Frantzisko aita santua
2014/01/05 - 15:52
Frantzisko I.a, estilo aldaketa ekarri duen aita santua
Urteko pertsonaia izendatu dute hainbat aldizkarik, tartean, homosexualen eskubideen aldeko 'The Advocate' kazetak. Bere lehenengo urtean bildutako jendetza bikoiztu du.
2014/01/05 - 14:11
Aita Santua Lurralde Santuan izango da maiatzaren 24tik 26ra
Brasilen izan ostean, Frantzisko aita santuaren bigarren nazioarteko bidaia handia izango da. Belen, Jerusalen eta Jordaniako hiriburua, Aman, bisitatuko ditu pontifizeak.
2013/12/31 - 20:28
Aita Santuak gizakiaren arazoekin konpromisoa hartzeko deia egin du
Urteko bere azken homilian, Frantziskok eskatu du, halaber, "bizitzari balkoitik ez begiratzea", eta galdetu die fededunei zenbat eskaini dieten aurten "Jainkoari eta hurkoari".
2013/12/18 - 15:34
Frantzisko aita santua, txapelarekin
Bizkaiko Txapelaren Lagunen elkarteak goizean eman dio txapela Frantziskori.
2013/12/17 - 14:06
Frantzisko aita santuak 77 urte bete ditu gaur
Aita santuaren egunerokoan ez du pisu handirik hartuko ospakizunak, baina, ezinbestean, maitasun erakustaldi andana bat heldu zaio aita santu izendatu zutenetik lehenengo urtebetetzea duen honetan.
2013/12/11 - 18:35
'Time' aldizkariak Urteko Pertsona izendatu du Francisco aita santua
Eliztarrekin erakutsi duen naturaltasuna eta hainbat gaitan erakutsi duen pentsamendu irekia goraipatu du.
2013/12/04 - 10:35
Frantzisko aita santua atezain izan zen dantzaleku batean
Frantziskok berak egin du aitorpena, Erromako eliza batera egindako bisita batean.
2013/11/18 - 12:25
Frantzisko aita santua, lehenengoa
Lehen pontifize amerikarraren aitsantutzaren hasierak hautsak harrotu ditu. Zer dugu aurretik, itxura aldaketa soila, idealista baten abentura zoroa edo Elizaren historiako garai berri baten hasiera?
2013/10/11 - 19:11
Elizaren barkamena exijitu diote frankismoaren biktimek Aita Santuari
Egiaren batzorderako plataformaren arabera, "hierarkia katolikoak biktima batzuk goraipatu egiten ditu beatifikazio eta kanonizazioekin, eta errepresio frankistaren biktimak ahaztu egiten ditu".
2013/09/20 - 15:28
Aita santu 'bekataria' eta 'diziplinarik gabekoa'
Oraingoz erreforma sakonik heldu ez bada ere, Frantziskok Vatikanoko sektore atzerakoienak urduri jartzeko moduko hainbat erabaki hartu ditu dagoeneko.
2013/09/20 - 13:42
Emakumeek Elizan lekua izan behar dutela uste du aita santuak
Bestalde, Eliza homosexualekin eta abortuarekin "tematuta" dagoela kritikatu du, eta "ez naiz inoiz eskuindarra izan", gaineratu du.
2013/07/29 - 18:38
Aita santua: 'Ez naiz inor borondate oneko homosexual bat epaitzeko'
Francisco aita santua homosexualen ‘lobby’aren aurka agertu da gaur, baina homosexualak ez dituela epaituko esan du, Erromara bueltatzeko hegazkinean egindako adierazpenetan
2013/07/23 - 14:07
Aita santuak gazte-enplegua aldarrikatu du, protesta artean, Brasilen
"Ez dut ez urrerik ez zilarrik, baina garrantzitsuena dakart: Jesukristo", adierazi du Jorge Mario Bergogliok Rio de Janeirora iritsi denean.
2013/04/15 - 13:51
Rajoy aita santuarekin bildu da Vatikanon
Francisco aita santuak hartuko duen Europar Batasuneko lehenengo gobernuburua da.
2013/04/05 - 23:51
Aita Santuak gogor ekingo dio Elizan egiten diren sexu-gehiegikerien kontra
Vatikanoak ateratako agiri batean dioenez, Frantziskok irmotasunez jardungo du auzi horretan, Benedikto XVI.ak irekitako bidetik.
2013/03/28 - 21:38
Frantzisko aita santuak gazte delitugileei laguntzeko gonbita egin die
Ebanjelioan deskribatutako oinen garbiketaren erritua azaldu ostean, Frantzisko bromatan aritu da, “ez dute zertan batak besteari oinak egunero garbitu, lagundu baizik".
2013/03/24 - 13:42
Aita santuak ustelkeria eta gizateriaren kontrako krimenak salatu ditu
Dozenaka milaka fededunek jarraitu dute zuzenean Erramu Igandeko meza Vatikanoko San Pedro plazan.
2013/03/23 - 18:24
Bi aita santuren arteko besarkada historikoa
Helikopteroan egin du Vatikano eta Castel Gandolfo arteko bidaia, eta elkarrekin egin dute otoitz, batzarra egin eta bazkaldu aurretik.
2013/03/19 - 20:42
Frantzisko: 'Aita santuaren benetako boterea pobreei zerbitzatzea da'
Arrantzalearen eraztuna jaso eta bere aitasantutzari ekin dio Frantziskok, San Petri plazan eman duen meza jendetsu batekin.
2013/03/19 - 16:10
Frantziskok hasiera eman dio bere aitasantutzari
Frantziskok Arrantzalearen eraztuna jaso du, eta hasiera eman dio aitasantutzari. 132 herrialdetako ordezkariak izan dira ekitaldian.