Hauteskundeak Frantzia 2024
2017/05/04 - 02:19
Macronek eta Le Penek hauteskunde-eztabaida gogorra izan dute
Eztabaidan iraintzera ere iritsi dira, eta desadostasunak oso argiak izan dira gaur egungo gai nagusienetan, Europaren etorkizunaren eta jihadismoaren kontrako borrokaren inguruan, besteak beste.
2017/05/03 - 10:30
Le Penek 'fronte errepublikanoa' deitutakoa hautsi du
Dupont-Aignan eskumako hautagaiak Le Penen alde egiteko ituna sinatu du. Melenchonen Frantzia Intsumisoak bigarren itzulian zuri bozkatuko duela iragarri du.
2017/05/02 - 21:11
Melenchonen alderdiak boto zuriaren edo baliogabearen alde egin du
243.128 jarraitzailek egin duten kontsulta publikoak emaitza hauek eman ditu: % 36,12k "boto zuria edo baliogabea" emango dute; % 34,83k, Macronen aldekoa; eta % 29,05 abstentzioaren aldekoak dira.
2017/05/02 - 12:36
Le Penek Fillonen hitzaldi baten esaldi batzuk kopiatu ditu
Fronte Nazionalak justifikatu egin du plagioa; bere esanetan, Le Penek "keinua egin zion Frantziari buruzko pasarte bati", eta "batasunaren aldeko hautagaia da, sektarioa ez dela erakutsi du".
2017/05/02 - 10:29
Europa, Frantziako hauteskunde kanpainaren erdigunean
Macron liberalak erreformak eskatu ditu Europar Batasunaren baitan. Le Pen ultraeskuindarrak, berriz, euroaren eta frankoaren elkarbizitza defendatu du.
2017/05/01 - 13:42
Macronek beharrezkoa ikusten du EB eraberritzea, 'frexit'ik gerta ez dadin
Adierazi duenez, Frantziako presidente hautatzen badute, bere lehentasuna 'Europar Batasuna eta gure proiektu europarra eraberritzea' izango da.
2017/04/28 - 15:36
Marine Le Pen, Frantziako alderdi ultraeskuinaren aurpegi adeitsua
Emmanuel Macron hautagai sozioliberalarekin lehiatu da Frantziako presidente izateko, eta Eliseora iristen den lehen emakumea bihurtzetik gertu geratu da.
2017/04/25 - 02:16
Le Penek uko egin dio FNren buruzagitzari, hautesle gehiago lortzeko
Bestalde, Fillonek ez du hauteskunde legegileetan parte hartuko, zilegitasuna galdu duelakoan. François Hollande Frantziako presidenteak Macronen alde egin du.
2017/04/24 - 16:06
Le Penek emaitza historikoa lortu du Frantziako eskuin muturrarentzat
Gaur bertan kanpaina egiten hasi da Marine Le Pen eta garbi erakutsi du gogor borrokatuko dela garaipenaren alde.
2017/04/24 - 15:53
Alderdirik gabe, erdian kokatzen asmatu du Macronek
Emmanuel Macron zentristak irabazi du Frantziako hauteskundeen lehen itzulia; Marine Le Pen izan da bigarren eta biak pasako dira bigarren itzulira.
2017/04/24 - 13:53
Sei zauritu Parisen, hauteskundeetako emaitzen aurkako protestetan
Horretaz gain, 29 lagun atxilotu ditu poliziak bart gauean Paris erdigunean izandako istilu larrietan.
2017/04/24 - 13:36
6 lagun zauritu eta 29 atxilotu dira emaitzen kontrako protestetan, Parisen
Komunikabideen arabera, guztira 40 manifestazio izan dira herrialdeko hainbat lekutan. Horietan ere istiluak izan dira, baina ez dute zehaztu atxilotuen kopurua.
2017/04/24 - 11:21
Eliseoa gertuago du Macronek, bere aurkarien babesa eskuratuta
Fillon kontserbadoreak eta Hamon sozialistak maiatzaren 7ko bigarren itzulian En Marche! alderdiaren alde egiteko dei egin dute. Le Penen garaipena saihestu nahi dute, kosta ahala kosta.
2017/04/24 - 02:03
Macron: 'Frantziako herriak hauteskundeen lehen postuan kokatu nau'
Le Penek ez bezala, "indartsuagoa den Frantzia eta babesa emango duen Europa" proposatzen dituela ziurtatu du Macronek.
2017/04/24 - 00:48
'Herriaren hautagai' gisa aurkeztu du bere burua Le Penek
Marine Le Pen ultraeskuindarrak eta Emmanuel Macron sozioliberalak lehiatuko dute Frantziako Presidentetza, maiatzaren 7an egingo diren hauteskundeen bigarren itzulian.
2017/04/23 - 22:48
Benoît Hamon sozialistak hauteskundeetako porrota onartu du dagoeneko
Bigarren itzulirako, Emmanuel Macronentzako botoa eskatu du Frantziako Alderdi Sozialistaren hautagaiak.
2017/04/23 - 22:43
Jai-giroa nagusitu da Emmanuel Macronen egoitzan
Hauteslekuetan egindako inkestek garaipena ematen diote lehenengo itzulian botoen % 23,7rekin, eta bigarren itzulian lehiatuko litzateke Marine Le Penekin.
2017/04/23 - 21:12
Le Pen eta Macron lehiatuko dira Frantziako presidente izateko
Macronek botoen % 23,86 jaso ditu, eta hautagai ultraeskuindarrak, berri, botoen % 21,43. Fillonek porrota onartu du eta Macronen alde bozkatzeko eskatu du.
2017/04/23 - 19:44
Macron eta Le Pen aurretik, hauteslekuetan egindako lehen inkestetan
Belgikako hedabideetan bildutako informazioaren arabera, Fillon izango litzateke hirugarren eta Mélenchon, laugarren.
2017/04/23 - 16:06
Ipar Euskal Herriko hauteslekuetan ere, zalantza ugari
Ipar Euskal Herrian, 250.000 hautesle daude bozkatzera deituta Frantziako presidentetzarako hauteskundeetako lehen itzulian.