Homofobia
2021/09/07 - 16:31
Kezka LGTBI kolektiboetan, erasoak ugaritzen ari direlako
LGTBIfobiaren aurkako Gasteizko behatokiarekin hitz egin dugu, azken hilabeteetako erasoak aztertzeko.
2021/09/07 - 12:23
Zortzi kaputxadunek Madrilen egindako eraso homofobo basati bat ikertzen ari dira
20 urteko gazte batek eraso homofoboa jasan zuen igande arratsaldean, Malasaña auzoko bere etxeko atarian sartzen ari zela.
2021/08/14 - 23:22
Ehunka lagun batu da Amurrion joan den ostegunean jasandako eraso homofoboa deitoratzeko
Amurrioko eta Aiarako udalek deituta, Aiarako gazte batek jasandako eraso homofoboa salatu dute San Juan plazan bost minutuko isilunearekin. Ordu erdi lehenago, Otsemeak Aiaraldeko mugimendu feministak eta Amurrioko Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak elkarretaratzea egin dute ere.
2021/08/14 - 21:47
Ehunka lagunek Aiarako gazte batek pairatutako eraso homofoboa salatu dute Amurrion
Amurrioko eta Aiarako udalek deituta, Aiarako gazte batek jasandako eraso homofoboa salatu dute ehunka lagunek San Juan plazan bost minutuko isilunearekin.
2021/08/14 - 20:01
Gazte batek eraso homofobo bat salatu du Amurrion
Aiarako eta Amurrioko udalek deituta, elkarretaratzea egin dute larunbat honetan Amurrioko plazan, gorroto delitua gaitzesteko. Aiaraldeko mugimendu feministak ere agerraldia egin du arratsaldean erasoa deitoratzeko.
2021/08/14 - 19:19
Sexu askatasunaren kontrako gertaerek jomuga mediatikoan jarri dute LGTBIQ+ kolektiboa
Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, 2020an, nahiz eta pandemia urtea izan, hirukoiztu egin ziren orientazio edo identitate sexualari lotutako delituak.
2021/08/06 - 10:29
Samuel Luizen krimenagatik atxilotuetako lauri hilketa delitua leporatzea eskatu du Fiskaltzak
Coruñako Auzitegiak (Galizia) adin nagusikoetako hiru espetxeratzea agindu du, eta bi adingabeak erregimen itxiko zentro batean sartu dituzte. Hilketa iragan uztailaren 3ko goizaldean gertatu zen, Coruñako itsas pasealekuan.
2021/08/05 - 22:49
Snickers txokolatinen iragarki batek polemika piztu du homofoboa izateagatik
Aless Gibaja influencer homosexuala agertzen da lehenengo, gosetuta, eta behin iragartzen den txokolatina janda, bere berbakera bereizgarria galtzen du eta gizon heteronormatibo batean bihurtzen da.
2021/08/03 - 00:36
DNA probek Samuel Luizen hilketagatik atxilotutako bi pertsona "zuzenean inplikatzen" dituzte
Polizia Nazionalak jakinarazi duenez, ikerketak irekita jarraitzen du, eta ez du baztertzen atxiloketa gehiago egitea. Gainera, hilketaren atzean gorroto deliturik egon ote zen ikertzen ari da.
2021/07/30 - 22:22
Gasteizen eraso transfoboa jasan zuen emakumea shock egoeran dago
Eva Echavek, eraso transfoboa jasan zuen 64 urteko emakumeak, azaldu du ez duela gertatutakoa ulertzen. Gaur manifestazioa egin dute Gasteizko kaleetan zehar gertakaria salatzeko.
2021/07/29 - 22:20
64 urteko emakume batek Gasteizen jasandako eraso transfoboa salatu dute
Erasotzaileak "marikoi zikina" oihukatu zuen, eta, emakumeak buelta eman zuen oihua nondik zetorren jakiteko. Une horretan, hiru ukabilkada jaso zituen aurpegian, lurrera eroriz.
2021/07/19 - 23:28
Joan den astean izandako erako matxista eta eraso homofoboa salatu dituzte Zornotzan
Hainbat elkartek deitutako elkarretaratzean emakume batek jasandako eraso matxista eta mutil batek jasandako eraso homofoboa salatu dituzte.
2021/07/15 - 18:55
Bruselak espedientea ireki die Hungaria eta Poloniari LGTBIQ kolektiboaren eskubideak urratzeagatik
Hungariako Gobernuak ikastetxeetan homosexualitateaz hitz egitea galarazi du eta Poloniako hainbat udalerritan "LGTB ideologiarik gabeko guneak" sortu dituzte.
2021/07/12 - 23:04
Asteburuan izandako eraso homofoboa salatu dute Bilbon
Bilboko Udaleko alderdi guztiek deklarazio batean gaitsetzi dute asteburuan gertatutako eraso homofoboa. Gaur, elkarretaratzea egin dute Bilboko zazpikaleetan, Unamuno plazan.
2021/07/11 - 21:52
Gazte baten aurkako eraso homofoboa salatu dute Bilboko Zazpikaleetan
Anbulantzia batek biktima artatu behar izan zuen, antsietateak jota. Gertakaria Zazpikaleetako Foru kalean jazo zen, Plaza Barritik eta Areatza pasealekutik hurbil.
2021/07/10 - 23:43
Ehunka pertsonak Samuelen hilketa salatu eta justizia eskatu dute Gasteizen, Bilbon eta Donostian
Azken asteetan "LGTBfobia kasu ugari salatu dira publikoki, publikoak izan ez direnak kontuan hartu gabe", eta "gero eta beldur gutxiago" dutela azpimarratu dute.
2021/07/10 - 23:36
Samuelen hilketa homofoboa salatu dute Bilbon, Donostian eta Gasteizen
24 urteko gaztea joan den ostegunean hil zuten, Coruñan. Elkarteek salatu dutenez, "haren sexu-orientazioagatik" hil zuten. Horrez gain, azken asteetan LGTBI+ kolektiboak eraso ugari jasan dituela deitoratu dute.
2021/07/10 - 10:17
Manifestazioak egingo dituzte Gasteizen, Bilbon eta Donostian, Samuelen hilketa homofoboa salatzeko
Gaur, 19:00etan, izango dira protestak. Bilbokoa Zabalburu Plazan izango da, Gasteizkoa Bilbo Plazan eta Donostiakoa Boulevardean.
2021/07/09 - 22:49
Zaintza kamera batek Samuel Luiz gazteari emandako jipoiak grabatu zituen
Sei dira Coruñan Samuel Luizen hilketarekin lotuta atxilotutako pertsonak. Bi adin txikikoak dira, eta lehenbizi atxilotutako hirurak kartzelara bidali ditu epaileak. Gau hartan zer gertatu zen erakusten duten irudiak zabaldu dira.
2021/07/09 - 19:05
Espetxera bidali dituzte Samuel Luizen hilketagatik atxilotutako hiru gazte
Polizia Nazionalak bi adingabe gehiago atxilotu ditu gaur, horietako bat aurrekariekin, ustez gaztearen hilketan parte hartzeagatik.