Gorbeialdeko kuadrilla
2020/12/17 - 13:15
Duranako ikastetxe bateko 450 ikasle konfinatu dituzte agerraldi baten ondorioz
Ikasbide Ikastolako Bigarren Hezkuntzako 21 geletan aurrez aurreko jarduera eten dute. Zentroak ez ditu ateak itxi, eta Haur eta Lehen Hezkuntzakoek eskola presentzialekin jarraitzen dute.
2020/12/11 - 21:45
Arabako lau herri txiki hauetan ere ostalaritzak itxita jarraitzea erabaki dute
Aramaion, Iruña Okan, Erriberabeitian eta Zuian. Herri txikietan hiru irizpide betez gero, ostalaritza itxiko da.
2020/12/10 - 19:08
Baheketak egingo dituzte Aramaion, Arrasaten, Cascanten eta Valtierran
Valtierra izango da herritarrei probak egiten lehena: abenduaren 11n. Egun bat geroago Cascanteko bizilagunen txandan izango da, eta abenduaren 14tik 18ra Arrasatek hartuko du lekukoa.
2020/12/02 - 15:53
Juanma Bajo Ulloaren ''Baby'' filma Murgiako ''Villa Jesusa'' jauregian grabatu dute
Gasteizko zinemagilearen esanetan, "Baby" helduentzako ipuin bat da, suspentsea eta edertasuna darion ipuina.
2020/11/11 - 10:53
42 urteko gizon bat hil da Arratzua-Ubarrundian, AP-1 autobidean izandako istripuan
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, eta dirudienez biktimaren autoa kontrako noranzkoan zihoan.
2020/11/11 - 10:43
Pertsona bat hil da Arratzua-Ubarrundian izandako istripu batean
Autobus batek eta bi ibilgailuk talka egin dute AP-1 errepidean, eta bide hori itxi behar izan dute Gasteizerako noranzkoan.
2020/09/19 - 12:31
A-624 errepidea itxi dute Urkabustaizen baserri batek su hartu eta gero
Hiru pertsona zeuden baserrian su hartu duenean, baina ez da inor zauritu. Trafikoa erregulatzen ari dira eta ez dago auto-ilararik.
2020/09/10 - 00:20
Mairuelegorretako haitzulorako igoera bertan behera utzi dute aurten Zigoitian
Koronabirusaren krisiak eraginda, aldaketa handiak izango ditu aurtengo Zigoitia Euskaraz edizioak. Larunbatean ospatuko da, baina ez da Mairuelegorretako haitzulora ibilaldirik egingo, ezta herri bazkaririk ere.
2020/08/25 - 16:39
Zazpi kasu berri atzeman dira Zuiako Sortzez Garbiaren egoitzan
Testean positibo eman duten 25 erabiltzaileak "egonkor" daude, baina batzuek sintoma "arinak" agertu dituzte.
2020/08/20 - 15:58
Bi positibok 21era igo dituzte Zuiako egoitzako kutsatzeak
Oraindik Murgiako kontzejuko zentro pribatu horretan egindako 27 lagin daude aztertzeko.
2020/08/19 - 15:40
19ra igo dira kasu positiboak Zuiako Sortzez Garbiaren egoitzan
Murgiako kontzejuan dagoen zentro pribatu horretan atzemandako kutsatu guztiak sintomarik gabekoak dira.
2020/07/20 - 22:47
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiari erasotzea egotzita
Akusatua Gasteizko txakurtegiko langilea da, eta bertako hainbat boluntariori ustez sexu abusuak egiteagatik ere ikertzen ari dira.
2020/07/19 - 15:24
Adingabe bat erreskatatu eta suspertu behar izan dute Uribarri Ganboako urtegian
Urtegiko uretatik atera duten unean adingabea hezitzaile baten zaintzapean zegoen. Oraingoz ez dute biktimaren osasun egoera zehaztu.
2020/06/21 - 12:36
Zigoitian larunbatean istripua izan zuen 93 urteko gizona hil egin da
14:20 inguruan izan zen ezbeharra A-3610 errepidean. Autoa bidetik irten zen, eta irauli egin zen.
2020/06/20 - 19:05
93 urteko gizon bat larri zauritu da Zigoitian, gidatzen ari zen autoa irauli ondoren
14:20 inguruan izan da ezbeharra A-3610 errepidean. Zauritutako gizonezkoa Gasteizko Santiago erietxera eraman dute.
2020/06/11 - 14:14
Ertzaintzak marihuanaren hazkuntzan eta trafikoan aritzen zen talde bat desegin du
Ertzaintzak Murgian eta Hernialden egin duen drogaren aurkako operatibo batean marihuana hazten eta trafikoan aritzen zen talde kriminal bat desegin du. Lau pertsona atxilotu dituzte.
2020/04/27 - 20:25
Pottokak Gorbeia mendiko larreetara igotzeko sasoia heldu da
Iritsi da Gorbeialdeko abereak mendiko larreetara igotzeko garaia. Nolabaiteko abere usadioa beteaz, pozez gainezka, berehala konturatu dira nora daramatzaten.
2020/03/06 - 09:35
Pertsona bat zauritu da Inosoko baserri batean izandako sutean
Suak Arabako Inoso herriko baserri bat kiskali du. Pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute.
2020/02/17 - 20:08
Igandean Legution zauritu zen motorzalea hil egin da
Gasteizko Santiago ospitalera eraman zuten, eta bertan hil da istripuan jasan zituen zaurien ondorioz.
2020/02/14 - 19:07
Motorzale bat hil da Arratzua-Ubarrundian izandako istripu batean
Motor gidariak ibilgailuaren kontrola galdu du Uribarri Ganboa urtegiaren inguruan, eta lekuan bertan hil da. 29 urte zituen eta Eskoriatzakoa zen.