Gabonak
2021/12/21 - 08:39
Aurten ere ez da Olentzeroren desfilerik izango Iruñean
Nafarroaok osasun egoera dela medio, bertan behera gelditu da Olentzeroren desfilea. Olentzeroren Lagunak Elkarteak, desfilea antolatu ohi duen elkarteak, prentsaurrean azalduko ditu goizean erabakiaren zergatiak.
2021/12/20 - 22:07
Atzerrira egin ohi diren Gabonetako bidaiak bertan behera geratzen ari dira
Egun hauetan beharrezko bidaiak, familia ikusteko bidaiak, ari dira mantentzen. Atzerrira egin ohi diren bidaiak, berriz, bertan behera geratzen ari dira. Eta kanpora doazenen opor leku faboritoa Kanariar irlak dira.
2021/12/20 - 16:04
Olentzero eta Mari Domingi Bilbora iritsi dira jada
Aurten ez dute kalejirareik egingo Olentzero eta Mari Domingik Bilboko kaleetan zehar, baina hala ere umeek hartu-emana izango dute Euskal Herriko ikazkinik maitatuenarekin.
2021/12/20 - 15:12
Gabonetako ospakizunak seguruagoak izan daitezen gomendioak eman ditu LABIren Batzorde Teknikoak
Debekurik ez, baina LABIren Batzorde Teknikoak Gaboak ospatzeko hainbat gomendio proposatu ditu. Bazkari-afarietarako talde egonkor eta txikiak, esaterako.
2021/12/20 - 09:11
Loteriaren inguruko iruzurrak saihesteko hamar aholku
Eskumena duten tokietan bakarrik erostea, balizko sariei buruzko deiez eta mezuez ez fidatzea edo dezimoen egiazkotasuna frogatzea dira iruzurrak ekiditeko gomendioetako batzuk.
2021/12/19 - 19:31
Kontxako badia eszenatoki izango duen argi eta soinu ikuskizun batek osatuko du Donostiako Eguberri egitaraua
Abenduaren 31ra arte izango da ikuskizunaz gozatzeko aukera. Egunero lau emanaldi egingo dira 18:30etik 20:00etara bitartean eta hiriko hainbat tokitatik, hala nola Urgulletik, Igeldotik, hondartzatik edo kaitik ikusi ahalko da.
2021/12/19 - 15:24
Airean dira Gabonetako ospakizunak, presidenteen batzarrak adostuko duenaren zain
Pandemiari dagokionez hartu beharreko neurriak Gabonak hasi baino 48 ordu lehenago ezagutaraziko dira, iaz gertatu zen moduan. Azken unera arte, beraz, ez dugu jakingo nola jokatu. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak bilera deitu du asteazkenerako, erkidegoetako presidenteekin.
2021/12/18 - 15:45
Pandemiaren bilakaera ikusita, zalantzaz beterik egin dituzte askok Gabonetako otorduetarako erosketak
Pandemiak eragindako ziurgabetasunak ondorioak ekarri ditu erosketak egiterakoan. Asko ez dira enkarguak egitera ausartu, Gabon Gaueko mahai inguruan zenbat lagun bilduko diren jakin gabe. Gure azoketan ere hasi da hori igartzen.
2021/12/18 - 15:21
Kutsatzeek eta konfinamenduek dantzan jarri dituzte Gabonetako planak
Kezka areagotu du seigarren olatuaren tamainak, Gabonen atarian. Kutsatzeen kopurua ikusita, egunotako topaketak salbatu ahal izateko kontuz dabiltza asko. Neurriak zorrotz betetzen ari dira, Gabonak ahal den seguruen ospatu ahal izateko.
2021/12/18 - 01:01
Gabon Zaharrerako kaleko elkarretaratzeak debekatu dituzte Ipar Euskal Herrian
Gainera, Frantziako Gobernuak errefortzuzko txertaketa bizkortu nahi du, omikron aldaeraren hedapen azkarraren aurrean.
