Hegazkin istripuak
2016/08/20 - 12:07
Spanairreko biktimek laguntzak igotzeko ausardia eskatu diete epaileei
154 lagun hil ziren 2008ko abuztuaren 20an. Ezbeharraren zortzigarren urteurrenean, esan dute espero dutela prozesu judiziala berriro irekitzea
2016/08/05 - 13:05
DHL konpainiako karga-hegazkin bat pistatik atera da Italian
Ezbeharra Bergamoko aireportuan gertatu da goizaldean. Istripuaren ondorioz ez da zauriturik izan, baina instalazioak itxita egon dira hainbat orduz.
2016/08/04 - 11:10
Tentsio uneak, Dubain istripua izan zuen hegazkinaren barruan
Dubain ezinbesteko lur-hartzea egin behar izan zuen hegazkinaren barruan bizi izan ziren tentsio uneak grabatu zituen bidaiari batek bere mugikorrarekin.
2016/08/03 - 14:39
Emirates Airlineko hegazin batek istripua izan du Dubain
Dirudienez, lurreratu ondoren hegazkinak su hartu du. Barruan zihoazen 275 bidaiariak onik atera dituzte hegazkin barrutik.
2016/06/30 - 13:06
Giza akats batek eragin zuen TransAsiako hegazkinaren istripua
Taiwaneko Aire Segurtasunerako Kontseiluaren txosten baten arabera, 43 hildako eragin zituen istripua pilotuen hainbat akatsen eraginez gertatu zen.
2016/06/27 - 13:58
Inor ez da zauritu hegazkin baten sutean, Singapurren
Hegazkina Milanera zihoan, baina bi ordura bueltatu egin behar izan zuen erregaia galtzen ari zelako. Lur-hartzean, motorretako batek su hartu zuen.
2016/06/16 - 14:00
EgyptAirreko hegazkinaren zati gehiago aurkitu dituzte Mediterraneoan
Maiatzaren 19an Mediterraneoan desagertutako hegazkinaren kutxa beltzak aurkitzeko eta horren barruan eztanda izan ote zen zehazteko aurkikuntza garrantzitsua da.
2016/06/02 - 12:29
EgyptAir-en hegazkinak arazoak izan zituen aurreko 24 orduetan
France 3 katean zabaldu dutenez, abioiak hirutan itzuli behar izan zuen jatorrira, eta urgentziazko lur hartzea egin.
2016/05/31 - 12:42
Egyptairren hegazkinak sorospen-deia egin zuen desagertu baino lehen
Ikerlariek ez dute argi oraindik zer gertatu zen MS804 hegaldian, eta kutxa beltzak bilatzen jarraitzen dute.
2016/05/27 - 11:11
Hegazkin bat hustu dute Tokion, sute baten ondorioz
Korean Air konpainiako hegazkina hustu dute Tokioko Hatema aireportuan, aireratu aurretik motor batek su hartu duelako. Ez da inor zauritu ezbeharrean.
2016/05/24 - 15:03
EgyptAir konpainiako hegazkinean leherketa izan zen, adituen arabera
Orain arte aurkitutako gorpuzkiak aztertuta atera omen dute ondorio hori Egiptoko mediku forentseek.
2016/05/22 - 12:00
EgyptAir konpainiako hegazkinaren atariko txostena, hilabetean prest
Gertaturikoa ikertzen ari da batzorde egiptoarreko presidenteak ezeztatu egin du kutxa beltzak non dauden dakitenik.
2016/05/21 - 15:57
Hegazkinaren sentsoreek kabinan sua zegoela ohartarazi zuten
Itsasoan hondoratu zen Egyptaireko abioiaren gorpuzki batzuk topatu dituzte, Alexandriatik 290 kilometrora.
2016/05/21 - 11:26
EgyptAir konpainiako hegazkinak ke alerta igorri zuen erori aurretik
Hala ere, ikertzaile frantziarrek adierazi dute hori ez dela nahikoa hipotesiak baztertzen hasteko.
2016/05/20 - 12:31
EgyptAir hegazkineko bidaiarien lehen gorpuzkia aurkitu dute
Eserlekuen eta bidaiarien maleten artean aurkitu dute desagertutako EgyptAir hegazkineko bidaiarien gorpuzki zati bat , Mediterraneo itsasoan.
2016/05/20 - 12:02
Arbizuko hegazkin-istripuan hildako hiru lagunak frantsesak ziren
Antza denez, Coimbratik (Portugal) abiatu ziren eta Akizera (Frantzia) zihoazen. Gauean beste gorpu bat topatu dute eta hildakoak hiru dira dagoeneko.
2016/05/20 - 08:36
Hiru pertsona hil dira hegazkin txiki bat Arbizun
Hiru pertsona hil dira Arbizun hegazkin txiki bat lurrera erorita. Hegaldia Portugaletik abiatu da eta Daxera (Frantzia) zihoan. Kirol-hegazkinak putre bat jo du lurrera erori baino lehen.
2016/05/19 - 17:16
Hondakinak aurkitu dituzte Egyptair-eko hegazkina galdu den eremuan
Egyptair konpainiako hegazkina galdu da Egiptoko aire eremuan sartu den orduko. Agintariak zuhur dabiltza informazioarekin, baina, Errusiako eta Egiptoko inteligentziek eraso terrorista aipatu dute
2016/05/19 - 13:04
Egyptairren Airbus A320a 2003koa zen, eta 48.000 orduz egin zuen hegan
Pasealeku bakarreko modeloetako bat da (besteak A318, A319 eta A321 dira), eta lehenengoa 1988an jarri zuten martxan.
2016/05/19 - 08:42
Paris eta Kairo lotu behar zituen hegazkin bat radarretik desagertu da
Airbus A320 hegazkinaren MS804 hegaldia Charles de Gaulle aireportutik abiatu eta Egiptoren aireko espazioan sartu ondoren desagertu dela uste du EgyptAir konpainiak.