Grezia
2016/05/23 - 11:21
Greziak murrizketa gehiago onartu ditu hirugarren erreskatea jasotzeko
Besteak beste, BEZa igotzea eta zeharkako beste zerga batzuk igotzea onartu du Greziako Parlamentuak.
2016/05/09 - 23:27
Greziaren 'zorra leuntzeko akordioa' lortzea espero du euroguneak
Maiatzaren 24an Eurotaldeak egingo duen bileran eztabaidatuko dituzte zorra leuntzeko neurriak.
2016/05/09 - 10:48
Zerga eta pentsioen erreforma onartu du Greziako Parlamentuak
Asteleheneko Eurotaldea bildu baino lehen erreforma-sorta onartzeak erreskateari lagunduko diola ziurtatu du Greziako Exekutiboak.
2016/04/23 - 15:34
Lesboseko amonarik famatuenekin izan gara Grezian
Errefuxiatuen dramaren erdian, istorio hunkigarria ezagutu dugu egunotan.
2016/04/18 - 13:34
Grezian harrapatutako errefuxiatuen egoera 'kaskarra' salatu du AIk
Amnistia Internazionalak ohartarazi duenez, "harrapatutako" 46.000 errefuxiatu daude "zoritxarreko" egoeran Grezian, Mazedoniako muga puntua itxi ostean.
2016/04/17 - 15:41
Lesboseko salbamendu-jaken hilerria, krisi humanitarioaren isla
Ane Irazabal EiTBko berriemaile bereziak krisi humanitarioaren benetako dimentsioa ikusi ahal izan du drone baten begietatik.
2016/04/16 - 13:09
Aita Santua Lesboseko errefuxiatuekin izan da, bidaia 'triste' batean
Errefuxiatuentzako Moriako zentroan izan da Frantzisko I.a. Gainera, Alexis Tsipras Greziako lehen ministroarekin ere batzartu da.
2016/04/16 - 11:56
Aita Santuak 12 errefuxiatu eraman ditu Erromara
Vatikanoak emango die mantenua. Lesbos uhartera egindako lau ordu eskaseko bisitan, Alexis Tsiprasekin elkartu da eta errefuxiatuekin hartu-emana izan du.
2016/04/12 - 09:51
Bruselak ez du gaitzetsi Mazedoniak Idomenin egindako errepresioa
Istiluak saihesteko, errefuxiatuei informazio gehiago ematea eskatu die Europako Batzordeak Idomenin lanean ari diren gobernuz kanpoko erakundeei eta buruzagiei.
2016/04/10 - 19:16
Istiluak errefuxiatuen eta Poliziaren artean
Mazedonia eta Grezia arteko mugan 500 bat errefuxiatu daude, tartean, umeak. Poliziak gas negar-eragilea erabili du errefuxiatuen aurka.
2016/04/10 - 16:01
Liskarrak errefuxiatuen eta Poliziaren artean Greziako mugan
09:00etan hasi dira istiluak. Milaka pertsona Mazedonia eta Greziaren arteko mugako harresira hurbildu, eta apurtzen saiatu dira. Orduan Poliziak gas negar-eragilea erabili du.
2016/04/10 - 15:31
EB-Turkia itunak ondorio nabariak ditu sorospen erreskateetan
Hala egiaztatu izan du Ane Irazabal ETBko kazetariak Kataluniako sorosle talde batekin izan denean.
2016/04/10 - 15:23
Gas negar-eragileak Idomenin, hainbat errefuxiatu sakabanatzeko
Hesia laster irekiko zutelako zurrumurrua hedatu dutenez, 500 bat lagun bildu dira errefuxiatu-esparruaren mugan, Greziako aldean: Igaroko gara, ala hilko gara". Mazedoniako Poliziak karga egin du.
2016/04/09 - 18:00
Izenik gabeko errefuxiatuak Greziako hilerrietan lurperatzen dituzte
Askok ez dakarte identifikatuak izateko dokumenturik, eta hainbat kanposantutan lurperatzen dituzte, tartean, Lesbos uhartean.
2016/04/08 - 15:56
'Idomenin 200 metroko ilarak daude janaria jasotzeko'
Errefuxiatuen kanpamentuan dagoen Alvaro Saiz Galdakaoko boluntarioarekin hitz egin du eitb.eus-ek. Euskadin bildutako lau tona elikagai eraman ditu Greziara.
2016/04/08 - 10:35
Greziak errefuxiatuak Turkiara deportatuko ditu, bigarren egunez
150 bat errefuxiatu eramango dituzte gaur Turkiako Dikili herrira ferryak baliatuz. Protesta modura, bi ekintzailek uretara salto egin dute Mitilene hiriko portuan, ontzi bat abiatzera zihoanean.
2016/04/04 - 10:46
Grezia hasi da lehen errefuxiatuak Turkiara bidaltzen
Gaur goizean irten dira Lesbosetik eta Quiosetik Turkiara doazen lehen ontziak. Guztira, 204 errefuxiatu deportatuko dituzte gaur.
2016/04/01 - 18:20
Lau tona elikagai bildu dituzte Bilbon Idomenira bidaltzeko
Hasiera bateko egitasmoaren xedea elikagaiak eta neguko arropa biltzea zen, baina erabiliko duten kamioia elikagaiekin soilik betetzea lortu dute.
2016/04/01 - 15:17
Greziako errefuxiatu-zentro batean izan gara
1.400 errefuxiatu daude Vialeko zentroan. Honelako 8 zentro daude Greziako uharteetan. Errefuxiatu gehienek esan digute hortik atera nahi dutela, baina ez Turkiara edo Siriara itzultzeko.
2016/03/30 - 22:39
Arropa eta elikagaiak Idomenira, Euskal Herriko boluntarioen eskutik
Boluntarioak larunbatean aterako dira Galdakaotik, kamioian, arropa eta janaria Idomeniko errefuxiatu-esparruraino eramateko.