Hauteskundeak Frantzia 2024
2017/06/11 - 17:17
Macronen arrakastak min handia egingo lieke errepublikanoei eta sozialistei
Zundaketek diotenez, Errepublika martxan alderdia 400 diputatua iristen bada, erraz gaindituko luke gehiengo absolutua izateko behar den 289 diputatuen marka.
2017/06/11 - 13:22
Frantziako hauteskunde legegileek berrikuntza politikoa ekartzea espero da
Galdeketen emaitzak betez gero, Emmanuel Macron presidentearen alderdiak gehiengo osoa lortuko luke. 47,5 milioi pertsona inguruk Batzorde Nazionaleko 577 diputatuak aukeratu beharko dituzte.
2017/06/10 - 23:43
Frantziako hauteskunde legegiletan parte-hartzea % 40,75ekoa, 17:00etan
Pirinio Atlantikoetan, berriz, % 42,8koa izan parte hartzea ordu berean. Galdeketen emaitzak betez gero, Emmanuel Macron presidentearen alderdiak gehiengo osoa lortuko du.
2017/05/26 - 14:58
G7ko liderren familia-argazkia, Taorminako goi-bilerari hasiera emateko
Alemania, Kanada, AEB, Frantzia, Italia, Japonia eta Erresuma Batuko agintariak larunbatera arte izango dira bertan.
2017/05/17 - 19:16
Bost alderditako ministroak, Macronen Gobernuan
Bederatzi gizonezkok eta bederatzi emakumezkok, zentristak, eskuinekoak eta ezkerrekoak, osatzen dute Emmanuel Macronen Gobernu berria.
2017/05/15 - 20:50
Edouard Philippe, Macronen keinua eskuineko moderatuei
Edouard Philippe Frantziako lehen ministro berria Alderdi Sozialistaren kide izan zen bi urtez, eta gerora UMP alderdi kontserbadorearen sorreran parte hartu zuen.
2017/05/15 - 17:35
Edouard Philippe kontserbadorea, Frantziako lehen ministro berria
Lehen aldiz, hauteskundeak irabazi ez dituen alderdi bateko politikari bat izango da Frantziako Gobernuko presidente. Kontserbadoreen babesa lortu nahi du horrela Macronek.
2017/05/14 - 14:17
Emmanuel Macron: 'Europa erreformatu eta berrantolatuko dugu'
François Hollanden lekukoa hartu du Macronek, eta Frantziako V. Errepublikako presidente berria bihurtu da gaur Eliseo Jauregian izandako inbestidura-ekitaldian.
2017/05/14 - 13:49
Macron: 'Itxaropena eta garaipen-espiritua aukeratu dituzte frantziarrek'
Emmanuel Macronek presidente kargua hartu du igande honetan, Hollanderi lekukoa hartuta. Frantziako V. Errepublikako estatuburu gazteena bihurtu da Macron.
2017/05/14 - 01:26
Macron Frantziako presidente gazteena bihurtuko da ofizialki gaur
Astelehenean Alemaniara bidaiatuko du estatuburu gisa egingo duen lehen bidaia ofizialean, Angela Merkelekin biltzeko.
2017/05/12 - 10:22
Frantzia, hirugarren itzuliaren zain
Hilabete barru hauteskunde legegileak dituzte Frantzian. Hitzordu erabakigarria da Macronentzat. Hautagai gazteak eta esperientzia politikorik gabeak bildu ditu oraingoz.
2017/05/11 - 23:19
Macronek kanpoan utzi du Valls, baina ez da horren barrutian lehiatuko
LREk iragarri du 577 barrutietako 428tan aurkeztuko dituztela hautagaiak, eta tartean 24 diputatu sozialista izango direla.
2017/05/09 - 10:49
Valls, Macronen alderdiko hautagai Frantziako hauteskunde legegileetan
Lehen ministro ohiak bazter utzi du Alderdi Sozialista, eta "alderdi zaharrak hilzorian edo hilda" daudela adierazi du.
2017/05/09 - 10:28
Xanpaina Europaren egunean
Gaur Europaren eguna da, eta Europar Batasuneko agintariek pozez ospatuko dute Macronen garaipenaren ostean. Ez daitezela, baina, xanpainarekin pasatu.
2017/05/09 - 01:00
Macron hauteskunde legegileen bila, aurkarien zalantzen aurrean
La Republique en Marche izango da En Marcheren izen berria, eta Estatuko 577 barrutietan aurkeztuko ditu hautagaiak.
2017/05/08 - 16:42
Botere eskualdaketa igandean egingo dutela baieztatu du Hollandek
Presidente hautetsi berriak ez diola traizio egin uste du Frantziako presidenteak. Dena den, ez dela haren oinordekoa azpimarratu du.
2017/05/08 - 15:54
Macron garaile, Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herrian Macronek garaipen handia lortu du, Frantzian baino 10 puntu gehiago lortu ditu. Botoen % 70 inguru lortu du hiri garrantzitsuenetan.
2017/05/08 - 13:00
Europak arnasa hartu du Macronen garaipenaren ostean
Merkatuek ere harrera ona egin diete Frantziako presidente hautetsiaren emaitzei. Munduko potentzia nagusien ordezkariek ere zoriondu dute Macron.
2017/05/08 - 11:33
Emmanuel Macron, Frantziako presidenterik gazteena
Hollanderen Gobernuan Ekonomia ministro izandakoa Eliseora iritsi da, "En Marche!" (Martxan) anglosaxoi estiloko mugimendu liberalak hauspotuta.
2017/05/08 - 10:33
Macronek irabazi ditu Frantziako hauteskundeak, botoen % 66,06 eskuratuta
Emmanuel Macronek Marine Le Pen garaitu du, behin betiko emaitzen arabera, bozen % 66,06 eskuratu baitu, hots, bere aurkariak baino 30 puntu baino gehiago (% 33,94).