Hegazkin istripuak
2015/04/27 - 17:29
Baliteke hegazkineko biktimen gorpuzkiak aste pare batean herriratzea
Joana Ortegaren arabera, biktimak identifikatzea "lan zaila eta korapilatsua da, baina agintari frantziarrak zorrotz eta zuzen ari dira".
2015/04/22 - 16:32
Punta Canako istripuan hildako bi, Getxoko senar-emazteak
Javi Izquierdo eta Maria Dolores Villareal dira Punta Canako hegazkin istripuan hil diren bizkaitarrak.
2015/04/22 - 09:47
Getxoko senar-emazte batzuk hil dira Punta Canan aireko istripu batean
Ezbeharra astelehenean gertatu zen, eta, orotara, zazpi pertsona hil ziren bertan.
2015/04/17 - 13:35
Estatu hileta egin dute Alemanian, Germanwingseko biktimen omenez
Ekitaldian Alemaniako, Espainiako, Frantziako eta Kataluniako agintariek parte hartu dute, hala nola, Angela Merkelek, Jorge Fernandez Diazek, Alain Vidaliesek eta Joana Ortegak.
2015/04/09 - 12:40
Andreas Lubitzek laxanteak eman omen zizkion hezgakineko pilotuari
Pilotua kabinatik atera arazteko laxanteak erabili omen zituen Lubitzek, Kölmer Express egunkari alemaniarraren esanetan.
2015/04/04 - 20:24
Amaitu dituzte Germanwingseko bidaiarien gorpuzkinak bilatzeko lanak
Ezbeharraren tokian 150 DNA lagin aurkitu dituzte, baina identifikazio lanak amaitzeko asteak beharko dituzte. Halaber, biktimen objektu pertsonalak bilatzen jarraitzen dute.
2015/04/03 - 16:46
Andreas Lubitzek hegazkina nahita amildu zuela baieztatu dute
Kutxa honek hegaldiaren parametro teknikoak jasotzen ditu. Lehen analisi baten arabera, Lubitzek pilotu automatikoa ipini zuen hegazkinak 30 metroraino behera egin zezan.
2015/04/03 - 13:47
Lubitzek hegazkina nahita amildu zuela berretsi du bigarren kutxak
Hegazkina arinago erortzeko agindua eman zuen hainbatetan Germanwingseko kopilotuak.
2015/04/03 - 11:30
Aurkitu dute Alpeetan eroritako hegazkinaren bigarren kutxa beltza
Ikerketak aurrera jarraitzen du eta Andreas Lubitzen ordenagailuan suizidio metodoak, eta pilotu-gelaren blokeoari buruzko informazioa bilatzen aritu zela atzeman dute.
2015/04/02 - 20:46
A320 hegazkinaren bigarren kutxa beltza, ikergai fiskalaren arabera
Brice Robin Marsellako fiskalak adierazi duenez, Germanwings konpainiako A320 hegazkinaren bigarren kutxa beltzan zegoena ikertu ahal izango dute, oso kaltetuta dagoen arren.
2015/04/02 - 19:17
Germanwingseko hegazkinaren bigarren kutxa beltza aurkitu dute
Bigarren kutxa beltzak hegaldiko parametro guztiak erregistratuta izan beharko lituzke, baita azken unean kabinatik emandako aginduak ere. Bestalde, 150 DNA lagin topatu dituzte ezbeharraren tokian.
2015/04/02 - 14:41
Kabinako ateen itxiera eta mediku azterketak berrikusiko ditu Berlinek
Alemaniako Garraio ministroa Abiazio Industriaren Alemaniako Federazioko ordezkariekin elkartu da gaur, eta adituen batzordea sortzea adostu dute.
2015/04/02 - 13:48
Lubitzek botikak hartzen zituen depresioaren eta antsietatearen aurka
'Bild' egunkari alemaniarraren arabera, kopilotua tratamenduan zegoen Germanwings konpainiako hegazkinera igo zen egunean ere.
2015/04/01 - 14:06
Lufthansa: 'Denbora beharko dugu Alpeetan gertatu zena argitzeko'
Bestalde, Marseillako fiskalburuak ukatu egin du mendien kontra jo baino lehen hegazkin barruan grabatutako bideoa dagoela.
2015/03/31 - 22:24
Hollande: ''Biktima guztiak identifikatuta egongo dira aste honetan''
Alpeetako hondamendiaren ikerketetan zein erreskatean egin diren aurrerapenak nabarmenak dira. Gorpuzkiak identifikatzeko lanak, aste honetan bukatu litezke, Hollande presidentearen arabera.
2015/03/30 - 16:31
Andreas Lubitzen txosten medikoa, Fiskaltzaren esku
Alemaniako Poliziak ikertzen jarraitzen du, Andreas Lubitzenen inguruan. 100dik gora agente ari dira joan den asteko hegazkin ezbeharraren inguruan ahalik eta argibide gehien lortzearren.
2015/03/29 - 23:02
78 bidaiarien DNA arrastoak isolatu dituzte
Berrogeitamar bat lagunek jarraitzen dute lanean Alpeetako inguru horretan, asteartean gertatu zen abioi-ezbeharra zehaztu eta hildakoen gorpuzkiak berreskuratzeko.
2015/03/29 - 19:51
Bild egunkariaren arabera, kopilotuaren gorpuzkiak aurkitu dituzte
Alpeetan amildu zen hegazkinean aurkitu den kutxa beltz bakarrean entzuten dena zabaldu du gaur Bild egunkari alemaniarrak.
2015/03/29 - 18:53
Bidaiarien 80 DNA lagin inguru identifikatu dituzte forentseek
150 biktimen gorpuzkiak identifikatzeko asmoz, 4.500 DNA lagin eskaini dituzte senideek. Ezbeharra jazo eta 48 ordura, kutxa beltzaren grabazioa zabaldu izana salatu du Sepla pilotuen sindikatuak.
2015/03/28 - 17:18
Senideekin alpeetarantz atera behar zen hegazkina bihar aterako da
Biktimen senideek elkarrekin jarraitzen dute Casteldefelleko hotel batean, behar duten laguntza sikologikoa hartzen.