Gure Esku
2018/05/06 - 13:45
Ibarretxe: 'Hau lehenengo pausoa besterik ez da'
Erabakitzeko eskubidearen inguruan Laudion egiten ari diren kontsultan eman du botoa Juan Jose Ibarretxe lehendakariak. 23 herritan ari dira gaur etorkizun politikoaz galdetzen.
2018/05/06 - 11:30
Gure Esku Dagoren herri-galdeketak
Araba, Bizkaia eta Nafarroako 23 udalerritako ia 93.000 lagunek izango dute aukera igande honetan erabakitzeko eskubideari buruz Gure Esku Dago plataformak antolatutako galdeketetan parte hartzeko.
2018/05/06 - 11:24
Erabakitzeko eskubideaz galdeketak egiten ari dira 22 udalerritan
Araba, Bizkaia eta Nafarroako 23 herritan atera dituzte hautestontziak kalera. Gaurkoekin, 203 izango dira etorkizun politikoaren inguruan kontsultak egin dituzten herriak Euskal Herri osoan.
2018/05/05 - 21:25
Erabakitzeko eskubideari buruzko herri-galdeketak egingo dituzte gaur 23 herritan
Gure Esku Dagok jakinarazi duenez, Laudioko herri-galdeketan Juan Jose Ibarretxe lehendakariak bozkatuko du, 09:30 inguruan.
2018/05/02 - 14:41
Mosaiko erraldoi batek Nafarroako armarria irudikatuko du maiatzaren 19an, Iruñean
Mosaiko erraldoia Gazteluko plazan osatuko dute, 12:00ak aldera. “Nafarroako autogobernua aldarrikatzeko eta eskumenen aurkako erasoak errefusatzeko jaieguna” izan nahi du.
2018/04/22 - 12:56
Ekainaren 10eko giza-katearen mapa aurkeztu du Gure Esku Dagok
100.000 pertsona beharko dira, gutxienez, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza-katea osatzeko. Lehenbailehen izen ematera deitu ditu herritarrak.
2018/04/18 - 16:14
Azaroaren 18an egingo da Donostian erabakitzeko eskubidearen inguruko galdeketa
Estatus politikoaz herritarrei kontsulta egingo dien lehen euskal hiriburua izango da Donostia. Egun berean, Irunen ere galdeketa deitu du Gure Esku Dagok.
2018/04/15 - 15:48
Ekainaren 10eko mobilizazioaren spota grabatu du Gure Esku Dagok
Adina guztietako jendea bildu da grabazioan parte hartzeko, guztira 500 estratik gora.
2018/03/25 - 16:05
Kataluniarekin bat egin nahian elkarretaratzeak izan dira Euskal Herrian
EH Bildu, Gure Esku Dago eta gehiengo sindikalak deituta, udaletxeen aurrean batu dira. Independentismoaren buruak espetxean sartu izana salatu dute.
2018/03/25 - 15:42
Kataluniako 'salbuespen egoera' salatu dute Euskal Herriko udaletxeen atarietan
Horrez gain, 'preso politikoak' aske uztea ere aldarrikatu dute gaur eguerdian bildutako hunka pertsonek.
2018/03/25 - 15:16
Kataluniari elkartasuna adierazi diote euskal hiriburuetako Udaletxe parean
Gure Esku Dago herri ekimenak, EH Bilduk eta ELA, LAB, ESK, STE EILAS, CNT, EHNE eta HIRU sindikatuek deitutako elkarretaratzeak dira, Kataluniako politikari independentisten espetxeratzea salatzeko.
2018/03/24 - 18:57
Kataluniaren aldeko kontzentrazioak deitu dituzte eguerdirako Euskal Herrian
Gure Esku Dagok, EH Bilduk eta sindikatu abertzaleek deitu dituzte elkarretaratzeak, 12:00etarako, Kataluniako politikarien espetxeratzea salatzeko.
2018/03/10 - 14:04
Abian da Gure Esku Dagok ekainean antolatutako giza katean izena emateko epea
Herriz herri aurkezpen ekitaldiak egiten ari dira tokian tokiko taldeak. Aurkezpenekin batera zabaldu dira izen-emateak. Horrez gain, internet bidez ere egiteko aukera
2018/02/18 - 20:47
Gure Esku Dagok herri galdeketa egingo du Irunen azaroaren 18an
Herriko gizarte arloko berrogeita hamar bat ordezkarik hartu dute parte gaur goizean egindako aurkezpen ekitaldian.
2018/02/15 - 22:13
ANCk eta Omniumek arazo politiko bat judizializatu izana kritikatu dute
ANC eta Omnium Culturaleko bozeramaileek uste dute Guardia Zibilak eta Espainiako Justiziak konspirazioaren diskurtsoa eraiki dutela independentismoa gelditzeko.
2018/01/30 - 10:56
Ekainaren 10eko giza-katean parte hartuko du EAJk
Joseba Egibarrek adierazi duenez, erabakitzeko eskubidearen aldeko giza-katean parte hartuko du EAJk. Donostian galdeketa egin dadin ere lagunduko duela baieztatu du.
2018/01/27 - 13:50
Gure Esku Dagok giza kate erraldoia iragarri du ekainaren 10ean
Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu 201,9 kilometroko ibilbideak, eta Euskal Herrian inoiz egin den handiena dela azaldu dute antolatzaileek.
2018/01/25 - 20:53
Gure Esku Dagok 2018rako ibilbide orria partekatu du lehendakariarekin
Lehendakaritzan ospatu da bilera gaur goizean. 2018rako Gure Esku Dago ekimenak prestatu duen ibilbide orriaren berri eman diote Iñigo Urkullu lehendakariari.
2018/01/24 - 10:45
'Euskal Herrian inoiz egin den mobilizazio handiena' iragarriko du Gure Esku Dagok
Ekainaren 10ean 'herri honetan sekula egin gabeko mobilizazio bat' antolatuko dute, eta datorren larunbatean emango dituzte ekimen horren xehetasunak, Donostian.
2017/12/31 - 00:17
Gure Esku Dagok sinadura bilketa hasi du Donostian
8.000 sinadura biltzea espero dute, udazkenean herri galdeketa egin eta etorkizuna erabakitzeko helburuarekin. Udaberrian zehaztuko dituzte galdera eta galdeketa egiteko data.