Gizarte zerbitzuak
2020/04/06 - 20:58
Beste lau pertsona hil dira Arabako adinekoen egoitzetan eta hamabi Gipuzkoakoetan
Araba da adinekoen egoitzetan heriotza gehien izan dituen lurraldea, orain arte 72.
2020/04/03 - 21:50
77 hildako eta 400 kutsatu baino gehiago, Arabako eta Gipuzkako adinekoen egoitzetan
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Nafarroako Gobernuak ez dute lurralde horietako zahar-etxeetako egoerari buruzko datuak eguneratu.
2020/04/03 - 16:28
Bost egoiliar hil dira Sestaoko egoitzan
Beste 39 adineko ere koronabirusarekin kutsatuta daude eta langileen artean ere 27 koarentenan daude.
2020/04/02 - 21:37
Kutsatu eta hildakoen egoera Hego Euskal Herriko zahar-egoitzetan
33 adineko hil dira koronabirusarekin Bizkaiko egoitzetan. Gipuzkoan 121 positibo eta 14 hildako izan dira, Araban 228 positibo eta 45 hildako eta Nafarroan 20 hildako eta 97 positibo izan dira.
2020/04/02 - 20:52
119 adineko hil dira Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako egoitzetan
Bizkaiko Foru Aldundiak ostegun honetan eman du lehen aldiz zahar-etxeetan hildako pertsonei buruzko datuak.
2020/04/02 - 14:12
Zortzi adineko pertsona hil dira, zazpi aste honetan, Balmasedako egoitza batean
Lau pertsona hil dira ospitalean, eta horietatik hiruk positibo eman dute koronabirusean; beste laurak, berriz, egoitzan hil dira "huts multiorganikoa" izan ondoren.
2020/04/01 - 16:07
Murgiako Purisima egoitzan, 21 langile barruan geratu dira 58 egoiliarrekin bizitzera
Azken banatzailea etorri denean itxi dituzte ateak. Babesteko materiala, jakiak... Astebeterako behar duten guztia barruan dute.
2020/03/31 - 17:23
LAGUNKATE, adineko pertsonei laguntzeko proiektua
Donostiako udalak adineko 30.000 pertsonei, 20 familiei deitu die, ze behar dituzten jakiteko. Orokorrean donostiar adindunak ondo daudela aurkitu dute familia sarea dutelako
2020/03/31 - 16:02
Araban botikak etxean jaso daitezke
Gaitz kronikoak dituzten pazienteek, zaharrek edo dependentzia maila altua dutenek euren tratamenduekin jarraitzeko aukera dute kalera irten gabe.
2020/03/30 - 22:51
Zestoako San Juan egoitzan, adinekoek eta zaintzaileek itxialdia elkarrekin egingo dute
Bi astez, euren familiak utzi eta adinekoekin bizitzera joan dira erizain, sukaldari, garbitzaileak eta gainerako langileak.
2020/03/30 - 16:18
''Besarkada birtuala'' ekimena jarri dute martxan Gipuzkoako erresidentzietan
Zahar-egoitzetan bisitak etenda daude koronabirusagatik, baina familiekin harremana ez galtzeko, bitarteko teknologikoak ipini dituzte.
2020/03/30 - 15:13
Etxerik gabeko emakumeentzako aterpetxe baten itxiera salatu dute Barakaldon
"Itxieraren ondorioz, etxerik gabeko zazpi emakumeetatik bik aterpetxean jarraitzeari uko egin diote, abusu matxisten beldur, eta egun ez dakite kalean bizitzera itzuli diren", azaldu dute.
2020/03/30 - 12:50
Bizkaiko eta Gipuzkoako pentsiodunek gaur jarraituko dute beren protesta balkoietatik
Konfinamenduak irauten duen bitartean, pentsiodunek zapiak eta kartelak zintzilikatuko dituzte balkoietan eta leihoetan, "koronabirusak kutsatutako pertsonei elkartasuna adierazteko".
2020/03/25 - 15:23
Adineko pertsonen egoitzen inguran kezka piztu da
Segurtasun neurriak gero eta estuagoak dira, eta desinfekzio lanekin jarraitzen dute, baina horietan ere, kasuak gora egiten ari dira.
2020/03/24 - 20:53
EAEk 13,3 milioi jasoko ditu Espainiako Gobernutik gizarte zerbitzuak indartzeko
300 milioi euroko funtsa erkidegoen artean banatu dute irizpide desberdinen arabera, herritar kopurua, esaterako.
2020/03/24 - 14:27
Jaurlaritzak 841 milioi euro bideratuko ditu enpresei eta osasun arloari laguntzeko
200 milioi euro osasun sistema indartzeko izango dira, 55 milioi euro egoera ekonomiko ahulenean dauden kolektiboentzako, eta 586 milioi euro enpresa txiki eta ertainentzat eta autonomoentzat.
2020/03/24 - 10:15
BetiOn zerbitzuaen helburua adinkoak beraien etxean bakarrik bizi ahal izatea da
EAEn 55.000 erabiltzaile baina gehiago ditu BetiOnek, Euskadiko Telelaguntza Zerbitzu Publikoak.
2020/03/21 - 12:46
Arabako Eguneko Zentroak prestatzen ari dira gaixotzen diren helduak hartzeko
Soilik Arabako Foru Aldundiaren erresidentzietako pertsona helduak hartuko dituzte. Bai koronabirusagatik positibo ematen dutenak baita arnas aparatuko sintoma larriak dituztenak ere.
2020/03/19 - 17:48
Hamaika positibo atzeman dituzte Gipuzkoako zaharren eta desgaituen hiru egoitzatan
Koronabirusak kutsatutako horietatik, bederatzi osasun-egoera onean daude; beste biak "ahulago daude, aurretiko patologia batzuengatik".
2020/03/19 - 11:17
Donostiak 80 ohe jarri ditu Atano pilotalekuan etxerik gabeko pertsonentzat
Salbuespeneko erabaki horrekin bat egin dute Abegi Etxearekin eta Ondarretako aterpetxearekin.