Galizia
2019/03/10 - 19:39
Bi hilketa matxista, bata Malagan eta bestea Pontevedran
Poliziak biktimaren senarra atxilotu du Galizian, eta Malagako kasuan, hiltzaileak bere buruaz beste egin du.
2019/03/03 - 19:55
Otegik euskal, kataluniar eta galiziar subiranisten 'itun zabala' proposatu du
Autodeterminazio eskubidea jasoko lukeen “gutxieneko programa” bat adostea eta horrekin hauteskunde orokorretan aurkeztea aldarrikatu du.
2019/02/01 - 15:10
ERC, EH Bildu eta BNG 'lankidetza egonkor' baten alde, Europako hitzorduaz harago
Oriol Junqueras zerrendaburu dutela, koalizioan aurkeztuko dira hiru alderdiak Europako hauteskundeetan. Marka aurkeztu dute gaur Bilbon.
2019/01/25 - 19:37
'Orain Errepublikak' hautagaitzaren baitan aurkeztuko dira EH Bildu, ERC eta BNG
Josu Juaristi, Oriol Junqueras eta Ana Miranda izango dira zerrendaburuak. "Faxismoari aurre egitea eta askatasuna eta demokrazia defendatzea" izango dira hautagaitza bateratuaren helburu nagusiak.
2018/12/19 - 17:43
Hiru marinel hil dira Galizian, arrantza-ontzi bat hondoratuta
"Sin Querer Dos" ontzi galiziarra da hondoratutakoa. Beste marinel bat desagertuta dago.
2018/10/29 - 21:54
Gomez Ezquerro presoa hurbildu dute, eta Aitor Boresek hirugarren gradua jaso du
Hala, Gomez Ezquerro Coruñatik Asturiasera eramango dute, eta datorren apirilean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak. Bores 1998tik dago kartzelan.
2018/08/20 - 15:08
Gizon batek emaztea hil du Coruñan
Bikotea dibortziatzeko prozesuan zegoen, eta bi seme-alaba zituen. Guardia Zibilak atxilotu egin du.
2018/08/14 - 19:24
Vigoko Portuak eta Udalak elkarri leporatu diote portuan izandako istripuaren ardura
Auzia Galiziako Auzitegi Nagusiaren esku dago, eta ezbeharra arduragabekeriazko lesio-delitua izan den ikertzen ari da. 377 lagun zauritu ziren Vigoko Portuan, egurrezko egitura behera etorrita.
2018/08/13 - 21:46
377 pertsona zauritu dira pasealeku bat behera erorita Vigoko portuan
Hipotesi nagusiaren arabera, kontzertua ikusten ari ziren pertsonen pisuagatik erori da plataforma. Ez omen da inor hondakin artean harrapatuta geratu, baina bederatzi ospitaleratu behar izan dituzte.
2018/08/13 - 19:48
Vigon izandako erorketa ''mantentze-arazoengatik'' izan dela uste dute
Hipotesi nagusiaren arabera, kontzertua ikusten ari ziren pertsonen pisuagatik erori da plataforma. Ez omen da inor hondakin artean harrapatuta geratu, baina bederatzi ospitaleratu behar izan dituzte.
2018/08/13 - 12:34
Behera etorri den pasealekuaren egituran akatsik dagoen aztertzen ari dira
Vigoko Portuko Agintaritzako presidenteak adierazi duenez, lehen ikerketen arabera, behera etorri den pasealekuaren egiturak akatsak izan ditzake.
2018/08/13 - 10:31
266 pertsona zauritu dira Vigon, pasealeku bat behera etorri ostean
Gutxienez 266 lagun zauritu dira, horietatik 5 larri, O Marisquiño jaialdia ospatzen ari zirela Vigoko portuko pasealeku zati bat behera etorri denean.
2018/07/25 - 12:27
52 bidaiari zeramatzan ontzi turistiko batek su hartu du O Groven
Bost lagun larri daude, erredurak direla eta. Bidariek uretara salto egin dute, garretatik ihesi.
2018/07/25 - 10:34
Ontzi turistiko batek su hartu du Pontevedran
Ontziko sukaldean leherketa izan ostean bidaiariek uretara salto egin dute, garretatik ihesi. 48 lagun zauritu dira, eta horietako bi oso larri daude.
2018/07/24 - 20:03
48 bidaiari zeramatzan ontzi turistiko batek su hartu du Arousan (Galizia)
Zenbait bidaiari zauritu egin dira. Lekuko batek eitb.eus-i igorritako bideoa.
2018/07/19 - 01:33
Gizon batek emaztea hil du Coruñan
Hilketa 19:00ak aldera gertatu da Estrella kalean, hiriaren erdigunean. Biktimaren senarra, 54 urteko gizona, atxilotu dute dagoeneko.
2018/07/17 - 13:48
Gidari batek hainbat kilometro egin ditu atzerako martxan, Vigon
42 urteko gidariak droga kontrolean positibo eman zuen. Atxilotutakoan adierazi zuenez, autoren abiadura-kaxa matxuratu zitzaion eta horregatik zihoan atzerako martxan.
2018/05/11 - 18:14
Bilbotik Finisterrera, Alboko Esklerosi Amiotrofikoari aurre egiteko
Iñaki Elorriaga getxotarrak belaontziz egingo du bidaia Unai Basurko nabigatzailearekin eta Kepa Junkera musikariarekin batera.
2018/03/27 - 08:55
Tania Varela, Europolen zerrendan agertzen zen emakumerik bilatuena, atxilotu dute
Hiru atxilotze-agindu zeuzkan bere gain Varelak, dirua zuritu eta drogekin trafikatzeagatik.
2018/03/24 - 15:06
Hiru gazte galiziarren inguruko txostena aurkeztu du Jaurlaritzak
Pelikula bat ikustera joan ziren Irunetik mugaz bestaldera, eta orduz geroztik ez da haien berririk izan.