Gernika Lumo
2022/02/17 - 13:35
1.000 kasutik beherako intzidentzia dute Arabak eta Bizkaiak
Bilbok ere lortu du 1.000 kasuko langatik jaistea (941ean dago). Bizkaian, gainera, bada 500 kasutik beherako intzidentzia duen udalerri handi bat ere: Bermeo (461 kasukoa).
2022/02/14 - 23:57
Espetxean sartu dute Gernikan bikotekideari eta beste bi pertsonari eraso egin zien gizona
Kartzelatutako gizonak hainbat ostikada eman zizkion bere bikotekideari, kalean, eta emakumeari laguntzera hurbildu ziren bi herritarrei labana batekin eraso egin zien.
2022/02/14 - 14:11
Gizon bat atxilotu dute Gernika-Lumon, arma zuriz eraso egin izana eta genero-indarkeria egotzita
Bikotekideari laguntzen saiatu ziren bi lekukori eraso zien. Emakumea ikerketa oztopatzen saiatu zen eta erasotzailea ezkutatu zuen.
2022/02/14 - 13:53
Gipuzkoak ere lortu du 2.000 kasutik behera jaistea intzidentzia-tasa metatua
Horrela, hiru lurraldeak daude gaur-gaurkoz muga horren azpitik. Nolanahi ere, herri gehienek gorriz margotuta jarraitzen dute.
2022/02/10 - 14:00
2.000 kasutik beherako itzidentzia-metatua dute Bizkaian eta Araban
Gipuzkoak, berriz, 100.000 biztanleko 2.130eko intzidentzia du. Nabarmen egin dute hobera datuek hiru lurraldeetan.
2022/02/07 - 15:13
Bizkaia da oraindik ere EAEtik intzidentzia txikiena duen lurraldea, 2.287 kasurekin
Arabak jarraitzen dio, 2.446 kasurekin, eta gaur-gaurkoz Gipuzkoa da egoera okerrenean dagoena, 2.708 kasuko intzidentzia metatuarekin.
2022/02/03 - 14:03
Astigarraga, Eskoriatza eta Usurbil dira intzidentzia altuena duten EAEko udalerriak
Intzidentziak behera egiten jarraitzen du hiru lurraldeetan: 2.830ekoa da Araban, 2.671koa Bizkaian eta 3.110ekoa Gipuzkoan.
2022/01/31 - 17:33
Bermeo eta Astigarraga dira, hurrenez hurren, intzidentzia baxuena eta altuena duten EAEko udalerriak
3372 kasuko intzidentziarekin, Gipuzkoa da lurralde astinduena; Bizkaia, berriz, egoera onenean dagoena.
2022/01/28 - 15:42
Atzerritarrei laguntza juridikoa ematen dien Aholku Sareak bost bulego berri izango ditu
Bermeo, Gernika, Mungia, Zalla eta Azpeitian egongo dira eta otsailaren 1ean hasiko dira lanean. Modu horretan, Aholku Sareak 24 bulego izango ditu guztira.
2022/01/27 - 14:27
EAEko 16 udalerri handitan 4.000tik gorakoa da oraindik intzidentzia metatua
Ondorengoak dira: Andoain, Aretxabaleta, Astigarraga, Deba, Eibar, Elgoibar, Eskoriatza, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Pasaia eta Usurbil, Gipuzkoan; Agurain, Araban; eta Elorrio, Bizkaian.
2022/01/24 - 14:53
5.000 kasutik beherakoa da intzidentzia metatua EAEko hiru lurraldeetan
Bermeo da EAE osotik intzidentzia baxuena duena: 2.820 kasu. Hiru hiriburuetan 4.000tik gorakoa da intzidentzia; Bilbon 4.122koa, Donostian 4.272koa eta Gasteizen 4.884koa.
2022/01/20 - 14:07
5.048 kasuko intzidentzia du Bilbok, 5.290ekoa Donostiak eta 5.359koa Gasteizek
Araban, Gasteiz da intzidentzia altuena duen udalerria (5.359 kasukoa); Bizkaian, Berango (6.634koa), eta Gipuzkoan, Elgoibar (6.868koa).
2022/01/17 - 14:36
Ordizia da intzidentzia tasa altuena duen EAEko udalerria
100.000 biztanleko 7.825 kasuko intzidentzia tasa metatua du Gipuzkoako aipatu udalerriak. Oro har, behera egin du intzidentziak Euskal Autonomia Erkidegoko leku gehienetan, nahiz eta badiren salbuespenak; Gasteiz, adibidez
2022/01/13 - 17:06
Azkoitia, Bergara, Ordizia, Urretxu eta Tolosa dira EAEn 9.000 kasuko intzidentzia gainditu duten udalerriak
Arabak eta Bizkaiak ez dute 9.000 kasuko intzidentziara heldu den udalerririk, nahiz eta Abadiño, Berango, Gernika-Lumo, Lekeitio, Markina-Xemein eta Sopela nahiko gertu dauden.
2022/01/10 - 17:21
Bilbok eta Donostiak 6.000 kasuko intzidentzia gainditu dute
Ostegunekoak baino okerragoak dira gaurko datuak EAEko hiriburuetan. Gasteiz ez da oraindik 6.000 kasuko langara iritsi, baina 5.545ean du astelehen honetan intzidentzia Arabako hiriburuak (Bilbok 6.422an eta Donostiak 6.543an).
2022/01/07 - 21:52
Elkarretaratze jendetsua Gernikan, emakume batek Gabon Zahar gauean salatu zuen eraso matxista gaitzesteko
Elkarretaratze jendetsua egin dute Gernikan, emakume batek Gabon Zahar gauean salatu zuen eraso matxista gaitzesteko. Ustezko erasotzailea, biktimaren bikotekidea, Gernikako Errugbi taldeko jokalaria da.
2022/01/07 - 14:42
Iñaki Uribe Gernika Rugby Taldeko presidenteak jokalariaren kaleratzea berretsi du
Gernika Rugby Taldeak bere taldeko nazioarteko jokalari bat kaleratu du, bere bikotekideari ustez eraso fisikoa egiteagatik, Iñaki Uribe klubeko presidenteak baieztatu duenez.
2022/01/07 - 11:26
Gernika Rugby Taldeak jokalari bat kanporatu du indarkeria matxista kasu batengatik
Abenduaren 31n jarri zuten haren kontrako salaketa, eta klubak horren berri izan baino ez erabaki zuen jokalaria taldetik kanporatzea.
2022/01/03 - 17:20
EAEko herri guzti-guztiek gorrian jarraitzen dute eta intzidentzia 4.400dik gorakoa da
Intzidentzia metatua 3.485 kasukoa da Araban, 4.245ekoa Bizkaian eta 5.130ekoa Gipuzkoan.
2022/01/01 - 22:40
34 sute izan dira Bizkaian, eta Donostiako Ulia mendian ere sua piztu da
Urtezahar gauerdian izan da mila metro koadro landaredi erre dituen sutea Gipuzkoako hiriburuan, eta badirudi pirotekniak eragin duela.