Gasteizen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabako Hauteskunde Batzordeak Garoñaren kontrako martxa debekatu du

Dena den, manifestazioa deitu duen 'Araba Garoñarik Gabe' elkarteko bozeramaileak helegitea aurkezteko asmoa iragarri du.
Central de Garoña
Central de Garoña

Arabako Hauteskunde Batzordeak debekatu egin du Araba Garoñarik Gabe elkarteak Garoñako zentral nuklearraren kontra larunbaterako Gasteizen deitutako manifestazioa, igandean egingo diren Espainiako hauteskunde orokorren bezperako hausnarketa egunean eraginik ez izatea argudiatuta.

Erabakiaren kontra helegitea jarri daiteke eta, hain zuzen ere, errekurtsoa jartzeko asmoa iragarri du Alberto Frias Araba Garoñari Gabe elkarteko bozeramaileak. Friasek EFE albiste agentziari azaldu dioenez, ez dute erabakiaren berri jaso. Dena den, azpimarratu du ez dagoela ados erabakiarekin, haren esanetan, deitzaileen artean ez dagoelako alderdi politikorik.

Araba Garoñarik Gabe elkartean azaroaren 12an deitu zuen larunbaterako manifestazioa, egungo "larrialdi egoera"ri aurre egiteko herritarren mobilizazioa egitea beharrezkoa zela pentsatuta.

Larunbaterako manifestazioari beren babesa eskaini diote hainbat sindikatuk, ingurugiro elkartek, auzo elkartek eta eragile sozialek.

Manifestazioaren antolatzaileek igandean botoa ematera Garoñaren itxiera eskatzen duten bereizgarriekin joateko deia egin dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Euskal udalekuak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Udalekuak elkarteak bere proiektua mehatxatzen duten erabaki politikoak salatu ditu, eta ekitaldi handi bat deitu du abuztuaren 29rako, Bernedon

Proiektuaren jarraipena arriskuan jartzen duten erabaki politikoak salatu dituzte. Egoera horren aurrean, euren ekimena defendatzeko eskura dituzten "baliabide guztiak" erabiliko dituztela adierazi dute, eta ekitaldi handi bat deitu dute abuztuaren 29rako Arabako udalerrian. Aldi berean, haur eta gazteei zuzendutako udako kanpaina berri bat prestatzen jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X