Galizia
2023/04/19 - 19:39
Emerituaren bisitek eragindako gastuen berri emateko eskatu diote ERCk eta EH Bilduk Espainiako Gobernuari
Gainera, Juan Carlos I.ak Ogasunarekin dituen kontuak argitu ditzala eskatu diote Exekutiboari. Errege emeritua gaur iritsi da Sanxenxora (Pontevedra), lehen bidaia egin eta hamaika hilabetera.
2023/03/28 - 22:21
Oñatiko 51 urteko gizon bat hil da Galizian, zirkulazio istripu batean
Hildakoa Pablo Aguirregabiria OAR Coruña eskubaloi taldeko entrenatzailea da.
2023/03/13 - 16:15
Arku Atlantikoko presidenteek makroeskualde bat sortzea aldarrikatu dute
Horretarako, urteko bigarren seihilekoa baliatu nahi dute Espainiak Europako Kontseiluaren presidentetza izango duela kontuan hartuta. Makroeskualde Atlantikoaren helburua litzateke eztabaidarako eta lanerako foro bat sortzea, zeinetan Gobernuek berdintasunean erabakiak hartu ahalko dituzten.
2023/03/13 - 15:58
Arku Atlantikoko presidenteek makroeskualde bat sortzearen alde egin dute
Urkullu lehendakaria Galizia, Asturias eta Kantabriako presidenteekin bildu da gaur eguerdian Ajuria Enean, lurralde atlantikoen erronka komunei buruzko gogoetak eta ekimenak partekatzeko.
2023/03/13 - 11:25
Revillak Arku Atlantikoaren manifestu bateratua espero du Frantziari AHTren lotura bizkortzea eskatzeko
Urkullu lehendakaria Galizia, Asturias eta Kantabriako presidenteekin batzartuko da eguerdian Ajuria Enean. Lurralde atlantikoen eta Europaren arteko trenbide loturak izango dituzte hizpide, besteak beste.
2023/03/13 - 08:20
Kantauriko eskualdeek trenbide, argindar eta gas konexioak aztertuko dituzte gaur
Bileraren helburua interes komuneko gaiei buruzko ekimenak partekatzea da. EAEko, Galiziako, Asturiasko eta Kantabriako presidenteek lurralde atlantikoen eta Europaren arteko trenbide loturak izango dituzte hizpide, besteak beste.
2023/03/07 - 14:33
Urkulluk Galizia, Asturias eta Kantabriako presidenteak deitu ditu zonalde atlantikoaren interesak jorratzeko
Hilaren 13an egingo den bileraren helburua interes komuneko gaiei buruzko ekimenak partekatzea da. Besteak beste, lurralde atlantikoen eta Europaren arteko trenbide loturak izango dituzte hizpide.
2023/02/15 - 10:54
Alviako biktimak: ''Trena garraio azkarrena eta seguruena zela pentsatzen genuen''
Istripua gertatu eta ia 10 urtera, 2013ko uztailaren 24an Angroisen errailetik atera zen Alvia trenaren biktimak erantzunkizun zibila zehaztuko duen epaiketan deklaratzen hasi dira. Istripuak 80 hildako eta 140 zauritu baino gehiago utzi zituen.
2023/02/12 - 19:17
Milaka pertsona kalera atera dira Espainiako Estatu osoan osasun publikoaren alde
250.000 pertsona bildu dira Madrilen Lehen Mailako Arretan izandako "murrizketak" gaitzesteko, 50.000 Santiago de Compostelan eta 12.000 Burgosen. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan ere manifestazioak deitu dituzte otsailaren 25erako.
2023/02/06 - 20:22
Lehen kargugabetzeak tuneletan sartzen ez diren trenengatik
Adifek Ikuskaritzako eta Teknologiako titularra kargutik kendu du, Garraio ministroak iragarritako auditoriaren emaitzaren zain. Renfek gauza bera egin du materiala kudeatzeko egungo arduradunarekin.
2023/02/06 - 15:25
47 urteko emakume bat hil du senar ohiak Pontevedran
Ustezko hiltzailea, emakumearen bikotekide ohia, Ourensen atxilotu dute. Krimena hilketa matxista modura ari dira ikertzen.
2022/12/26 - 13:20
Pontevedrako autobus istripuaren zazpigarren biktima bat aurkitu dute
Ibilgailuan zihoazen zortzi bidaiari aurkitu ostean, bilaketa operatiboa amaitutzat eman zuten igandean aldi baterako. Gaur goizean berrabiarazi dute bederatzigarren bidaiari baten bila, eta hori izan da zazpigarren hildakoa. Bi pertsona bakarrik atera dira bizirik istriputik, eta ospitalean dira.
2022/12/25 - 15:39
Sei lagun hil dira Pontevedran autobus bat zubitik ibaira erorita
Hiru gorpu erreskatatu dituzte autobusaren barrutik eta beste hiru ibaian behera, uretan. Bi lagun atera dira bizirik istriputik eta ospitalean dira. Zortzi horiek ziren autobusean zihoazen pertsona guztiak eta, denak aurkituta, amaitu dute bilaketa operazioa.
2022/11/28 - 10:59
Emakume bat hil dute dute Lugoko etxebizitza batean
Polizia Nazionalak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko. Oraingoz, ez dute inor atxilotu hilketarekin lotuta.
2022/11/13 - 15:43
Nunca Mais plataformak milaka pertsona atera zituen kalera erantzukizunak eskatzeko
Mugimenduak utzitako ondarearen inguruan hitz egin du EITBk Nunca Maisen ordezkariekin.
2022/11/13 - 15:39
Galiziako Xuntak ez du goi-mailako ordezkaritzarik bidali Prestigeren 20. urteurreneko ekitaldira
Camariñaseko Udalak omenaldia egin die galipota jasotzen aritu zen marea txuriari, eta PPren Gobernuak konpromisozko ordezkaritza bat besterik ez du bidali.
2022/11/13 - 15:31
Prestige itsasontziak eragindako hondamendiak 20 urte bete ditu
Gaurko egunez hasi ziren arazoak, eta sei egunera ontzia erdibitu egin zen, galipota itsasoan eta kosta guztian zabalduz.
2022/11/13 - 09:17
Prestige: marea beltzak 20 urte
Ontziak galdutako petrolioak belztu egin zuen Galiziako kosta, faunan eta landaredian txikizio handia eraginez, baina, era berean, elkartasun oldea jaso zuen. Hondamendiaren zipriztin beltzak euskal kostalderaino iritsi ziren.
2022/11/11 - 21:51
Arrantzari uzteagatik marinel bakoitzak ordain gisa 1.200 euro jaso zituen ia 12 hilabetez
Hondamendiak zortzi hilabetez lehorrean utzi zituen Costa da Morte eta Rias Baixaseko flota osoak. Zazpi hilabate geroago, 2003ko maiatzeko udal hauteskundeak PPk irabazi zituen Costa da Morten.
2022/11/11 - 21:32
Laida Basurto, ETBren berriemailea Prestige-ren hondamendian: ''Oso gaztea nintzen, eta markatu egin ninduen”
Laida Basurto lankidearekin hitz egin dugu, Prestige-ren hondamendiaren egun horiek nola bizi izan zituen gogoratzeko.