Gernika Lumo
2023/10/01 - 21:21
Gernikako Urriko Lehen Asteleheneko ganadu azoka bertan behera, zezen batek laguntzailea adarkatu ondoren
18:30 aldera, abelburuak baloratzeko ekitaldia egiten ari zirela, zezen batek zaintzailearen laguntzaileari adarkada bat eman dio hesituta zegoen tokitik ateratzera joan denean.
2023/09/08 - 22:28
Gernikak Euskal Diasporaren Nazioarteko Egunaren ekitaldi instituzionala hartu du
Gernika-Lumok Euskal Diasporaren Nazioarteko Egunaren ekitaldi instituzionala hartu du Euskal Herria Museoaren lorategietan, herritar guztiei irekia eta Iñigo Urkullu lehendakaria buru zuela.
2023/08/11 - 15:45
Bizkaiko urtegien erreserba % 64,6an dago, iazko % 68,5aren aldean
Busturialdeko ur kontsumoa mugatu ondoren, Ur Partzuergoak adierazi du egoera iazkoa baino hobea dela eta segundoko 130 litroko tartea dagoela larrialdi-egoerara iritsi arte.
2023/08/10 - 14:26
Ur Partzuergoak funtsezkoa ez den ur kontsumoa mugatzeko eskatu die Busturialdeko udalei euri falta dela eta
Nahitaezkoak ez diren jardueretan kontsumoa murrizteko neurriak eskatu dizkie erakundeak, besteak beste, kaleak garbitzean, lorategiak ureztatzean edo igerilekuak betetzean. Argudiatu duenez, eskualdeak ez dauka ura biltzeko azpiegiturarik eta baliabide propioen bidez hornitzen da.
2023/08/01 - 22:24
Espainiako Gobernuak "oroimen-leku" Gernika osoa izendatzea erabaki du, eta ez soilik Batzar Etxea
Aldizkari Ofizialean Batzar Etxea izango zela memoriaren adierazlea jaso zen. Lekurik aproposena ez zelako eta aldebakarreko erabakia zelako alegazioak aurkeztu zituzten Batzar Nagusiek, Gogora institutuak, Gernikako Udalak eta EHUk. Alegazioak onartu, eta Gernika osoa izendatzea erabaki dute.
2023/08/01 - 15:19
Memoria-leku izendapena Gernika-Lumo osora zabaltzea onartu du Espainiako Gobernuak
Hasiera batean, Batzar Etxea bakarrik izendatu zuten Gernikako bonbardaketaren memoria-leku. Erabaki horrek hainbat erakunderen ezinegona eragin zuen, eta berehala aurkeztu zituzten alegazioak, izendapena 1937ko bonbardaketak suntsitutako herriko toki gehiagotara zabaltzeko eskatuz.
2023/08/01 - 14:58
Gernika-Lumo memoria-toki izendatzea pozik hartu du Gogorak, eta elkarlanerako deia egin dio Espainiari
Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko zuzendariak esan duenez, "positiboa eta egokia da" Gernika-Lumo herria memoria-toki izendatzea, "euskal erakundeen alegazioak" kontuan hartuta. Espainiako Gobernuaren eta Eusko Legebiltzarraren arteko elkarlana aldarrikatu du, memoria historikoan sakontzeko.
2023/07/18 - 16:26
Gorroñok dio EAJ gezurretan ari dela, eta dimisiorako data zehatzik ez zutela adostu
Jose Mari Gorroñoren plataformak eta EAJk akordioa egin zuten Gernikako alkatetza lortzeko. Baldintza modura, Gorroñok dimisioa eman eta anaiari pasatu behar zion alkatetza. EAJk dio dimisio hori hilabete bateko epean eman behar zuela, eta epe hori dagoeneko bete da.
2023/07/11 - 22:25
Pozez eta harrotasunez hartu dute gernikarrek Pello Bilbaoren etapa garaipena
Poz ikaragarria txirrindulariaren lagunen artean; etxean ikusi dute garaipena eta orain ospatzeko ordua da. Hala ere, kuadrilla banatuta dago, batzuk Tourra jarraitzen ari direlako Frantzian.
