Hernani
2021/07/19 - 16:20
EAEko hiru lurraldeak daude gorrian, Araba eta Bizkaia sartu ostean
Horrez gain, 5000 biztanle baino gehiagoko 19 udalerritan, tartean Gasteiz eta Bilbo hiriburuetan, makurtu da egoera, eta pilatutako 400 kasu baino gehiagoko tasa metatua dute orain.
2021/07/16 - 15:40
Kutsatzeek goranzko joeran jarraitzen dute EAEn, eta beste zortzi udalerri sartu dira eremu gorrian
Gipuzkoak positibotasun-tasa handiena pilatzen jarraitzen du, eta Arabak eta Bizkaiak eremu laranjan jarraitzen dute. Hauek dira gune gorrira gehitzen diren udalerriak: Getxo, Gorliz, Leioa, Ortuella, Lasarte-Oria, Lazkao, Oñati eta Ordizia.
2021/07/15 - 14:59
Euskadi eremu gorrian dago
Intzidentziak gorako joerari eutsi dio gaurkoan ere EAEn: Gipuzkoak eremu gorrian jarraitzen du, eta Arabak eremu laranjara igaro da Bizkaiarekin batera.
2021/07/14 - 14:59
Donostia eremu gorrian sartu da
Gainera, Gipuzkoan beste lau udalerri gehitu dira eremu gorrian dauden herrien zerrendara, eta Bizkaian beste bi.
2021/07/13 - 16:37
Semaforoa gorri jarri da Arrigorriagan, eta jada 16 dira eremu gorrian dauden udalerriak
Gipuzkoan eremu gorriko zerrendara udalerri gehiago batu ez badira ere, lau izan dira laranjaz margotu direnak: Beasain, Lezo, Ordizia eta Orio.
2021/07/12 - 16:46
Gipuzkoa eremu gorrian sartu da eta Laudio bertara itzuli da
Bizkaian, Durangon, Gueñesen eta Mungian egoerak okerrera egin du, Gipuzkoan bezala, lurralde historiko osoa eremu kritikoan sartu baita.
2021/07/04 - 22:10
Lau agerraldi daude Euskadin gazteekin loturiko bidaia edo jaien ondorioz
Mallorcatik, Saloutik eta Bordeletik itzulitako ikasle askok positibo eman dute. Hernanin, sanjoanak igaro eta astebetera, herritar asko gerturatu da PCR probak egitera.
2021/07/01 - 22:25
Osakidetzak ez du baheketa masiborik egin nahi Hernanin, positibo kopuruak igo arren
Udalak baheketa masiboa egiteko eskatu dio Osakidetzari. Osakidetzak erantzun du ez duela beharrezko ikusten baheketa masiboa, kutsatuak lokalizatuta dauzkalako.
2021/07/01 - 21:11
Hernaniko Udalak baheketa bat eskatu du, baina Osasun Sailak ez du beharrezkotzat jo
Eusko Jaurlaritzatik erantzun dutenez, balizko positiboak identifikatuta dituzte Osakidetzako aztarnariek.
2021/07/01 - 13:27
Herrian baheketa egiteko eskatu dio Hernaniko alkateak Osasun sailari
Xabier Lertxundi Hernaniko alkateak adieraz duenez, eremu gorrian izan ziren neurriak ezartzea erabaki dute udal eraikinetan, aforoei eta antolaketari dagokionez.
2021/06/30 - 22:57
Intzidentzia metatua 10 aldiz biderkatu da zazpi egunean Hernanin
Azken orduetan Euskal Autonomia Erkidegoan 303 positibo atzeman dira. Eta horietatik 52 hernanin izan dira. Alegia, 6 kasutik bat Hernanin diagnostikatu dira. Herritarrak arduratuta daude.
2021/06/18 - 15:56
Hernaniko Altzueta sagardotegiak irabazi du Gipuzkoako sagardo lehiaketa
Ez da Altzue sagardotegiak sari hau irabazten duen lehen aldia. 2017. urtean ere bere sagardoa izendatu zuten urteko onena.
2021/06/04 - 22:52
''Komunak'' erakusketa, komun publikoetako errotuluen bidez egindako bidaia
130 argazki dira guztira eta ekainaren 15 arte egongo dira Hernaniko Biteri kultur etxean.
2021/05/29 - 23:14
Hernanin egiten da Estatuko garagardorik onena
Garagardotegi onenaren saria jaso du Hernaniko Basqueland Brewingek, Bartzelonako Beer Challengean. Michelin izarra duten jatetxeetan, besteak beste, dasta daiteke edabea.
2021/05/20 - 19:02
The Jayhawks, Paco Ibañez, yoga eta zinema, udan Chillida Lekun
Hernaniko museoak musika, dantza, yoga eta zinema eskainiko ditu udarako prestatu duen programazioan.
2021/05/03 - 12:31
Bost atxilotu, Hernani eta Astigarragako hainbat enpresaren makinen aurka egiteagatik
Iragan urteko otsailean eta martxoan hiru sute izan ziren enpresa batzuen makinak gordetzen zituzten Hernaniko eta Astigarragako pabiloietan.
2021/04/20 - 09:17
Espetxera bidali dituzte hilketa saiakeragatik Hernanin atxilotutako hirurak
Biktimak larri jarraitzen du Donostia Ospitalean. Antza denez, jipoitutako gizona eta ustezko erasotzaileak elkarrekin bizi ziren.
2021/04/19 - 16:40
Hernanin jipoitutako gizona eta ustezko erasotzaileak leku berean bizi ziren
Jipoia jaso zuen gizonak oso larri jarraitzen du. Atxilotutako hiru lagunak, berriz, epailearen aurrera eramateko zain daude.
2021/04/18 - 19:07
Hiru pertsona atxilotu dituzte Hernanin, gizon bat hiltzen saiatzea egotzita
Biktima jipoitu ondoren, eskuak lotuta utzi zuten Egoian auzoko etxe abandonatu batean. Gizona, larri, Donostiako ospitalera eraman behar izan dute.
2021/04/18 - 17:29
Donostia, Hernani, Laudio, eta Berango ixtear, asteleheneko txostenaren zain
Bihar berrituko da gune gorrian sartu eta bertatik ateratzen diren hiri eta herrien zerrenda, eta zerrenda horretan sartuko dira, besteak beste, Donostia, Hernani, Laudio eta Berango.