Ikaskideek ustez jazarri ondoren bere buruaz beste egiten saiatu zen adingabeak bere bertsioari eutsi dio
Urretxuko eta Zumarragako (Gipuzkoa) hamaika ikaskideren jazarpena jasan ostean, adingabea birritan saiatu zen bere buruaz beste egiten, eta gaur bere bertsioari eutsi dio, auziaren iturriek jakitera eman dutenez.
14 eta 16 urte bitarteko hamaika ikasle, bederatzi gizonezko eta bi neska, ateak itxita epaitzen ari dira gaurtik aurrera Donostiako Adingabeen Epaitegian ustezko 'bullying' kasu horrengatik.
Gaur egindako epaiketaren saioan, biktimak deklaratu du. Iturrien arabera, hiru ordu inguru iraun du deklarazioak, eta, luze jo duenez, etenaldi bat egin behar izan dute.
Halaber, adingabe horren amak eta zenbait lekukok testigantza eman dute, eta horietako batzuek arratsaldean deklaratu behar izan dute. Epaiketak ostiral honetan jarraituko du.
Hamaika akusatuek deklaratzen azkenak izatea eskatu dute, eta litekeena da hasiera batean epaiketa egiteko jarritako bi egunak nahikoak ez izatea, iturriek erantsi dutenez.
Fiskaltzaren behin-behineko akusazioaren idazkiaren arabera, biktimaren suizidio saiakerak ustez beste adingabeen "ekintzen eraginez" eta "egoera hori geldiarazteko ikastetxeak azaldu zuen utzikeriaren ondorioz" gertatu ziren.
Ministerio Publikoak gertakariak 2021eko irailean kokatu ditu, orduan hasi baitzen nerabea DBHko bigarren maila egiten.
Fiskaltzak hamabi hilabeteko gizarte- eta hezkuntza-lanak eskatu ditu akusatuentzat, "egotzitako karguen inguruan lan egiteko eta hausnartzeko, eta ekintzen gaineko erantzukizuna hartzeko".
Ministerio Publikoak osotasun moralaren aurkako delitu bat leporatzen die, baina horietako biri mehatxu-delitu arin bana ere egozten die.
Biktima ordezkatzen duen akusazio partikularrak, aldiz, akusatuek gizarte- eta hezkuntza-zereginetan 24 hilabete ematea eskatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez bi emakume hil eta bi adingabe zauritu dira Ponferradatik gertu (Leon) izan diren uholdeetan
19:30 aldera jaso dute gertatutakoaren berri larrialdi zerbitzuek. Sei pertsona harrapatu ditu uholdeak baina ez da zabaldu desagerturik ba ote dagoen.
Maravillas Lamberto, 90 urte geroago: musikari esker bizirik dirauen memoria
Bere historiak 36ko kolpe militarraren ondoren Nafarroan bizi izan zen errepresio izugarria irudikatzen du. Haren kasua basakeriaren sinbolo bihurtu da, eta haren memoria bizirik mantentzen lagundu dute, besteak beste, Berri Txarrak taldearen abestiek.
"Giza jarduera batek" eragin zuen Llantenoko sutea, baina argitzeko dago "nahita edo nahi gabe" piztu zen
Llantenoko baso-sutea perimetratu eta egonkortu dute. Guztira, 100 hektarea kiskali ditu suak. Datozen orduotan lanean jarraituko dute, sutea erabat kontrolatzeko.
Riglosko suteak aurrera jarraitzen du eta 19. udalerria hustu behar izan dute
Suteak 16.600 hektarea baino gehiago erre ditu dagoeneko, eta 1.045 lagun etxetik aterarazi dituzte; azkenak, arratsaldean, Bernues herrian.
Osakidetzak 200 pertsona artatu ditu eklipsearen ondorioz azken hiru egunetan
Ostegunean 59, ostiralean 70, eta azken orduetan 71 pertsona joan dira Euskadiko osasun-zerbitzuetara begietako sintoma arin edo oso arinekin.
Pirotecnia Valencianak Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketako Urrezko Maskorra irabazi du, laugarren urtez jarraian
Pirotecnia Valenciana su-etxea Donostiako 61. Nazioarteko Su Artifizialen Lehiaketako Urrezko Maskorrarekin saritu dute. Lehiaketa abuztuaren 8tik 14ra egin da, 2026ko Aste Nagusia dela eta, eta, horrenbestez, laugarren garaipena jarraian lortu du Gipuzkoako hiriburuan.
Talibanen erregimenetik ihes egitea lortu zuten emakume afganiarrek duela 5 urte gertatutakoa gogoratu dute
Etorkizun duin baten bila alde egin zuten. Goi mailako ikasketekin, bakarrik daude hemen, senideak Afganistanen dituzte eta ezinezko ikusten dute hauek bertatik ateratzea egungo egoerarekin. Okerrena emakumeen egoera da: ezin dute ikasi, lan egin eta gizonen baimena behar dute denerako.
Begoña jai-giroz bete da Ama Birjinaren Egunean
Giro ezin hobea izan da Begoñan, Ama Birjinaren Eguna ospatzeko. Erroskillak, musika eta debozioa izan dira nagusi Basilikaren inguruan, eta jai-giroak barrualdea eta kanpoaldea hartu ditu egun berezian. Milaka lagunek parte hartu dute, beste urte batez, ekitaldi tradizionalean.
11 pertsona intoxikatu dira Vianako kiroldegian kloro-gasa arnastuta
Kaltetuetako bi 5 eta 9 urteko haurrak dira.
5 graduko lurrikara batek Granada astindu du goizaldean
Lurrikarak Alhendinen izan du epizentroa, eta 112 larrialdi-zerbitzuak 200 dei baino gehiago jaso ditu; gainera, hamabost bat erreplika izan dira Granadako Vega inguruan, baina ez da inor zauritu.