreikusi zuen 1.000 inguru izango zirela. Aurreikuspenak nabarmen gainditu direnez, Bilboko Udalak 570.000 euro gehiago bideratuko ditu gorpuzkiak berreskuratzeko "Begoñako argia" proiektura.
2022/05/25 - 16:53
Donostiako Polloe hilerriko mausoleo frankistaren plaka kendu dute
Donostiaren defentsan parte hartu zuten 17 miliziano eta gudariren gorpuzkiak gordetzen dituen panteoiaren udal-titulartasuna behin egiaztatuta, Donostiako Udalak kendu egin du plaka. Aranzadik egin berri duen txosten baten arabera, ez zuen Memoria Historikoaren Legea betetzen.
2022/05/20 - 01:07
Gerra Zibilean Jakan fusilatutako bizkaitar baten gorpuzkien desobiratzea baimendu du Aragoik
Pedro Asua herritarraren gorpuzkiak Bizkaira lekualdatuko dituztela iragarri du Galdakaoko alkateak, duela 85 urte egindako bonbardaketen artean odoltsuenak eragindako biktimen omenezko ekitaldi batean.