Frantzisko aita santua
2017/05/24 - 11:08
Aita santuak Donald Trumpen bisita jaso du Vatikanon
Eskua eman dio Frantziskok AEBko presidenteari, harrera moduan; gero, bilera bat izan dute biek.
2017/05/13 - 16:28
Fatimako Ama Birjina ikusi omen zuten bi haurrak santu egin dituzte
Segurtasun neurri izugarrien artean, Aita Santuak Portugalgo santutegian eman duen mezan bakea eskatu du munduarentzat.
2017/03/24 - 18:55
Aita Santua: 'Europako identitatea dinamikoa eta multikulturala da
Europar Batasuna egiteko oinarriak finkatu zituen Erromako Itunak 60 urte bete ditu.
2017/02/07 - 14:24
Frantzisko aita santuaren aurkako kartelak agertu dira Erroman
Erromako kaleak Bergoglioren aurkako irudiekin beteta esnatu dira egunotan. Dirudienez, talde erlijioso ultrakontserbadoreak daude atzean.
2017/01/13 - 19:25
Urkulluk Euskadi bisitatzeko gonbita egin dio berriz aita santuari
Pietro Parolin Vatikanoko Estatu idazkariaren bitartez egin dio gonbidapena Urkulluk Frantziskori.
2016/12/25 - 15:21
Aita santuak bakea eskatu du gerra bizi duten herrientzat
Frantzisko aita santuak, urtero bezala, Eguberriko mezua plazaratu du. Oraingo honetan bakea eskatu du gerra bizi duten herrientzat. Batez ere haurrak eta emakumeak izan ditu oroimenean.
2016/11/21 - 13:36
Aita santuak 'abortuaren bekatua' barkatzen utziko die apaizei
Dena den, 'abortua bekatu larria da, errurik ez duen gizaki baten bizitzarekin amaitzen delako', berretsi du.
2016/10/25 - 14:55
Hilen errautsak zabaldu eta etxean gordetzea debekatu du aita santuak
Errautsak "leku sakratuan" gorde behar direla uste du Eliza katolikoak, hau da, "hilerri batean, edo hala badagokio, eliza batean".
2016/10/25 - 01:13
Desadostasunak gainditzeko elkarrizketak hasiko dituzte Venezuelan
Nicolas Maduroren Gobernuaren eta Batasun Demokratikoaren Mahaiko (MUD) koalizioaren arteko elkarrizketak urriaren 30ean hasiko dira, Margarita uhartean.
2016/09/08 - 18:48
Aita santuak Mallorcako gotzaina kargutik kendu du
Emakume batekin harremana eduki izana leporatzen diote, nahiz eta berak behin eta berriro ukatu. Oraingoz, Bartzelonako gotzainaren laguntzaileak hartuko du bere tokia.
2016/09/04 - 16:11
100.000 lagunen aurrean, santa izendatu dute Kalkutako Teresa
Mundu osotik etorritako ordezkariak izan dira San Petri plazan, baina Teresaren jaioterriarena, hau da, Albaniakoa eta Indiakoa izan dira garrantzitsuenak.
2016/09/03 - 16:05
Kalkutako Teresa kanonizatuko dute Vatikanoan
Albaniako mojak Indiako Kalkutan bizi izan zen, eta behartsuenei laguntzeko kongregazioa osatu zuen.
2016/08/01 - 10:51
Islama terrorismoarekin ez parekatzeko eskatu du aita santuak
Ahmed Al Tayeb, Kairoko Al Azhar unibertsitate islamikoko iman handiarekin izandako elkarrizketa gogoratu du Frantziskok. Bertan, islamak bakea biletzen duela argi geratu zitzaion aita santuari.
2016/07/31 - 17:27
Francisco aita santuak Gazteen Mundu Jardunaldia itxi du
Francisco aita santuak Gazteen Mundu Jardunaldia itxi du gaur Krakovian. Bere homilia gazteen hizkuntzara egokitu du, eta hurrengo jardunaldia Panaman antolatuko dela adierazi du, 2019an.
2016/07/30 - 13:33
Ahulekin 'irekia eta samurra' den Eliza aldarrikatu du aita santuak
Elizgizonei eta elizemakumei zuzendutako meza eskaini du Frantzisko I.ak Krakoviako San Pablo II.aren santutegian.
2016/07/29 - 13:13
Frantzisko aita santuak Auschwitz bisitatu du
Frantzisko aita santua holokaustoaren biktimekin bildu da Auschwitzen. Juduei lagundu zieten kristauekin ere biltzea asmoa du. Bisita hunkigarria izan du Auschwitzeko kontzentrazio-eremuan.
2016/07/28 - 14:26
Frantzisko aita santuak erorikoa izan du Gazteen Mundu Jardunaldian
Czestochovan (Polonia) meza ematen ari zen bitartean (milaka lagun daude egunotan bertan), aita santuak laprast egin zuen, eta eroriko txikia pairatu zuen. Segituan altxatu zen.
2016/06/25 - 13:58
Frantzisko Aita Santuak Armeniako genozidioa oroitu du
Aita Santua Armenian da egunotan, eta gaur genozidioaren biktimak izan ditu gogoan ekitaldi berezi batean.
2016/06/04 - 15:57
Pederastia kasuetan 'arduragabe' aritu direnak baztertuko ditu Elizak
Aita santuak agiri bat argitaratu du larunbat honetan, eta, horren arabera, sendotu egiten dira elizgizon baten kaleratzea jasotzen dituzten eliz zuzenbidearen artikuluak.
2016/05/28 - 20:56
Aita santua: 'Etorkinak ez dira arriskutsuak, arriskuan daude, aldiz'
'Haurren trena' ekimenaren harian, 500 bat italiar eta atzerritat haur bildu dira aita santuarekin Vatikanoan.