Frantziako Gobernua
2024/12/13 - 16:12
Profila: François Bayrou, Euskal Herriarekin harreman estua duen lehen ministroa
François Bayrou Pauetik 20 kilometrora dagoen herri txiki batean jaio zen, baina beti izan du harreman estua Euskal Herriarekin. Hain zuzen, Ipar Euskal Herria eta Biarno hartzen dituen Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluko buru izan zen 1992tik 2001era.
2024/12/13 - 14:02
Macronek Bayrou zentrista aukeratu du Frantziako lehen ministro kargurako
Urtea hasi zenetik Frantzian izendatzen duten laugarren lehen ministroa da, eta Michel Barnier ordezkatuko du. Harreman estua du Euskal Herriarekin, Pirinio Atlantikoetako presidente izan baitzen 1992tik 2001era bitartean.
2024/12/09 - 10:54
Dufau: "Denekin hitz egiteko prest dagoen lehen ministro bat behar dugu"
Fronte Popularra Berriaren barruan EHBairen diputatua denak azpimarratu du Asanblada zatituta dagoela, eta horrek beharrezko egiten duela bataren eta bestearen babesak bilatzea.
2024/12/09 - 10:11
Dufau: ''Denekin hitz egiteko prest dagoen lehen ministro bat behar dugu''
Fronte Herritar Berriaren barruan EHBairen diputatua denak azpimarratu du Asanblada zatituta dagoela, eta horrek beharrezko egiten duela bataren eta bestearen babesak bilatzea.
2024/12/07 - 21:32
Sute ikaragarri batek suntsitu zuenetik bost urtera, ateak zabalik ditu atzera Parisko Notre Dame katedralak
Irekiera ekitaldi solemnea egin dute. Sutea itzaltzen lanean aritu ziren suhiltzaileek eta eraberritzean parte hartu duten pertsonek esker oneko txalo zaparrada luze eta hunkigarria jaso dute. Bertan izan dira mundu osoko dozenaka buruzagi politiko ere.
2024/12/05 - 21:30
Macronek Barnier bota dutenen "zinismoa" kritikatu du, baina ez du haren ordezkoa iragarri
Telebistan egindako agerraldian, "datozen egunetan" lehen ministro berri bat izendatuko duela esan du Frantziako presidenteak, eta, dimisioa eskatzen diotene aurrean,"erabat" beteko duela bere agintaldia berretsi du, "azkenera arte", 2027ra arte.
2024/12/05 - 09:44
Macronek hitzaldia egingo du gaur telebistaz, atzo zentsura-mozio bidez Frantziako Gobernua erori ostean
Eliseoko iturriek jakitera eman dutenez, joan den astetik, jada, Barnierren lekukoa hartuko duen hautagaia bilatzeko lanean ari da Frantziako presidentea: Sebastian Lecornu, François Bayrou eta Bernard Cazeneuve dira hitzetik hortzera dabiltzan izenetako batzuk.
2024/12/05 - 09:04
Albiste izango dira: Durangoko Azoka, Macronen hitzaldia, eta hotz bolada astebururako
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/04 - 21:29
Zentsura-mozio batek Michel Barnier kargutik kendu du, agintera heldu eta hiru hilabetera
Ezkerrak Barnier hasiera-hasieratik errefusatu zuen. Buruzagi kontserbadoreak, ordea, Le Pen ultraeskuindarraren babesa izan du, iragan astelehenean galdu zuen arte. Lehen ministroa ordezkatzeko izenen artean, Sebastian Lecornu egungo Defentsa ministroa da faboritoa.
2024/12/04 - 06:00
Ezkerrak eta ultraeskuinak amaitutzat eman dute Barnierren agintaldia zentsura-mozioari buruzko eztabaidan
Fronte Popular Berriak eta RNk lehen ministroaren aurkako aldarria egin dute zentsura-mozioari buruzko eztabaidan. Barnierrek ziurtatu duenez, Frantziak "errealitate ekonomiko zaila bizi du, eta hori ez da desagertuko zentsura-mozio batekin".
