Gorka Urtaran
2020/05/12 - 12:50
"Ez da masterrik behar jakiteko: bi metroko tartea utzi behar da"
Gasteizko alkateak tabernetan kontrol zorrotzagoak egingo dituztela iragarri du, deseskalatzeko 1 fasearen lehen egunean neurriak bete ez zirela ikusi eta gero.
2020/05/06 - 18:44
Gasteizek oinezkoentzako espazioa zabalduko du asteburu honetatik aurrera
Udalak duen lehentasunetako bat espazio publiko "osasungarri" bat izatea da. Halaber, tabernetako terrazen espazioa bikoizteko aukera emango du.
2020/04/27 - 13:46
San Prudentzioko eta Estibalizko jaiak konfinamendu egoeran ospatuko dira
Gaur, San Prudentzio jai-bezpera, balkoi zein leihoetatik ospatuko da, eta Arabako Foru Aldundiak jarduera ofizial zein herrikoiak #ArabakoJaiakEtxezetxe ekimenaren barruan biltzeko eskatu du.
2020/03/23 - 14:27
Armadak Gasteizko, Donostiako eta Bilboko tren geltokiak desinfektatuko ditu
Loiuko aireportuko joan-etorrien eremua desinfektatuko du Armadak. Ondoren, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako tren geltokietara abiatuko da desinfekzio lanak gauzatzera.
2020/03/20 - 11:29
"Oso kezkagarria da egoera Gasteizen, birusa gogor jotzen ari da"
Egoerari aurre egiteko neurriak hartzea dagokiela gogoratu du, eta herritarrei arduraz jokatzea, uneotan etxean geratzea.
2020/03/17 - 13:22
Urtaranek espediente bat ireki du Juan Carlos Iaren izena etorbide batetik kentzeko
Urtaranek adierazi du, "bere izenak ez du kale bat merezi, gure kaleek guztion onerako lan egin duten pertsona zintzoen izena behar dute".
2020/03/11 - 20:45
Edozein terrorismo ekintza ez gaitzestea "onartezina" dela adierazi du Urkulluk
Eusko Jaurlaritzak elkarretaratzea antolatu du Gasteizko Florida parkean, Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela eta.
2020/03/06 - 18:10
Eusko Jaurlaritzak ez du bilaketa etengo bi langileak aurkitu arte
"Topatzea da aukera bakarra, baina horretarako denbora behar dugu", adierazi du Ernesto Martinez de Cabrero URAko zuzendariak, luiziaren lanak kudeatzen dituen mahai teknikoaren bileraren ostean.
2020/02/26 - 18:10
Montai konpainiarekin egindako kontratua legezkoa dela esan du Urtaranek
Gasteizko alkateak azalpenak eman ditu udaletxean, EAJko kargu batek zuzentzen duen Montai enpresarekin egindako kontratu baten harira.
2020/01/23 - 11:53
Gasteizko Udalaren euskeraren erabilerari buruzko bideo polemikoa egin du PPk
Gasteizko Udalak oharrak euskeraz bakarrik zabaltzen dituela salatu nahi du Euskadiko PPren bideoak. Gorka Urtaran alkateak hau ukatu eta oharrak bi hizkuntzean egiten direla argitu du.
2019/12/03 - 07:49
Euskal erakundeek adierazpena sinatu dute Euskararen Nazioarteko Egunaren harira
Testua arratsaldean irakurriko dute, Bilboko Euskalduna Jauregian. "Irudimena oinarri hartuta", euskarari bultzada emateko ekimenak "etengabe berritu" behar direla nabarmendu dute erakundeek.
2019/11/27 - 22:31
Urtaranek Madrilgo alkateari gogorarazi dio 'Green Capital' bakarra Gasteiz dela
Klimaren Goi-bilera datorren astean Madrilen hasiko dela eta, Madrilek beretzat hartu du 'Green Capital' aitortza eta kartel propioa jarri du hiriaren erdigunean.
2019/10/11 - 10:07
Finantzen Euskal Kontseilua gaur batzartuko da, diru-bilketa aztertzea xede
Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburua, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Gorka Urtaran Eudeleko presidentea izango dira bileran.
2019/09/26 - 18:04
'Euskal nazioaren onarpenean' aurrera egitea eskatuko du EAJk Alderdi Egunean
Jeltzaleek 43. aldiz ospatuko dute igande honetan, Forondan, Alderdi Eguna, 'Euskadik aurrera darrai' goiburuarekin. Ekitaldi nagusia 12:00etan izango da, Urkulluk eta Ortuzarrek hitza hartuta.
2019/09/22 - 15:12
Urtaran: 'Udalen finantziazioa bermatu behar da'
Gorka Urtaran Euskadiko Udalen Elkarteko presidentea da ostegunetik. Gasteizko alkateak 245 udalerri biltzen dituen elkartea zuzenduko du.
2019/09/19 - 16:27
Eudeleko presidente izendatu dute Gorka Urtaran
245 udalerri batzen dituen erakundearen buruzagitza du dagoeneko Gasteizko alkateak. Elkartea sendotzeko borondatea erakutsi du Urtaranek, Euskadi egituratzeko ezinbesteko dela sinetsita.
2019/09/19 - 16:18
Gorka Urtaran izendatu dute Eudeleko presidente
Euskadiko Udalen Elkarteak zuzendaritzako 15 kideak hautatu ditu.
2019/09/13 - 20:10
Bederatzi zerga % 4 igotzea planteatu du Gasteizko Udal Gobernuak
Zergak, oro har, % 1 igotzea proposatu du Exekutiboak. Hala ere, proposamenak oposizioko talderen baten babesa behar du aurrera ateratzeko.
2019/09/13 - 18:55
Gorka Urtaran Eudeleko presidente berria izango da
Gasteizko alkateak Imanol Landa Getxoko alkate ohia ordezkatuko du karguan. Eudeleko zuzendaritza berria osatzeko zerrenda EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk adostu dute.
2019/08/10 - 19:18
Urtaranek Gasteizko jaietan izandako eraso sexista 'onartezinak' arbuiatu ditu
Alkateak azpimarratu du herritarren "gehiengo zabalak errespetuz" eta indarkeria matxistarekiko "zero tolerantziaz" jokatu duela.