Frantzia
2024/07/08 - 16:37
Frantziak atea itxi dio eskuin muturrari, baina garai korapilatsua hasi du
Ezkerreko Fronte Popularrak irabazi duen arren, ez du lortu gehiengo nagusia, eta beraz gobernu koalizioa eratzeko Macronen alderdi zentristarekin negoziatu beharko du. Baina Frantziak ez dauka tradiziorik koalizio gobernuak eratzen, eta beraz negoziazio hori zaila izango da dudarik gabe.
2024/07/08 - 15:25
Attalek lehen ministro izaten jarraitzea erabaki du Macronek, "egonkortasuna bermatzeko"
Attalek atzo iragarri zuen gaur aurkeztuko ziola dimisioa presidenteari, baina jarraitzeko prest zegoen Macronek hala eskatuko balio.
2024/07/08 - 13:35
Macronek Parlamentu berria osatu ondoren "hartuko ditu beharrezko erabakiak"
Eliseoak azpimarratu du agintariak bermatu egingo duela "frantziarren hautu burujabea".
2024/07/08 - 13:10
Ziurgabetasuna nagusi Frantzian, hauteskundeetako emaitzen ondoren
Fronte Herritar Berriaren garaipenaren ondoren, Asanblea Nazionala ziurgabetasun giroan murgilduta geratuko da hemendik aurrera.
2024/07/08 - 12:59
Frantziako ezkerrak aste honetan izendatuko du lehen ministro izateko hautagaia
Orain arte lehen ministro izan den Gabriel Attalek astelehen honetan bere postuari uko egingo diola iragarri du.
2024/07/08 - 11:38
Dufauk (EHBai-NFP) etxebizitza, laborarien egoera eta euskararen babesa izango ditu lehentasun Parisen
Fronte Popular Berriaren aterkipean, diputatu izatea lortu du Peio Dufau EHBaiko hautagaiak 6. barrutian. Ohartarazi duenez, eskuin muturraren gorakadaren aurrean, elkarlana ezinbestekoa da, bestela "hiru urteren buruan Le Pen izango dugu Parisen".
2024/07/08 - 09:39
Ezkerrak irabazi ditu bozak, eskuin muturra hirugarren postura zokoratuta
Fronte Herritar Berriak 182 eserleku lortu ditu, eta bigarren Macronen koalizioa geratu da, 168rekin. Ultraeskuinak 143 ordezkari izango ditu, inoizko gehien. Horrenbestez, oso zatituta geratu da Asanblea Nazionala, gehiengo argirik gabe. Ipar Euskal Herrian ere ezkerra izan da garaile.
2024/07/08 - 01:36
Jean-Luc Melenchon: "Macronek Fronte Popular Berriari egin behar dio gobernua osatzeko deia"
Eskuin muturraren porrota ospatu du Fronte Popular Berriko buruzagiak. Jordan Bardella ultraeskuindarren liderrak Fronte Popularrari garaipena eman dioten aliantza politiko "antinaturalak" kritikatu ditu.
2024/07/07 - 23:49
Gabriel Attalek dimisioa aurkeztuko du bihar baina behar den denboran jarraituko du lehen ministro lanetan
Gobernuburuak adierazi duenez, "eginbeharrak eskatzen duen bitartean" eta gobernu berria osatu arte jarraituko du lanean. Igande honetako hauteskundeetan bere alderdiak gehiengorik lortu ez duela eta hartu du erabakia.
2024/07/07 - 23:27
Ezkerraren garaipena ospatu dute frantziarrek
Frantziarrek pozez jaso dituzte hauteskunde legislatiboetako emaitzak.
2024/07/07 - 22:11
Fronte Popularreko jarraitzaileek gogoz ospatu dituzte galdeketen emaitzak
Bigarren bueltan sorpresa eraman dute Fronte Popularreko jarraitzaileek, emaitzak erabat aldatu ostean.
2024/07/07 - 22:04
Itxi dituzte hauteslekuak Frantzian, parte-hartze handia izan duen hauteskunde-egun baten ostean
Parte-hartzea % 59,71koa izan da 17:00etarako, azken 40 urteetako handiena; duela bi urteko hauteskundeetan, parte-hartzea % 38,11koa izan zen ordu horretarako. Pirineo Atlantikoetan, boto-emaileen % 63,18k eman dute botoa 17:00etarako.
2024/07/07 - 22:04
Fronte Popularra litzateke garailea Frantziako hauteskundeetan, inkesten arabera
Hauteslekuak itxi ostean argitaratutako lau inkesta nagusien arabera, macronistak bigarren postuan geratuko lirateke eta Le Penen Bilgune Nazionala hirugarren postuan.
2024/07/07 - 19:05
Lehia estua aurreikusten da Iparraldeko VI. barrutian ezker aliantzaren eta macronisten artean
Lehen itzulian, ezkerreko fronteak irabazi zituen hauteskundeak Iparraldeko hiru barrutietan. Parte-hartzeari dagokionez, marka guztiak gainditu ditzake. Hauteslekuak 18:00etan itxiko dituzte.
2024/07/07 - 15:58
Frantziako politikari ezagunenek bozkatu dute dagoeneko
Boza eman dute jada François Hollande presidente ohiak, Emmanuel Macron egungo presidenteak, Gabriel Attal lehen ministroak eta Eric Ciotti Errepublikanoak (LR) alderdiko buruak.
2024/07/07 - 15:04
Euskadin bizi diren frantziarrak ere joan dira boza ematera
Bilbon, Frantses Institutuan jarri dute hauteslekua. Espainiako Estatuan bizi diren 87.000 frantsesek baino gehiagok eman dute izena Frantziako hauteskunde legislatiboetan parte hartzeko.
2024/07/07 - 11:34
Ireki dituzte hauteslekuak Frantziako Estatuan, eskuin-muturraren eta "koalizio handia"ren arteko lehian
Inkestek baztertu egin dute Bilgune Nazionalaren garaipena, Le Penek itxaropenari eusten badio ere, eta gainerako alderdiak RNri aurrea hartuko liokeen koalizioa osatzen ahalegintzen ari dira.
2024/07/07 - 11:15
Hauteslekuak ireki dituzte Frantzian, hauteskundeen bigarren itzulirako
Bilgune Nazionala ultraeskuindarra gehiengo absolutuaren bila arituko da. Hauteslekuak 18:00ak edo 20:00ak arte egongo dira zabalik hiri handietan.
2024/07/06 - 18:30
Dena prest Iparraldean ere igande honetan izango diren Frantziako hauteskundeetako bigarren itzulirako
Iparraldean hiru barruti daude jokoan, eta lehia estuena seigarren hautesbarrutian aurreikusten da. 08:00etan ireki dituzte hauteslekuak.
2024/07/05 - 11:26
Amaitu da Frantziako hauteskunde-kanpaina, ultraeskuinaren eta "koalizio handiaren" arteko lehiarekin
Azken inkesten arabera, ultraeskuinak ez luke gehiengo osoa lortuko. Hori dela eta, eskuin muturra alde batera utzita, kontrakoak diren alderdien arteko "koalizio handi" bat izango litzateke Frantziaren gobernagarritasunerako aukera bakarra.