Gernika Lumo
2023/12/23 - 18:30
Gernikako Sare Feministaren ustez, Lointekeko zuzendaritzak "ezin du egun bakar bat ere segitu"
"Egin duten gauza bakarra Mario Lopez babestea izan da, publikoki zein pribatuki, erasoaren tamaina gutxietsiz, ezjakintasun faltsuaren atzean ezkutatuz", salatu dute. Gainera, Gernika-Lumoko Udalaren ardura falta kritikatu dute.
2023/12/23 - 13:20
Gernikako Mugimendu Feministak gogor jo du Lointek Gernikaren zuzendaritzaren aurka
Ustezko erasotzailea babestu besterik ez duela egin salatu du, eta ez duela ezer egin biktima babesteko eta eraso gehiago izatea eragozteko. Horregatik, Gernikan gaur egindako elkarretaratzean, zuzendaritzaren dimisioa eskatu du eta erakundeei esku hartzeko galdegin die.
2023/12/21 - 08:53
Albiste izango dira: Hezkuntza Legearen onarpena, San Tomas feriak eta greba Bilbobusen
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/20 - 21:09
'Gehiagorik ez' lelopean, Lointek Gernikak elkartasuna adierazi dio sexu erasoak salatu dituen emakumeari
Partida hasi aurretik, Lointek Gernika saskibaloi taldeko zuzendaritza eta jokalariak kantxara atera dira "Gehiagorik ez" leloa zuen pankarta hartuta. Publikotik, hainbat zalek haien haserrea erakutsi dute, eta zuzendaritza taldearen dimisioa eskatu ere bai, neurriak lehenago hartu ez direlako.
2023/12/20 - 10:44
Albiste izango dira: Lointek Gernikaren ekitaldia, Cyberzaintzaren aurkezpena eta kaosa N-1 errepidean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/20 - 10:40
Protesta ekitaldia egingo du Lointek Gernikak gaur arratsaldean, gertatutako eraso sexualak gaitzesteko
Taldeak arratsaldeko 20:00etan partida izango du Gernikan, eta zuzendaritzak protesta ekitaldia deitu du aurretik. Atzo, Lointekeko presidenteak barkamena eskatu zuen Euskal Telebistan. Gernika-Lumoko Udalak oharra kaleratu du eta irmoki gaitzetsi ditu salatutako gertaerak.
2023/12/19 - 21:29
Lointek Gernikako zuzendaritzak barkamena eskatu eta auzian akusazio izango direla iragarri du
Gorka Etxebarria saskibaloi klubeko zuzendaritzaren kideak elkartasuna adierazi dio biktimari. "Gauzak modurik onenean" egin ez dituztela onartu du, eta barkamena eskatu du. Hala ere, gertatutakoa estali nahi izan dutenik ukatu du.
2023/12/19 - 17:37
EH Bilduk Guggenheim Urdaibairi buruzko herri-galdeketa egitea jarri du baldintza bezala EAJrekin ituna ixteko
Koalizio subiranistako ordezkariek azpimarratu dutenez, bi indar politikoek proiektuaren inguruan "kontrako" jarrerak dituzten arren, beharrezkoa da "Gernika aurrera ateratzea".
2023/12/19 - 15:13
Jaurlaritzak ez zuen Lointek Gernikako entrenatzaile ohiak adingabe bati egindako sexu-abusuen berri
Bingen Zupiriak azpimarratu duenez, "epaitegiei dagokie gertakari horiei buruzko egia finkatzea", baina salatutako gertaerak berresten badira, "argi eta garbi esan behar dugu gure gizartean ez dagoela tokirik horrelako konportamenduentzako".