2024/12/03 - 12:52
Barnierren gobernua erortzeko zorian da, agintaldia hasi eta ia hiru hilabetera
Frantziako lehen ministroak Gizarte Segurantzarako aurrekontua dekretuz eta bozketarik gabe onartu ostean, ezkerreko Fronte Popularrak eta Marine Le Penen eskuin muturrak zentsura-mozio bana aurkeztu dute Frantziako lehen ministroaren aurka. Barnierren aurkako zentsura-mozioa asteazkenean izango da.
2024/12/02 - 17:49
Le Pen ultraeskuindarrak iragarri du Michel Barnierren Gobernuaren aurkako zentsura-mozioa babestuko dutela
Eskuin muturreko alderdiaren 140 diputatuak funtsezkoak dira eskuineko Gobernuak biziraun dezan, eta Le Penek zentsura-mozioa propioa aurkeztuko dutela iragarri du. Hala ere, ezkerreko indarren mozioa babestea ez du baztertu.
2024/11/18 - 10:25
Gerrei eta aberats handien zergei buruzko jarrerak oso zatituta dituztela bilduko dira G20ko kideak Brasilen
Gaur eta bihar, besteak beste, pobreziari eta goseari aurre egiteko mundu mailako aliantza bat adostea espero dute goi mandatariek. Klima larrialdia mahai gainean izango duten gaietako bat izango den arren, ez da uste aurrerapausorik egotea zentzu horretan.
2024/10/31 - 20:27
EH Bilduren eta EH Bairen elkarretaratzea, Frantziak mugan kontrolak areagotzeko hartutako erabakia salatzeko
Pernando Barrenak adierazi duenez, erabaki honek zailtasunak ekarriko dizkie mugaren bi aldeetako langileei, ikasleei eta auzokideei. Horretaz gain, mugen berrezartzearekin, Frantziak Schengen kodeari iruzur egiten diola gaineratu du EH Bilduren eurodiputatuak.
2024/10/21 - 15:50
Baiona natur hondamendi eremu izendatzea eskatu diote Frantziako Gobernuari
Joan den osteguneko euriteei itsasgora batu zitzaien ostiralean, eta Errobi eta Aturriko arroek ezin izan zioten eutsi emariari. Ondorioz, urak hartu zituen Baionako erdiguneko toki ugari, kalte handiak eraginez.
2024/09/28 - 16:27
2025eko apiriletik aurrera gehien kutsatzen duten ibilgailuentzat debekua, Hendaia eta Tarnose bitartean
Euskal Hirigune Elkargoak proposatu du, Frantziako Gobernuaren eskaerari erantzunez. Orain prozesu parte-hartzailea jarriko da abian, baina gutxieneko hori beteko dela ziurtatu du Elkargoak.
2024/09/21 - 23:12
Gobernu eskuindarra izendatu du Macronek hauteskundeak egin eta bi hilabete eta erdira
Eskuinerako bira ideologiko hori garbi irudikatzen du Gobernu berriko Barne Ministro izango den Bruno Retailleau "eskuin gogorreko" kideak. Bestalde, milaka pertsona kalera atera dira protestan Frantzia osoan, Macronen dimisioa eskatzeko.
2024/09/07 - 14:35
Hauteskundeen emaitzak errespetatzeko galdegin diote Macroni ehunka lagunek Baionan
Frantzia Intsumisoak eta ezkerreko elkarteek deituta, manifestazioak izan dira larunbatean, tartean Baionan, Emmanuel Macronen aurka protesta egiteko, Fronte Popular Berriko Lucie Castets barik Michel Barnier izendatu baitu lehen ministro, eta hauteskundeetako emaitzak errespetatzeko eskatu diote.
2024/09/07 - 12:06
Ezkerreko alderdiei atea zabalik utzi die Barnierrek, Gobernu berria osatzeko bidean
Bien bitartean, Frantzia Intsumisoak eta ezkerreko elkarteek manifestazioak deitu dituzte gaurko, Emmanuel Macronen aurka protesta egiteko, Fronte Popular Berriko Lucie Castets lehen ministro ez izendatzeagatik. Protestetan, hauteskundeetako emaitzak errespetatzeko eskatuko dute.
2024/08/26 - 10:46
Macron eskuin-muturrarekin bilduko da gaur eta gobernua osatzeko bilera-sortari amaiera emango dio
Le Penekin eta Bardellarekin izango duen batzarra protokolozkoa izango da, helburua eskuin muturra baztertuko duen Gobernua osatzea baita.