2021/12/17 - 21:44
Adituek aforo edo ordutegi murrizketak eskatzen dituzte, eta nahikoa izango ez balitz, konfinamendu txikiak
Omikron aldaerak kutsaketen igoera gehiago areagotzea aurreikusten dute adituek. Horren aurrean, aforo edo ordutegi murrizketak eskatzen dituzte. Baina horrekin nahikoa izango ez balitz, konfinamendu txikia ezartzearen aldekoak dira.
2021/12/17 - 20:06
Donostian eta Gasteizen Olentzeroren eta Errege Magoen desfileak egingo dituzte, eta Bilbon, aldiz, ez
Bilboko Udalak bertan behera uztea erabaki du eta, iaz bezala, antzerki musikaleko ekitaldiekin ordezkatzea. Gasteizko eta Donostiako Udalek ohiko ekitaldiak mantentzea erabaki dute, covid-19aren aurkako segurtasun neurrietara egokituz.
2021/12/17 - 17:03
LABI teknikoak Olentzeroren eta Errege Magoen desfileak saihesteko gomendioa eman du
Ospatzekotan, "ekitaldiak inguruabarretara eta baldintzetara" egokitzea eskatu die EAEko hiru hiriburuetako udalei eta Eudeli.
2021/12/17 - 15:35
Kezka merkatuetan, covid kasuen gorakadaren ondorioz eskariak bertan behera uzten hasi direlako
Gabon giroa nabaritzen hasi da dagoeneko Euskal Herriko merkatuetan. Mostradorean itsaskiekin eta arrain garestiekin bete dira. Angulak ere salgai daude.
2021/12/17 - 15:21
Aurtengo Gabonak ere ezohikoak izan behar luketela uste dute epidemiologoek
Adietuen ustez, Gabonetako ospakizunek kasu berriak biderkatu ditzakete, eta bi aholku ematen dituzte: jende pilaketak sor ditzaketen ekitaldiak ekiditea; eta Gabonetako bazkari eta afariak, egitekotan, etxe bereko kideetara mugatzea.
2021/12/17 - 12:24
Gasteizko Udalak bertan behera utzi du Gabonetako Haur Parkea
Gasteizen abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean egitekoa zen Gabonetako Haur Parkea. Udala datorren urteko udaberrira atzeratzeko aukera aztertzen ari da, baldin eta egoera epidemiologikoak ahalbidetzen badu.
2021/12/17 - 12:21
Gabonetako ospakizunak murriztea eta mugatzea eskatu du Urkullu lehendakariak
Iñigo Urkulluk iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak gomendioak biltzen dituen dokumentu bat aurkeztuko du datozen egunetan, Gabonetako ospakizunak "murriztu eta mugatu daitezen, pertsona kopuru mugatu batekin eta osaketa aldatu gabe".
2021/12/16 - 22:00
Afari edo bazkari batean kutsatzeko arriskua zenbaterainokoa da?
Kalkulagailu bat diseinatu dute Sevillako Unibertsitatean, eta horrekin hiru agertoki eta hiru egoera prestatu ditu arrisku maila ezberdinak aztertzeko.
2021/12/16 - 15:59
Gaur hasita, Gabonen aurreko bederatziurrenetan marijesiek koplaz beteko dituzte Gernikako kaleak
Goizaldeko 04:00tan irten dira eta 5 graduko tenperaturari egin behar izan diote aurre. 33 emakumek eta 38 gizonek ia bi ordu eman dituzte herrian barrena kantari.
2021/12/16 - 15:28
Gabonetako ospakizunetan zuhurtziaz jokatzeko eskatu du Osasun sailburuak
Aurten, momentuz, etxe barrurako ez dago neurri murriztailerik; baina Osasun sailburuak zuhurtzia eskatu du. Familia ospakizun asko egin egingo dira, baina enpresa gehienek bertan behera utzi dituzte eurenak.