2023/07/04 - 15:53
Urdaibaiko Guggenheim proiektura 40 milioi euro bideratzea onartu du Ministroen Kontseiluak
2023ko Aurrekontu Orokorretatik datorren diru kopurua da eta Urdaibai erreserban ingurugiroarekin lotutako ekimenak egiteko soilik erabili ahal izango da. Bizkaiko Foru Aldundiak beste 40 milioi euro jarriko ditu proiektua egin ahal izateko.
2023/06/30 - 13:24
Erregea Tourrera ez gonbidatzeari buruz galdetuta, Iñigo Urkulluk erantzun du Gernikara ere ez dela joan
Iñigo Urkullu lehendakariak Felipe VI.a erregea Tourraren irekierara ez gonbidatzeko arrazoiei buruzko galdera bati erantzun dio, gogora ekarriz 2014an Gernikara joateko gonbita egin ziola erregeari, euskal eskubide historikoak aitortzeko keinu gisa, eta erregea oraindik ez dela joan.
2023/06/21 - 13:55
Kantu Bat Gara ikuskizunaren azken saioa eta Zea Maysen akustikoa, Haziberri jaialdian
Hirugarrenez egingo dute Gernikako jaialdia, uztailaren 14an, Herrien Parkean. Jon Maiak azkenekoz taularatuko du bertan "Kantu Bat Gara" ikuskizuna.
2023/06/15 - 16:48
Urtero Piriniotara joan ohi diren zaleentzat aurtengo Frantziako Tourra oso berezia izango da
Urtero milaka euskal zale joan izan ohi dira Pirinioetara Frantziako Tourreko etapak zuzenean ikustera. Aurten, lasterketa euskal errepideetatik igaroko da eta oso edizio berezia izango dela onartzen dute.
2023/06/04 - 19:56
Ina Zeberioren heriotzari buruzko "egia osoa" jakitea eskatu du Egiari Zor fundazioak
Igande goizean, Lizartzan (Gipuzkoa), Ina Zeberioren heriotzaren 25. urteurrenean, bertsio ofizialen atzean ezkutatzen den guztia publiko egitea aldarrikatu dute.
2023/06/03 - 21:26
Gernikako ospitale militarrean hildako preso errepublikanoak oroitu dituzte
Zalloko hilerrian, 1938tik 1940ra hildako 269 gerra-presoak gogoan izan dituzte, azkenengoa hil zenetik 83 urte igaro denean.
2023/04/27 - 22:11
Otadui harrituta agertu da Batzar Etxea Gernikako bonbardaketaren "memoria-leku" izendatu dutelako
Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak esan du izendatze hori Espainiako Gobernuaren "propaganda hutsa" dela, eta azpimarratu du ez duela Batzarren sinbologia ezagutzen.
2023/04/27 - 00:56
Gernikako herritarrek manifestazio isila egin dute kandelekin bonbardaketaren 86. urteurrenean
Gernikako bonbardaketaren 86. urteurrena gogoratzeko, manifestazio isila egin dute Foru plazatik kandelekin.
2023/04/26 - 19:33
Lore-eskaintza Gernikako bonbardaketaren 86. urteurrenean
Gernikako bonbardaketaren 86. urteurrena ospatzeko lore-eskaintza egin dute hilerrian, eta bertan izan dira Iñigo Urkullu lehendakaria eta Felix Bolaños Espainiako Gobernuko Presidentzia eta Memoria Demokratikoko ministroa.
2023/04/26 - 19:24
Bolaños: ''Harro nago hemen egoteaz, orduko Gobernu legitimo erasotu hura ordezkatzen ere nagoelako''
Gernikako bonbardaketan hildakoen omenez egindako lore-eskaintzan, lehen aldiz, Espainiako Gobernuko ministro batek parte hartu du, Felix Bolaños Presidentzia eta Memoria Demokratikoko ministroak. Bizkaiko herria Espainiako Gobernuak deklaratuko duen lehenengo "memoria-lekua" izango da.
2023/04/26 - 18:22
Sirena hotsak Gernika gelditu du 15:45ean
1937ko apirilaren 26an bezala, sirenak eta kanpaiak 15: 45ean puntuan entzun dira. Lau minutuz sirenak jo du herri osoan.