Galdakao
2021/07/21 - 15:10
Lazkao eremu gorritik atera da, baina gorri daude 62 udalerri
Semaforoa gorriz dago EAEko 5.000 biztanletik gorako 72 udalerrietatik 62tan. Gaurtik bertan daude Agurain, Laudio, Gernika-Lumo, Markina-Xemein eta Elgoibar. Lazkao, berriz, atera egin da.
2021/07/20 - 15:35
Laudio gorritik atera da, eta Elorrio, Lekeitio, Ondarroa eta Andoain sartu
Semaforoa gorrian dago EAEn, bai eta hiru lurraldeetan ere. Gainera, 5.000 biztanletik gorako 58 udalerri ere gorrian daude, tartean hiru hiriburuak.
2021/07/19 - 16:20
EAEko hiru lurraldeak daude gorrian, Araba eta Bizkaia sartu ostean
Horrez gain, 5000 biztanle baino gehiagoko 19 udalerritan, tartean Gasteiz eta Bilbo hiriburuetan, makurtu da egoera, eta pilatutako 400 kasu baino gehiagoko tasa metatua dute orain.
2021/07/16 - 15:40
Kutsatzeek goranzko joeran jarraitzen dute EAEn, eta beste zortzi udalerri sartu dira eremu gorrian
Gipuzkoak positibotasun-tasa handiena pilatzen jarraitzen du, eta Arabak eta Bizkaiak eremu laranjan jarraitzen dute. Hauek dira gune gorrira gehitzen diren udalerriak: Getxo, Gorliz, Leioa, Ortuella, Lasarte-Oria, Lazkao, Oñati eta Ordizia.
2021/07/16 - 01:22
Baliteke Usansolo 2022ko azken hilabeteetan Galdakaotik desanexionatzea
Desanexio-prozesuan, aurrerapausoa izan da ostegun honetan; izan ere, Udalean burutu egin dituzte banantze-tramiteak.
2021/07/15 - 14:59
Euskadi eremu gorrian dago
Intzidentziak gorako joerari eutsi dio gaurkoan ere EAEn: Gipuzkoak eremu gorrian jarraitzen du, eta Arabak eremu laranjara igaro da Bizkaiarekin batera.
2021/07/14 - 14:59
Donostia eremu gorrian sartu da
Gainera, Gipuzkoan beste lau udalerri gehitu dira eremu gorrian dauden herrien zerrendara, eta Bizkaian beste bi.
2021/07/13 - 16:37
Semaforoa gorri jarri da Arrigorriagan, eta jada 16 dira eremu gorrian dauden udalerriak
Gipuzkoan eremu gorriko zerrendara udalerri gehiago batu ez badira ere, lau izan dira laranjaz margotu direnak: Beasain, Lezo, Ordizia eta Orio.
2021/07/12 - 16:46
Gipuzkoa eremu gorrian sartu da eta Laudio bertara itzuli da
Bizkaian, Durangon, Gueñesen eta Mungian egoerak okerrera egin du, Gipuzkoan bezala, lurralde historiko osoa eremu kritikoan sartu baita.
2021/07/05 - 14:50
Malmasingo tunela itxi behar izan dute Irungo noranzkoan bi ezbeharren ondorioz
Auto batek su hartu du Basauri parean ustekabean eta beste auto bat irauli egin da Malmasingo A-8 autobideko tunel barruan, eta itxi eta hustu egin behar izan dute tunela Irungo noranzkoan.
2021/06/27 - 01:16
Txirrindularien zeharkaldi solidarioa DYArentzat laguntza biltzeko
Donostiako udaletxe aurretik abiatu dira txirrindulariak, eta 325 kilometro egin dituzte. Igor Anton txirrindulariaren eskolak antolatu du ekimena.
2021/06/16 - 12:45
Kerobiak hiru kontzertu emango ditu 20. urteurrena ospatzeko
Galdakaon, Iruñean eta Azpeitian joko du nafar taldeak azaroan; sarrerak salgai daude dagoeneko.
2021/05/27 - 23:25
Bederatzi urteko zigorra jaso du Galdakaon amaren bikotekidea hil zuen gizonak
Herri-epaimahaiak gizonezkoaren hilketaren eta bere amaren hilketa saiakeraren errudun jo zuen akusatua, baina arazo psikiatrikoen aringarriekin.
2021/05/04 - 19:14
Bizkaiko 25 udalerrik eta Gipuzkoako 42k murrizketei eutsiko diete aste honetan
Bizkaian, Galdakaok gaur estreinatu ditu eremu gorriko murrizketak. Gipuzkoan, aldiz, gaur amaitu dute konfinamendua Mutrikun, bi astez itxita egon ondoren.
2021/05/04 - 16:22
Bizkaibuseko gidari bati eraso egin diote arma zuri batekin
Maskara erabiltzeko eskatu zion bidaiari eta orduan erasotzaileak labankada bat eman zion langileari, hanka behin baino gehiagotan urratuz.
2021/05/01 - 18:49
Galdakaoko udal kiroldegia txertagune izango da gaurtik aurrea
60-69 urte bitartekoak AstraZenecarekin ari dira txertatzen goizean goizetik Galdakaon. Bestalde, aste honetan 193.080 dosi heldu dira EAEra eta horri esker, bultzada handia eman zaio txertaketari.
2021/04/24 - 19:51
Matutek, "boterean betikotu" nahi duenari: "EH Bilduk hazten jarraituko du"
EH Bilduren "Estatu eta gobernu" helburuak "gaur duela 10 urte baino gertuago daude", adierazi du diputatuak Galdakaon.
2021/04/24 - 16:21
Gerra Zibileko beste obus bat agertu da Galdakaon, bigarrena azken asteetan
Ostiral arratsalde erdialdera, partikular batek obusa aurkitu zuen, eta lanean ez zegoen udaltzain bati abisua eman zion. Ertzaintzako artezilariek 19:00etan zartarazi zuten.
2021/04/21 - 12:10
Galdakaoko Jaietako zinegotziak dimisioa eman du osasun-arauak hausteagatik
Zinegotziak bere akatsa aitortu ostean dimisioa aurkeztu dio Iñigo Hernando alkateari, eta honek onartu egin du bere alderdikidearen erabakia.
2021/04/10 - 20:54
Karabana egin dute Usansolon, hondakinak tratatzeko plantaren proiektuaren kontra
Galdakoako Udalari, Bizkaiko Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari proiektua geratzea eskatu diete, Galdakaoko Ospitaletik gertu dagoen eremuan "bizi-kalitateari eutsi ahal izateko".