Garoña
2015/12/15 - 17:26
Arabako Hauteskunde Batzordeak Garoñaren kontrako martxa debekatu du
Dena den, manifestazioa deitu duen 'Araba Garoñarik Gabe' elkarteko bozeramaileak helegitea aurkezteko asmoa iragarri du.
2015/12/02 - 14:10
Hozte-sistema jartzera behartu dute Garoña
Gaztela eta Leongo Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du Nuclenorrek jarritako helegitea, eta hozte-sistema jartzera behartu du zentral nuklearra.
2015/11/29 - 15:06
Garoña berehala ixtea eskatu dio Arabak Madrilgo Gobernuari
Arabako Batzar Nagusietako alderdi guztiek babestu dute erabaki hori, PPk izan ezik, Santa Katalina egunez egin ohi den bilkuran.
2015/11/28 - 15:04
Garoña ixtearen alde egin du EAJk beste behin
Rivabellosan, Añanako alderdikideen eguna ospatzeko ekitaldian, zentrala ixteko PP Gobernutik kendu beharra dagoela esan dute jeltzaleek.
2015/11/21 - 15:15
Arabako EAJk Garoña ixtea eta Foronda irekitzea defendatuko du
Abenduaren 20ko hauteskundeetarako hautagaiek esan dutenez, beste alderdi batzuek Madril dute helburu, eta ez Araba edota Euskadi.
2015/11/19 - 16:56
Legebiltzarrak babesa eskatu dio Bruselari, Garoña ez irekitzeko
Ekimena EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk onartu dute. PPk aurka bozkatu du, eta UPyD abstenitu egin da.
2015/11/12 - 16:46
Garoñan egin beharreko hobekuntzei buruzko txosten bat onartu du CSNk
Bestalde, Araba Garoñarik gabe kolektiboak manifestazioa deitu du abenduaren 19rako.
2015/11/10 - 17:33
Garoña berriz irekitzea saihesteko aukera guztiak agortuko ditu Arabak
Garoñan egin nahi duten hondakin nuklearren biltegiaren inguruan Espainiako gobernuak egindako ingurumen txostena aztertzeko eskatu die Arabako ahaldun nagusiak zerbitzu juridikoei.
2015/11/02 - 14:38
Arabako Foru Aldundia, Garoñan hondakinen biltegia egitearen aurka
Burgosko herrian hondakin nuklearren biltegia paratzeko baimena eman du Ingurumen Ministerioak. Foru gobernuaren arabera, ez diete ezeren berri eman.
2014/05/30 - 18:59
Garoña zabaltzen badute Iberdrolari boikot egitea eskatu du EH Bilduk
Bestalde, Gasteizko Udalak Iberdrolarekin eta Endesarekin sinatutako kontratu guztiak berriro aztertzeko eskatu dio udalbatzak PPren udal-gobernuari.
2013/05/27 - 18:36
Energia sistemak ezin diola Garoñari uko egin uste du Soriak
Energiaren Estatu Idazkaritza CSNren txostenaren "analisi sakona" egiten ari dela adierazi du eta behin betiko erabakia "datozen egunetan" ezagutuko dela jakinarazi du.