Gorka Urtaran
2018/06/06 - 14:32
Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko alkateak, Euskaraldiarekin bat
Hegoaldeko hiriburuetako alkateek azpimarratu dute “hiriburuak gune erosoak” izan behar direla euskararen erabilera sustatzeko bidean. Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da.
2018/03/31 - 15:25
Frankismoaren biktimak omentzeko ekitaldi ofiziala egin dute lehen aldiz Gasteizen
Gaurko egunez fusilatu zituzten Azazeta mendian Teodoro Gonzalez de Zarate Gasteizko alkate zena eta beste 15 pertsona, erregimenaren kontra altxatzeagatik.
2018/02/27 - 13:12
Gasteizko udaltzainek Udalaren azken proposamena onartu dute
Gorka Urtaranen Gobernuak lan baldintzak hobetzeko egindako azken eskaintza onartu dute agenteen % 65ek, eta lau hilabeteko gatazkari azkena eman diote horrela.
2018/02/21 - 10:07
Gasteizko udaltzainek astelehenean bozkatuko dute Udalaren proposamena
Urtaranen Gobernuak ordura arte itxarongo du neurriak hartzeko.
2018/02/15 - 15:24
Urtaranek ultimatuma eman die Gasteizko udaltzainei gatazka konpontzeko
Datorren asteazkenean akordiorik ez badago, 'neurri sendoak' hartuko dituztela ohartarazi du Gasteizko alkateak.
2017/12/19 - 12:49
'Aurrekontuak luzatzea izango da azken erabakia'
Aukera guztiak agorduta, etsi egin du Gasteizko alkateak. Akordiorik lortu ezina porrot politikoa denik ukatu egin du Urtaranek eta gogoratu du hiriko proiektu estrategikoak bermatuta daudela
2017/12/13 - 15:51
'Estrategia Vitoria-Gasteiz 2025' aurkeztu du Urtaran alkateak
800 milioi euroko inbertsioak aurreikusten ditu planak; hiriak ondorengo urteotan izango dituen erronkei aurre egiteko prestatuta dago.
2017/11/21 - 13:39
Udaltzainekin negoziatzeko beste dei bat egingo dutela esan du Urtaranek
'Aldarrikapen nagusiena dirua bada' ez dagoela ezer egiterik baieztatu du Gorka Urtaranek. Hala ere, 'puntu jakin batzuetan' akordioak lor daitezkeela esan du.
2017/09/22 - 14:52
Gasteizko PPk Udaletxetik estelada bat kentzeko eskatu du
Eraikineko aurrealdean agertu da, eskegita; ondoan, beste bandera batek urriaren 1eko erreferendumean 'bai' bozkatzeko deia egiten du.
2017/08/10 - 17:05
Urtaranek oso positibotzat jo ditu Gasteizko aurtengo jaiak
Jendeak parte-hartze handia izan du festa-ekintzetan, eta, gainera, ekimen berriek harrera ona izan dute; emakume batek sexu-abusua jasan du, hala ere, alkateak berak nabarmendu duenez.
2017/08/07 - 16:32
Urtaran: 'Akatsa da abiatzea turismo-eztabaida gatazka-ikuspegi batetik'
Gasteizko alkateak EiTBrekin hitz egin du, Andre Maria Zuriaren jaietako laugarren egunean, lehen balantzea egitea xede. Ernaik manifestazioa du deituta gaur arratsalderako.
2017/07/28 - 19:13
Gasteizko Udalak 250 lanpostuko LEP bat iragarriko du urtea amaitu aurretik
Suhiltzailerako 15 lanpostu eta inspektoreorderako 5 lanpostu betetzeko deialdia ere onartu du udal gobernuak, baita lehen mailako polizia agente bihurtzeko 7 lanposturen sustapena ere.
2017/06/07 - 00:14
EAJk, PSE-EEk eta PPk Errekaleor eraisteko proiektua esleitzea onartu dute
Udal-gobernuak eraisteko izapideak urtebetean amaitzea proposatu du, eta ondoren auzoa jendez hustea. Errekaleorreko herritarrek txostenak aurkeztuko dituzte etxebizitzak seguruak direla erakusteko.
2017/06/06 - 13:52
Urtaran: 'Errekaleorreko proiektua beste toki batean, bai; baina arauekin'
'Egun on Euskadi' saioan izandako elkarrizketa batean, Gasteizko alkateak esan du Udala prest dagoela akordio batera iristeko, 'baina gutxieneko arauak errespetatu behar direla' kontuan izanik.
2017/06/03 - 22:26
Manifestazio jendetsua egin dute Gasteizen Errekaleor auzoaren alde
Udalak okupatutako auzoa eraisteko asmoa agertu du. Auzo horretan 150 pertsona inguru bizi dira 2013tik.
2017/05/31 - 13:33
83 alkatek Altsasuko auzia Nafarroan epaitzea eskatu dute
Gazteen senitartekoek egindako galdearekin bat egin dute, besteak beste, Bilboko, Donostiako, Iruñeko eta Gasteizko alkateek.
2017/05/19 - 16:46
Errekaleor auzoa suntsituko dute Gasteizen, 'segurtasunagatik'
Ostegun honetako istiluen ostean, Gorka Urtaran alkateak esan du ez dela segurua bertan bizitzea. Haren hitzetan, auzoa okupatzen dutenekin negoziatzen saiatu dira.
2017/05/19 - 15:23
Errekaleor auzoko etxebizitzak bota egingo dituztela dio Urtaranek
Gasteizko alkateak ez du zehaztu noiz botako dituzten bertan dauden etxebizitzak, baina segurtasun arrazoiak direla eta eman beharreko urratsa dela esan du.
2017/03/04 - 14:38
Martxoaren 3ko biktimak omendu dituen dokumentala estreinatu dute
Atzo 41 urte bete ziren Polizia Nazionalak Zaramaga auzoan bost langile hil zituela. Justizia eta Memoriaren aldeko Plataformak gaurko antolatutako ekitaldian ez da falta izan Gasteizko alkatea.
2017/03/03 - 22:27
Martxoaren 3ko biktimentzat justizia eskatu dute milaka lagunek
19:00etan hasi da manifestazioa, Zaramaga auzoko Martxoak 3 plazan. Goizean, lore-eskaintza egin diete haien omenez jarritako monolitoan.