Hendaia
2021/01/30 - 17:06
Osasuntsu dauden ahateak hiltzea ez dutela onartuko esan du ELB sindikatuak
Hegazti gripearen agerraldi bat egonez gero, bost kilometroko perimetroan dauden haztegi guztietako ahateak hiltzeko agindua eman dute agintariek.
2021/01/30 - 16:15
Covid-19aren aurka lagungarri izan daitezkeen produktuak garatu ditu Frantziak
Lehen lerroan dago mundu mailan. Hori bai, oraingoz ez du lortu txerto propio bat merkaturatzea, eta hori bere harrotasunaren aurkako kolpea izan da.
2021/01/26 - 16:18
Herri Urrats maiatzaren 9an ospatuko dute, "modu berri batean"
"Boga" leloa aukeratu dute aurtengo jairako, eta pandemiak eragindako ziurgabetasunari aurre egiteko diru bilketa abiatu dute.
2021/01/25 - 15:38
Ipar Euskal Herriko ostalaritzak zazpi hilabete daramatza itxita
Egoera salatzen duen ostalarien taldeak gero eta kide gehiago ditu eta gaur protesta egin dute Saran.
2021/01/24 - 14:50
Ipar Euskal Herria hirugarren itxialdi baten atarian egon daiteke
"Gutxienez hiru asteko" konfinamendu bat berehala ezarri beharko dutela uste dute Frantziako Gobernuko zenbait goi-kargudunek. Emmanuel Macron presidenteak asteazkenean bertan iragarri dezake.
2021/01/21 - 13:28
Aurten ez da Korrika egingo, baina ekitaldi "xume" bat antolatuko du AEK-k martxoan
Martxoaren 28an, Euskal Herri osoa zeharkatu ohi duen lasterketa bukatu behar zen egunean, ekitaldi "xume" bat egingo dute "helduen alfabetatzeak eta euskalduntzeak duen garrantzia azaleratzeko".
2021/01/16 - 18:23
Mugako zortzi pasabide ixteko erabakia salatu dute Santiago zubian
EH Bairen eta EH Bilduren hitzetan, “Euskal Herriaren bizitza baldintzatzeko edo eteteko Espainiako eta Frantziako estatuen gaitasuna” agerian utzi du mugaren itxierak.
2021/01/06 - 19:50
Etxegabe bat hil da Hendaian
Herriko Etxeak jakinarazi du aterpea eskaini ziotela, baina uko egin eta autoan lo egitea erabaki zuela.
2021/01/02 - 15:11
Kultur ekimenak ez dira urtarrilaren 7an itzuliko Ipar Euskal Herrira
Zinemak, antzokiak, kontzertuak... datorren astean berrekitekok baziren ere, koronabirusaren datuak ikusita, irekiera atzeratzea erabaki du Frantziako Gobernuak.
2020/12/13 - 18:16
Konfinamendua amaitu eta 20:00etarako etxeratzea indarrean asteartetik, Iparraldean
Ostalaritzak itxita jarraituko du urtarrilaren 20ra arte, baina mugikortasuna Frantziar Estatu osora zabalduta egongo da. Horrek kezka eragiten du herritarren aurrean.
2020/12/08 - 20:38
Hegazti gripe kasuak agertu dira etxalde batean, Lapurditik gertu
Birusaren hedapena gelditze aldera, hegaztien mugimendua debekatu dute Landetan, eta "osasun neurri zorrotzak" ezari dituzte. Birus horrek ez ditu pertsonak kutsatzen.
2020/12/06 - 15:33
Aztarnarien artean koordinaziorik ez dagoela salatzen dute mugaz gaindiko langileek
3.000 langilek egunero gurutzatzen dute Euskal Herrian Iparralde eta Hegoaldearen arteko muga. Gizarte Segurantzako aztarnarien artean koordinazio eza salatu dute beharginek.
2020/12/05 - 19:45
Ia 200 pertsonak segurtasun legearen aurka protesta egin dute Baionan
Elkarretaratzea egin dute udaletxearen aurrean, "askatasunen aurkako neurriak" salatzeko.
2020/11/28 - 15:53
Gaurtik aurrera, dendak zabalik daude berriro Ipar Euskal Herrian
Lehendabiziko fasean, dendak irekiko dituzte, herritarrak hiru orduz atera ahalko dira etxetik eta 20 kilometrorainoko joan-etorriak baimenduta egongo dira.
2020/11/28 - 08:21
Konfinamendua arintzen hasiko dira Ipar Euskal Herrian, gaurtik aurrera
Lehendabiziko fasean, dendak irekiko dituzte, herritarrak hiru orduz atera ahalko dira etxetik eta 20 kilometrorainoko joan-etorriak baimenduta egongo dira.
2020/11/27 - 18:45
Iparraldeko ostalariek garagardo upelak hustu dituzte Baionako suprefeturaren aurrean
Ostalariek garagardo upelak ireki dituzte Bionako suprefeturaren aurrean, urtarrilaren 20ra arte ostalaritza itxita mantentzeko Frantziako gobernuak hartutako erabakia salatzeko.
2020/11/22 - 16:49
Eskolak etxean ematea debekatu dezakete Ipar Euskal Herrian
'Errepublikar printzipioak sendotzeko' izena hartu duen lege proiektuaren bidez, orain arte posible zen etxeko hezkuntza, mugatu edo debekatu nahi du Frantziako Gobernuak.
2020/11/15 - 15:01
Protesta deitu dute kristau batzuk Baionan, mezarik egin ezina salatzeko
Azaroaren 2tik ezin da mezarik egin Frantziako Estatu osoan eta kristau batzuk kexu dira. Barne ministroak adierazi du Polizia bidal dezakeela kontzentrazioetara eta isunak jarriko dituztela.
2020/11/11 - 20:46
Frantziako Poliziak Peio Alcantarilla preso ohia atxilotu duela salatu dute
Atxiloketa Santiago Zubian izan da, Irun eta Hendaiaren artean. EH Bilduk gogorarazi du Alcantarilla "egunero" joaten dela lanera Lapurditik Gipuzkoara inolako arazorik gabe.
2020/11/08 - 15:51
Senpereko aintzira ia guztiz hustu behar izan dute segurtasun lanak egin ahal izateko
Uholdeak gertatuz gero, aintzira garaiz hustu ahal izatea da lanen xedea. Izan ere, lanak egin ezean, Frantziako Estatuak berriz betetzea galarazten die.