Hezkuntza
2024/06/28 - 13:56
Ingelesa atzerriko hizkuntzarik ikasiena da, aise, nahiz eta ezagutza Europako batez bestekora ez iritsi
Hego Euskal Herriko hitzkuntza eskola ofizialetan 22.000 ikasle baino gehiago daude matrikulatuta ingelesean.
2024/06/27 - 13:58
Chivitek ''elkarrizketarako jarrera'' eskatu die irailaren 26rako greba deitu duten hezkuntzako sindikatuei
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea "harrituta" mintzatu da hezkuntza publikoko sindikatuek irailaren 26rako deitu duten grebarekin. Izan ere, gogoratu du hezkuntza publikoko sektore mahaiaren bilera deituta dagoela ostiral honetarako.
2024/06/27 - 13:08
Nafarroako hezkuntza publikoan greba deitu dute irailaren 26rako
Steilas, Anpe, Afapna, LAB, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek deialdi bateratua egin dute eta irakasleei grebarekin bat egiteko eskatu diete. Sindikatuen helburua da beraien aldarrikapenak Nafarroako Gobernuaren datorren urteko aurrekontuetan isla izatea.
2024/06/22 - 11:25
Ikastolen zazpigarren batzarra ospatu du Ikastolen Elkarteak
"Biharko ikastolak biharko Euskal Herria eraikitzeko" lelopean, Euskal Herriko 114 ikastoletako ordezkariak elkartuko dira, hurrengo urteetara begira, erabaki estrategikoak aztertzeko eta etorkizuneko ildo berriak finkatzeko.
2024/06/21 - 21:11
La Sallek Patxi Ezkiagaren sexu-abusuak argitzeko abiatu duen barne ikerketaren datuak, Fiskaltzaren esku
Kongregazioak Euskadi Irratiari azaldu dionez, "bere garaian hain gaizki egindakoa konpondu nahi dute". Gaur 'El Pais' egunkariak 24 ikasle ohiren lekukotza bildu du, horietatik 18 emakumeak dira, guztiek sexu-erasoak jasan izana eta ikastetxeari gertatzen zenaren berri eman ziotela diote.
2024/06/21 - 11:56
Milaka ikaslerentzat gaur da azken eskola eguna
Askok aurreko egunetan amaitu bazuten ere, ikasle gehienek gaur esango diete gaur beren ikasgelei eta irakasleei irailera arte. Aurretik bi hilabete dituzte atseden hartzeko eta udaz gozatzeko.
2024/06/18 - 18:46
Ipar Euskal Herriko ikasleek unibertsitatera sartzea ahalbidetzen duen Baxoa azterketa hasi dute
150 ikaslek baino gehiagok euskaraz edo elebidunean ikasi dute, baina aurten ere, ez dute azterketa beren hizkuntzan egiteko eskubidea izango.
2024/06/18 - 13:42
Ikasle nafarrak EBkoen gainetik daude sormenean; EAEkoak, hortik behera
Foru Erkidegoko 15 urteko ikasleek 60tik 33,5eko puntuazioa eskuratu dute pentsamendu sortzailean, Europar Batasuneko batezbestekotik (32,1) gora. EAEkoak Espainiako Estatuko azkenengo postuetan geratu dira, 31,9ko notarekin.
2024/06/16 - 15:43
Gipuzkoako eskola txikiak Adunan elkartu dira
Jai handia ospatzen ari dira Gipuzkoako eskola txikiak Adunan. Eskola txikien jaiaren 35. edizioa dute aurtengoa, eta herri eta auzoetan eskola txikiek duten garrantzia aldarrikatu dute beste behin.
2024/06/15 - 19:45
Gipuzkoako Eskola Txikien Festa ospatuko dute igande honetan Adunan
Duela 27 urte, 1997an, hartu zuen Adunak azken aldiz eskola txikien festa. Orduan ikasle gutxi zituzten, baina gaur egun 54 ikasle dituzte: 16 HHn eta 38 LHn.
