Galizia
2020/07/12 - 22:24
Galizian hautesleen % 42,97k eman dute botoa 17:00etara arte, 2016an bezala
Parte-hartzea duela lau urte baino 0,48 puntu handiagoa izan da. A Mariña eskualdean ere, 2016ko datuak errepikatu dira, eta "pixka bat egin dute gora".
2020/07/07 - 16:53
Isolamenduaren bigarren egunean, hiru koronabirus kasu berri atzeman dituzte A Mariñan
Hala ere joerak beherantz egin du, guztira 151 kasu aktibo daude. Atzotik hona bederatzi lagunek jaso dute alta eta zazpi dira ospitalean jarraitzen dutenak.
2020/07/06 - 16:35
70.000 mila pertsona konfinatu dituzte Galizian, A Mariña eskualdean
Gauerditik A Mariña eskualde osoa itxi dute. Guztira 70 mila biztanle ditu eskualdeak, eta 14 herrik osatzen dute, tartean Burela, Foz, Mondoñedo, Xobe edo Ribadeo daude.
2020/07/05 - 15:36
Galiziak Lugoko eskualde bat konfinatu du U12rako astebeteren faltan
Agerraldiak 106 positibo pilatu ditu dagoeneko, horietatik 99 kasu aktiboak dira une honetan, batzuk sendatu direlako jadanik. Neurria gauerdian sartuko da indarrean, 14 udalerritan.
2020/07/05 - 11:17
Lleida, Lugo, Huesca eta Malaga, Espainiar Estatuko agerraldirik kezkagarrienak
Madrilen itxialdiaren osteko lehen agerraldia baieztatu dute, eta hiriburuaren testuinguruak berak, dentsitateagatik eta uda sasoiko joan-etorriengatik, kezka eragiten du.
2020/06/26 - 10:15
EAEkoarekin batera, Galizian ere abian da hauteskunde-kanpaina
Feijoo da irabazteko hautagai argia, gehiengo osoa ematen baitiote inkestek, baina oposizioko alderdiak garaipena galarazten saiatuko dira uztailaren 12an, Galiziako hauteskundeetan.
2020/06/02 - 19:41
Alvia bat errailetik irten da Zamoran, ibilgailu bat harrapatuta, bi hildakorekin
Ibilgailuko gidaria eta tren-gidarietako bat hil dira; bidaiariak onik irten dira. Ibilgailua, lur orotako ibilgailu bat, gainbide batetik erori da, eta Alviak aurretik eraman du.
2020/05/27 - 11:27
Euskara, katalana eta galiziera sustatzeko konpromisoa hartu du Cervantes Institutuak
Besteak beste, liburuak itzultzea, azoketan batera parte hartzea, lau kulturen arteko elkarlana sustatzea eta jarraipen batzorde bat sortzea aurreikusten du akordioak.
2020/05/18 - 18:32
Galiziako hauteskundeak ere uztailaren 12an izango dira
Nuñez Feijoo Xuntako presidenteak hauteskundeak lehenbailehen egitea babestu du. Uda hasieran izatea da aukerarik onena, joan den astean txosten sanitario eta juridikoen bidez argudiatu zuen bezala.
2020/05/07 - 15:41
Erkidegoek ostiral gauean edo larunbatean izango dute Fase aldaketaren berri
Hori da Fernando Simonek prentsaurrekoan adierazi duena. Euskadiri buruz, Simonek esan du erkidegoa "egoera nahiko onean” dagoela, baina “xehetasun asko" kontu handiz aztertu behar direla.
2020/04/24 - 19:55
Illa: "Pandemiaren bilakaerak finkatuko ditu hauteskundeetarako datak"
Apirilaren 5erako aurreikusita zeuden Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak datorren uztailean egiteko aukera aurreratu du Iñigo Urkulluk.
2020/04/07 - 23:13
155. artikulua ezartzen ari direla ohartarazi dute Estatuko hainbat sindikatuk
Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako sindikatuen esanetan, Espainiako Gobernua eskumenak gehiago murrizteko erabiltzen ari da koronabirusaren krisia.
2020/03/14 - 16:46
5.753 koronabirusa kasu daude jada Espainiako Estatuan, eta 136 hildako
Atzotik 1.544 kutsatu gehiago daude. Aitzitik, balantzaren beste aldean, Osasun Ministerioak iragarri du 517 pertsona sendatu direla.
2020/02/27 - 21:01
Galizia eta Euskal Herria arteko trenak gelditu ditu Renfek, amiantoa antzeman ostean
Renfek esan du hiru bagoitan antzeman dutela amiantoa. CGT sindikatuaren arabera, berriz, 13 bagoitan agertu da osagai toxiko hori.
2020/02/16 - 21:53
'Albacora Seis' atunontzia Boli Kostan hondoratu da, ur-ihesa izan ondoren
Nicra-7 armadore bizkaitarraren ontzi bat zen. 29 arrantzaleak beste ontzi batek erreskatatu ditu.
2020/02/11 - 00:16
Galiziako hauteskundeak ere apirilaren 5ean izango dira, Feijook iragarri duenez
Xuntaren presidenteak hauteskunde aurrerapenaren berri eman du, Iñigo Urkullu lehendakariak egin eta ordu gutxira.
2020/02/09 - 00:03
Indarkeria matxistak beste bi emakume hil ditu Lugon eta Granadan
Lugon, akusatua arratsaldean atxilotu dute, biktimaren gorpua ostiral gauean agertu ondoren. Granadan, 24 urteko gazte bat atxilotu dute, bikotekide ohia hiltzea egotzita.
2020/01/26 - 10:30
Gizon batek emaztea hil du Lugon
2020an sei emakume hil dituzte Espainiako Estatuan, genero indarkeriaren ondorioz. Matxismoak utzitako hildakoak zenbatzen hasi zirenetik, 2003tik, 1.039 emakume hil dituzte
2020/01/17 - 10:26
Denboraleak uholdeak eragin ditu Galizian
Euriteak eta haize bolada bortitzak izan dira Galizian eta suhiltzaileek 400 irteera baino gehiago egin behar izan dituzte azken orduetan.
2020/01/08 - 20:01
Galiziako Konfederazio Intersindikalak babesa erakutsi dio greba orokorrari
Deialdiaren eskakizunekin bat egiten dutela eta, mobilizazioak deitu dituzte Galiziako hainbat hiritan urtarrilaren 30erako.