Haiti
2021/08/18 - 01:37
1.941 lagun hil dira Haitin larunbateko lurrikaragatik, azken balantzearen arabera
Zaurituak, berriz, 9.900 dira, gutxienez.
2021/08/17 - 23:14
Euri bortitzak utzi ditu Grace ekaitz tropikalak Haitin
Euritik ezin babestuta egon dira etxerik gabe geratu diren milaka familia. Bien bitartean, erreskate taldeek etengabe dihardute hondakinen azpian bizirik egon daitezkeenen bila.
2021/08/17 - 16:33
Kaosa nagusi da Haitin
Azken datuen arabera, 1.400 pertsona hil dira eta milaka desagertu daude. Egorak okerrera egin dezake datozen orduetan, Grace depresio tropikalak herrialdea joko baitu.
2021/08/17 - 01:52
Gutxienez 1.419 pertsona hil dira Haitiko lurrikararen ondorioz
Horrez gain, gutxienez 6.900 herritar zauritu dira.
2021/08/16 - 16:22
Milaka pertsona desagertuta daude Haitin, lurrikararen ondorioz
Azken datuen arabera, 1.297 pertsona hil dira eta 5.700 zaurituta daude. Kopuru horrek gora egitea espero da datozen orduetan, milaka desagerturen bila jarraiten dute eta.
2021/08/15 - 21:18
Haitin 724 pertsona hil eta 2.800 baino gehiago zauritu dira jada lurrikararen ondorioz
Nazioarteko komunitateak laguntza eskaini dio herrialdeari giza hondamendi berri baten beldur delako.
2021/08/15 - 16:56
Hondamendi naturalek gogorarazten dute Haitik bizi duen egoera latza
2010eko lurrikarak 300.000 hildakotik gora utzi zituen Haitin. Bertan egon zirenekin elkartu da EITB Media.
2021/08/15 - 16:29
Tragedia errepikatu da Haitin, 11 urte geroago
Lurraren beste astindu baten ostean, 304 dira biktimak Haitin. Les Cayes inguruan, herrialdeko hegoaldean, izan dira kalterik handienak.
2021/07/17 - 20:57
Moiseren hilketagatik atxilotutako zazpi kolonbiar AEBn entrenatu zituzten
Estatu eta Defentsa Departamentuek gordetako datuak aztertu nahi dituzte, Haitiko presidentearen hilketarekin lotuta egon daitezkeen susmagarri gehiagok AEBko armadan izan ziren jakiteko.
2021/07/12 - 18:40
Haitiko presidentearen hilketaren "egile intelektuala" atxilotu dute
Duela 20 urtetatik Floridan bizi den mediku haitiarra da atxilo hartu dutena. Jovenel Moise hiltzeko AEBko segurtasun enpresa bat kontratu izana leporatzen diote.
2021/07/09 - 14:18
Gutxienez 2 estatubatuar eta 17 kolonbiar atxilotu dituzte Haitiko presidentearen hilketagatik
Ordezkaritza diplomatikoak berak baieztatu duenez, 11 susmagarri Taiwanek Port-au-Princen duen enbaxadan atxilotu dituzte.
2021/07/08 - 16:48
Ziurgabetasuna eta beldurra nagusi Port-au-Prince hiriko kaleetan
Moisen hilketak, sakondu egin du Haitik bizi duen krisi larria. Munduko herrialderik txiroenetakoa da Haiti, eta azken urteetan kaos politiko eta sozial sakonean murgilduta dago.
2021/07/08 - 15:03
Haitiko Poliziak lau pertsona hil eta beste sei atxilotu ditu, presidentearen hilketarekin lotura zutelakoan
Testuinguru horretan, Haitiko behin-behineko lehen ministroak oposizioko buruzagiekin hitz egiteko konpromisoa hartu du, eta "hauteskunde inklusiboak eta sinesgarriak" deituko dituela ziurtatu du.
2021/07/08 - 14:58
Zer ari da gertatzen Haitin?
Karibeko herrialdea oso egoera ezegonkorra bizi duen une batean jazo da magnizidioa. Hauek dira Haitik bizi duen krisia ulertzeko gakoak.
2021/07/08 - 13:19
Haitiko presidentearen ustezko lau hiltzaile hil eta bi atxilotu ditu poliziak
Poliziak Jovenel Moise presidentea ustez erail zuten taldeko lau kide hil ditu, eta hilketan parte hartu zuten beste bi pertsona ere atxilotu ditu.
2021/07/07 - 21:18
Jovenel Moise Haitiko presidentea hil dute
Armatutako gizonak Haitiko presidentearen etxean sartu dira eta tiroz hil egin dute. Halaber, haren emazte Martine Moise zauritu dute. Claude Joseph lehen ministroak setio egoera ezarri du.
2021/02/09 - 09:56
Gutxienez bi kazetari zauritu dituzte Haitin, manifestazio batean
Gutxienez bi kazetari haitiar zauritu dira Port-au-Prince hirian, oposizioak egindako protesta batean.
2020/01/12 - 12:52
Lurrikara batek Haiti suntsitu zuenetik, hamar urte
Haitiarren % 60 txiroak dira, eta 2,5 milioi egoera larrian daude.
2019/03/25 - 11:44
Haitiko lurrikararen ostean esleipenak lortzeko eroskeriak ikertzen ari dira
Espainiako Gobernuak Haitin izan zuen enbaxadorea ustez erosteagatik ikertzen ari dira Edmundo Rodriguez Sobrino, Ignacio Gonzalezek Isabel II.aren Kanalean zuen gertuko arduraduna.
2019/02/22 - 20:35
Protestek eta istilu larriek hartu dituzte Haitiko kaleak azken bi asteotan
Jovenel Moiseren Gobernuaren aurkako oposizioak presidentearen dimisioa eskatzen du krisi ekonomiko larriagatik eta ustelkeriagatik.