Hondamendi naturalen biktimak
2022/02/09 - 09:30
Gutxienez 15 pertsona hil dira Kolonbian, lur-jausi baten ondorioz
Orain arte, 15 pertsona hil dira, tartean hiru adingabe, Pereiran izandako luizian eta gutxienez 34 zauritu. Erreskate taldeak lanean ari dira tokian bertan, biktima gehiagoren bila.
2022/02/08 - 09:38
Gutxienez 20 pertsona hil dira Madagaskarren, Batsirai zikloiaren ondorioz
Ekaitzak 235 km/h-ko haize boladak eragin ditu eta olatu handiek herrixka osoak suntsitu dituzte. Agintariek uste dute 55.000 pertsona inguru etxerik gabe geratu direla.
2022/02/01 - 09:43
Gutxienez hamaika pertsona hil dira Quiton, ekaitz bortitzek eragindako lur-irristatze baten ondorioz
Quitoko alkatearen arabera, ekaitzak prezipitazio errekorra lortu zuen, metro koadroko 75 litrorekin. Ez da baztertzen biktima kopuruak gora egitea datozen orduetan.
2022/01/31 - 09:48
Gutxienez 18 pertsona hil dira Brasilen euri-jasen ondorioz
Gutxienez 18 pertsona hil dira, tartean zazpi adingabe, Brasilgo Sao Paulo estatua astintzen ari den euri denboralearen ondorioz. Heriotza gehienak luiziek eragin dituzte. Gainera, bederatzi zauritu eta bost desagertu daude.
2022/01/20 - 13:55
Laguntza humanitarioa heldu da Tongara, sumendiak eztanda egin eta bost egunera
Australiako eta Zelanda Berriko hegazkinak lurreratu dira premia biziko hornigaiekin. Edateko urak "erabateko lehentasuna" du; bihar bertan iritsiko da itsasontzi bat 250.000 litrorekin.
2022/01/18 - 19:53
Tonga "aurrekaririk gabeko hondamendi" batean murgildurik dago tsunamiaren ostean
Hunga Tonga Hunga Ha'apai sumendiaren erupzioak 15 metroko olatuak eragin zituen. Gutxienez hiru pertsona hil dira. Edateko uraren eskasia arazo larrienetako bat da.
2022/01/18 - 14:02
Gutxienez bi hildako eragin ditu Tongako tsunamiak
Peeni Henare Zeelanda Berriko Defentsa ministroak jakinarazi duenez, Tongako herritar bat ere hil da. Zeelanda Berria, Australia eta hainbat erakunde lanean ari dira laguntza emateko.
2022/01/18 - 10:20
Horrela suntsitu zuen Tonga sumendi baten erupzioak eragindako tsunamiak
Tongako irlak errauts geruza trinko batez estalita daude, eta itsasertzak suntsituta daude, larunbatean jo zuen hondamendi naturalaren ondoren.
2021/12/25 - 21:44
Sumendia itzalita, lasaitasuna iritsi da La Palmara
Dena den, gas toxikoa eta lur-jausiak egon daitezkeela ohartarazi dute. Orain, berreraikitzeko lanean hasiko dira.
2021/12/24 - 17:17
Egun bat falta da La Palmako sumendia ofizialki itzalitzat emateko
Datuek La Palmako sumendiaren erupzio prozesuaren neke zantzuak berresten jarraitzen dute.
2021/12/20 - 18:14
300 hildako baino gehiago eta 1,8 milioi lagun kaltetuta Filipinetan, Rai tiforiaren ondorioz
239 pertsona zauritu dira eta 56 desagertuta daude. Tifoiak 240 kilometro orduko haizearekin jo zuen lurra ostegunean, eta bederatzi uharte zeharkatu ditu ekialdetik mendebaldera; kalte handiak eragin ditu etxebizitzetan eta azpiegituretan.
2021/12/13 - 09:48
Tornado batek suntsitutako kandela-fabrikako langileen bila jarraitzen dute Mayfielden
Larunbatetik ez dute bizirik aurkitu fabrikan gaueko txandan lan egiten zuten 110 pertsonetatik inor. Agintari estatubatuarrek "mirari" bat gertatzea espero dute.
2021/12/12 - 16:15
100dik gora hildako AEBetan, tornadoen ondorioz
Kentuckyn jo du gogorren, eta baliteke sekula izandako tornado ekaitz gogorrena izatea.
2021/12/10 - 15:28
49 urteko emakume bat hil da Sunbillan, euriteen erruz baserri bateko etxola gainera erorita
Euriteak luizia eragin du baserri ondoan eta etxola bat eraitsi, azpian harrapatuta gelditu da laguna. Auto barruan topatu du Foru Poliziak hilotza.
2021/11/03 - 09:33
Gutxienez 12 pertsona hil eta 10 zauritu dira Kolonbian, luizi baten ondorioz
Kolonbiako Nariño departamendua astintzen ari den euriteek eragin dute lur-jausia. Bidean, lurrak bi etxebizitza suntsitu ditu eta saltoki bat ere kaltetu du.
2021/10/21 - 16:42
Laba errekak indartuta, azken orduetan 500 pertsona etxetik irtenarazi dituzte La Palman
Azken orduotan 229 eraikin irentsi ditu labak eta dagoeneko ia 900 hektarea erre dira. Auzo kaltetuetan bizi diren lagunen kezka nagusia Todoque antzera bukatzea da, herriaren arrastorik gabe.
2021/10/21 - 14:42
Bi koladak bat egin ondoren labak auzoa ez suntsitzea espero dute La Lagunako bizilagunek
Kostaldera hurbiltzen ari den isurketaren ondorioz, Las Martelas (Los Llanos de Aridane), Marina Alta, Marina Baja, La Condesa eta Cuesta Zapata (Tazacorte) auzoetako bizilagunak etxetik irtenarazi dituzte gaur gauean.
2021/10/21 - 13:36
Cumbre Viejako sumendiaren labak 866 hektarea estali eta 2.185 eraikin suntsitu ditu
Laba gertu zegoela ikusita, Las Martelas (Los Llanos de Aridane), Marina Alta, Marina Baja, La Condesa eta Cuesta Zapata (Tazacorte) auzoetako bizilagunak ebakuatzeko agindua eman dute bart.
2021/10/20 - 16:46
La Palmako sumendiaren laba La Lagunako herrigunean sartu da
Gau eta egun La Palamako sumendiaren jarioak ez dauka etenik. Ahuldu beharrean, indarra hartu du eta harritzar izugarriak botatzen ditu.
2021/10/20 - 14:35
Cumbre Viejako sumendiaren laba La Lagunako herrigunera iritsi da
Une honetan gehien kezkatzen duen beste isurketa itsasorantz doana da, kasu honetan Tazacorte udalerri osoa konfinatzera behartuko lukeena.