2024/06/14 - 10:26
Kimetz Lopez de Etxezarretak 13,7ko nota atera du USEn, EAEko onena
Durangoko ikaslea pozarren agertu da lortutakoarekin. Oraindik ez daki zein gradu egingo duen, baina oso argi du zentro publiko batean ikasiko duela.
2024/06/13 - 16:15
Notak ezagutu ondoren, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa gainditu duten ikasleek udaz gozatu nahi dute
Euskal Autonomia Erkidegoan Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin duten ikasleen % 97,98k gainditu dute. Horregatik, gehienek atseden hartzeko eta gozatzeko uda dute aurretik.
2024/06/13 - 14:44
Ia ikasleen % 98k gainditu dute Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa EAEn
Azterketak berrikusteko eskaerak ekainaren 14an, 17an eta 18an egin ahalko dira, eta behin betiko emaitzak ekainaren 25ean argitaratuko dira.
2024/06/11 - 19:02
Martxa batek "prekarietatea, murrizketak eta gastu militarra" salatuko ditu larunbatean, Ezkerraldean
Ezkerraldeko hainbat kolektibok eta ELA, LAB, Steilas, ESK, CNT eta CGT-LKN sindikatuek deitu dute protesta, "baliabide publikoak eta zaintza duina" eskatzeko. Mobilizazioa 12:00etan abiatuko da Sestaoko Kasko plazatik.
2024/06/11 - 17:23
Unibertsitatera sartzeko hautaprobetan ortografia akatsek % 10 jaitsiko dute nota 2025etik aurrera
Beste aldaketa nabarmenenetako bat da ikasgai bakoitzeko azterketa-eredu bakarra egongo dela; hala, ikasleek ezin izango dute biren artean aukeratu, orain arte egin duten moduan. 2025eko ekaineko dialdian hasiko dira ikasleak eredu berri honekin.
2024/06/06 - 20:41
Ikaskideek ustez jazarri ondoren bere buruaz beste egiten saiatu zen adingabeak bere bertsioari eutsi dio
Urretxuko eta Zumarragako hamaika ikasle, 14 eta 16 urte bitarteko bederatzi gizonezko eta bi neska, ateak itxita epaitzen ari dira Donostiako Adingabeen Epaitegian ustezko 'bullying' kasu horrengatik.
2024/06/06 - 15:43
Zumarragako 11 adingaberen aurkako epaiketak aurrera jarraitzen du, ikaskide bati 'bullying'a egiteagatik
Biktima bitan bere buruaz beste egiten saiatu zen jazarpenaren ondorioz. Fiskaltzak uste du eskolak "utzikeriaz" jokatu zuela kasuaren aurrean. Hala, arduradun zibil jo ditu gurasoak eta Eusko Jaurlaritza, zentroaren jabe den heinean.
2024/06/06 - 13:48
Eskuz idaztea, ikasteko teknikarik onenetako bat
Eskuz idazteak modu biziagoan aktibatzen du memoria, eta, gainera, epe luzera. Azterketen eta USEren (EvAU) garai honetan, adituen arabera, eskemak eskuz egitea kontzeptuak barneratzeko modurik onenetako bat da.
2024/06/05 - 22:57
Zumarragako 11 adingabe epaitzen hasiko dira ostegun honetan, ikaskide bati eskola-jazarpena egitea egotzita
Fiskaltzak uste du eskolak "utzikeriaz" jokatu zuela kasuaren aurrean. Hala, arduradun zibil jo ditu gurasoak eta Eusko Jaurlaritza, zentroaren jabe den heinean.
2024/06/05 - 12:19
Unibertsitatera sartzeko probak hasi dituzte gaur EAEko 13.433 ikaslek
Probak hiru egunez egingo dira, ostiralera arte, Euskal Herriko Unibertsitateko hiru campusetan. Emaitzak hilaren 13an argitaratuko dira, 12:00etan.