Hondarribia
2023/11/01 - 11:49
Duela astebete desagertutako gizon baten bila ari dira Jaizkibel mendian
Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez, urriaren 24an hitz egin zuen familiarekin azkeneko aldiz 56 urteko gizonak.
2023/10/30 - 13:42
Avenida zubiaren irekiera ospatu dute Irun, Hendaia eta Hondarribiko alkateek: "Herritarren garaipena da"
Ia hiru urtez zarratuta izan den oinezko zubia zabaldu dutela eta, zubian bertan ekitaldi sinbolikoa egin dute goizean Jose Luis Santanok, Kotte Ecenarrok eta Igor Enparanek, elkar besarkatuta.
2023/10/30 - 13:22
Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako alkateek besarkada batekin irudikatu dute Avenida zubiaren irekiera
Irungo alkate Jose Antonio Santanok adierazi duenez, Irun eta Hendaia lotzen dituen Avenida mugako zubia berriro irekitzea "herritarren indarraren garaipena" da.
2023/10/13 - 15:27
Gizon bat kartzelatu dute emazte ohiarengandik urruntzeko agindua behin eta berriz urratzeagatik, Hondarribian
Gutxienez bost aldiz urratu du agindua, eta epaileak espetxera bidali du.
2023/10/07 - 17:00
12.000 sinadura bildu dituzte, Lapurdi-Gipuzkoa muga berriz ireki dezaten eskatzeko
Hendaiako auzapezak sinadurak jaso ditu, Hondarribiako eta Irungo alkateekin batera egindako ekitaldian. Frantziak gutxienez 2024ko apirilera arte mantenduko ditu lau pasabideak itxita.
2023/10/06 - 16:38
Jaizkibel V mairubaratza berreskuratzeko lanak amaitu ditu Aranzadik
Jaizkibel V monumentua Jaizkibelgo estazio megalitikoaren zati bat da, eta indusketa eta zaharberritze lan handia egin da bertan 2018tik 2020ra. Hilobi honek 2.000-3.000 urte inguru ditu.
2023/09/24 - 18:18
'Coche' Inciarte bizirik atera zen Andeetako istriputik, eta familia Euskal Herrian bizi da
J. A. Bayona zuzendariak Andeetako 1972ko tragedia du hizide "La sociedad de la nieve" pelikulan. 'Coche' Inciarte bizirik atera zen hegazkin istriputik. Uztailean hil zen, baina pelikula ikusi ahal izan zuen. Bere familia Hondarribikoa da.
2023/09/16 - 17:13
Jaizkibelek eskertu egin ditu Udalaren "keinuak", baina "elkarrizketa mahaia" eskatu du Arartekoarekin
Gogor jo du Hondarribiko EAJren aurka, "konponbidearen aldeko keinurik ez egiteaz gain, ezberdin pentsatzen dutenen arteko zubi guztiak apurtu" nahi izan dituelakoan.
2023/09/10 - 19:16
Hondarribian bi gazte ikertzen ari dira, terrorismoa goratzea egotzita
Horietako bat, gainera, agintzaritza agentearen aurkako atentatuagatik atxilotu dute.
2023/09/08 - 15:07
Hondarribiko alkateak harrera egin dio lehen aldiz Jaizkibel konpainiari
Lehen aldiz, Hondarribiko alkate batek (Igor Enparan) harrera egin dio Jaizkibel konpainiari. Hondarribiko EAJ ez da egon alarde parekideari egindako harreran; bai, ordea, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia.
2023/09/08 - 13:34
Diputatu nagusiak eta Hondarribiko alkateak txalo artean hartu dute Jaizkibel konpainia
Lehen aldiz egin diete harrera aurten alkateak eta EAJko diputatu nagusi batek alarde tradizionalari eta Jaizkibel konpainiari. Ez da protesta manifestaziorik izan, baina ikusle batzuk biratu egin dira konpainia parekidearen desfilea ez ikusteko.
2023/09/08 - 09:28
Albiste izango dira: Hondarribiko alardea, eskola-garraioa eta Zinemaldiaren aurkezpena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/06 - 00:26
Hondarribian atzo izandako bi sexu-eraso gaitzetsi ditu Udalak
Halaber, erasoak salatzeko elkarretaratzea deitu dute asteazkenerako, 18:00etan Martxoak 8 plazan, eta bertan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.
2023/09/05 - 20:41
Gipuzkoako Aldundiak lehen aldiz Alarde tradizionalari zein Jaizkibel konpainiari egingo die harrera
Eider Mendoza diputatu nagusiaren hitzetan, Aldundiak "mugimendu xume bat" egin nahi du, "konponbidea" bilatzeko bidean.
2023/09/02 - 21:22
Igor Enparan, Hondarribiko alkatea: "Ez dut onartu nahi inolako purgarik"
Irailaren 8ko Alardearen bezperetan oharra kaleratu du Enparanek, Alardeko Musika Banda Elkarteak, alarde baztertzailearen alde bazkideei sinatuarazi nahi dien "erantzukizunpeko adierazpenak" eragindakoei bere babesa adierazteko.
2023/08/24 - 09:38
Gipuzkoako kostaldean 30 °C-tik gorako tenperaturak neurtu dituzte gau sargori batean
Higerko (Hondarribia) estazioan 33,5 °C erregistratu dituzte, eta 31,8 °C Santa Klaran (Donostia). Atzokoan maximoetan markak hautsi zituzten udalerrietan, Gueñesen (Bizkaia) eta Laudion (Araba), beroa baina "samurragoa" izan da gaua, 22-24 ºC izan baitituzte.
2023/08/14 - 16:40
Bilboko eta Donostiako aireportuek bidaiarien errekorra hautsi dute uztailean
Bilboko aireportuak 680.000 bidaiari izan zituen uztailean —aurreko urtean baino % 17,1 gehiago —, Donostiako aireportuak 52.000, eta Gasteizkoak 34.000 —% 34,4ko hazkundea izan zuen—.
2023/07/30 - 17:24
Turistak nonahi, giro freskoz, parajeez eta gastronomiaz gozatzen uztailaren hondarrean
Giro polita dago kostaldeko zein barrualdeko herriak bisitatzeko. Hondarribiara edo Bakiora, esaterako, turista ugari hurbildu dira atzo bezala.

2023/07/18 - 22:49
EH Bilduk pentsio duinen alde lanean jarraitzeko apustua egin du Hondarribian
Mertxe Aizpuruak esan du pentsiodunen ongizatea gobernuaren ardura dela, eta orain arte horren alde borrokatu dutela gehitu du. Hala ere, EH Bilduk eskubideak zabaltzeko indar gehiago nahi duela adierazi du, eta horretarako Gipuzkoan maiatzean hasitako gorakadak jarraitu behar du.

2023/07/17 - 22:24
Jeltzaleek argi utzi dute ez dutela inongo akordiorik egingo PP eta Voxekin
Aitor Estebanek Otegiri gezurretan ibiltzea leporatu dio. Alderdiak argi utzi du Euskal Herritarren beharrak lehenetsiko dituztela eta, azken orduetako inkestak hizpide, zalantzaren aurrean alderdi jeltzaleagatik bozkatzea eskatu du Ortuzarrek, "bozka baliagarria" aldarrikatu du.