2023/12/19 - 08:58
Albiste izango dira: Greba sektore publikoan, sexu erasoa Lointek Gernikan eta transferentziei buruzko bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/18 - 23:14
Haserrea Gernikan, Lointekeko kirol zuzendariak adingabe bati ustez egindako sexu erasoak direla eta
Sare Feministak deituta, manifestazioa egin dute iluntzean kasua eta saskibaloi klubak izandako "jarrera konplizea" salatzeko. Aurrez, elkarretaratzea izan da Allende Salazar eskolan. Lointek Gernikak Mario Lopez funtzio guztietatik kentzea erabaki du gaur arratsaldean egindako ezohiko bilkuran.
2023/12/18 - 23:10
Gernikak bere eginkizunetatik kendu du Lopez, baina berretsi du ez zekitela akusazioa sexu-erasoagatik zela
Saskibaloi-klubak esan du "inoiz inoiz inoiz" ez duela jakin Lopezen aurkako salaketa adingabe bati egindako sexu-eraso jarraitua egiteagatik izan zenik. Mugimendu feministak erasotzailea babestea leporatu dio.
2023/12/18 - 22:11
Guggenheim-Urdaibairen inguruan jarrera argitzeko eskatu die Guztiontzako Herriak EAJri eta EH Bilduri
Jose Maria Gorroño alkatearen talde politikoak uste du "harrigarria" dela proiektu horretan "aurrez aurre" dauden bi indarrek "gobernu bat adostu eta martxan jarri ahal izatea".
2023/12/18 - 21:43
Gernikako herriak elkartasuna adierazi dio sexu erasoen biktimari
Mario Lopez entrenatzaile ohiak ustez egindako sexu erasoak eta Lointeken "jarrera konplizea" salatu dituzte manifestazio jendetsu batean. Allende Salazar eskolan re elkarretaratzea egin dute, biktimari babesa adierazteko.
2023/12/18 - 18:32
Lointek Gernika taldeko abokatuak onartu du klubak egindakoa ''ez dela nahikoa izan''
Lointek Gernika taldeko abokatu Juan Carlos Soto del Castillok aitortu du azarora arte entrenatzaileak kontatutako informazioa baino ez zutela.
2023/12/18 - 13:57
Lointeken kirol arduradun ohiak ustez adingabe bati egindako sexu erasoak salatuko dituzte gaur, Gernika-Lumon
Udalerriko Sare Feministak deituta, elkarretaratzea egingo dute 19:00etan saskibaloi taldearen "konplizitatea salatzeko". Gainera, Allende Salazar eskolako zuzendaritzak eta guraso elkarteak beste protesta ekintza bat egingo dute, 16:00etan.
2023/12/18 - 10:57
Lointek Gernikaren kirol arduraduna salatu dute 13 urteko neska bati sexu-abusu jarraituak egitea leporatuta
Salaketaren berri izan ondoren, Espainiako Saskibaloi Federazioak ebazpen bat helarazi zion klubari, eta, horren ostean, Lointek Gernikako zuzendaritzak kirol zuzendaritzatik kendu zuen akusatua. Gertatutakoa salatzeko bilkurak egingo dira gaur Gernikan.
2023/12/18 - 09:19
Albiste izango dira: Sexu abusuak Lointek Gernikan, Loiolako kuartelak eta Debako tiroketaren ikerketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/17 - 18:31
Lointek Gernikaren kirol arduraduna salatu dute 13 urteko neska bati sexu-abusu jarraituak egitea leporatuta
Saskibaloi taldeak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Espainiako Federazioaren ebazpen bat jaso ostean kargugabetu du Mario Lopez. Herriko mugimendu feministak zein Allende Salazar herri eskolako komunitateak elkarretaratzeak deitu dituzte astelehenerako.
2023/12/17 - 13:26
Atutxa: ''Ez dago akordiorik EH Bildurekin, eta ez dugu ezer sinatu''
Horixe adierazi du Bizkai Buru Batzarreko buruak koalizioak Gernika-Lumoko Udalean zentsura-mozioa aurkezteko egin dion eskaintzaren harira. Elkarrizketak daudela onartu, baina hitz egiteko "asko" dagoela erantsi du.