Hondarribia
2024/04/04 - 14:39
Arrantzaleak pozik daude antxoaren kanpainaren martxarekin
Atzo eta gaur antxoa asko sartu da euskal kostaldeko portuetan. Hondarribian, adibidez, gaur 300.000 kilo antxoa saldu dira. Berdelaren kanpaina, aldiz, ez da hain ona izaten ari.
2024/03/30 - 18:44
Eguraldi onak mundu osoko bisitariekin bete du Euskadi
Guardia Araban, Lekeitio Bizkaian eta Hondarribia Gipuzkoan jendez gainezka egon dira, eguzkiak goiza argitu duen egun honetan. Euskadiko kostaldea zein barnealdea turisten erakargune izan dira.
2024/03/29 - 21:22
Hondarribiko Isiltasunaren Prozesioa bertan behera utzi ostean, ekitaldia eliza barruan egin dute
Soldadu erromatarrak Hondarribiko Kale Nagusitik gora iritsi dira parrokiara, eta barruan, Kristo gurutzetik jaitsi dute eta prozesio txiki bat egin dute, jendez beteta zegoela.
2024/03/25 - 09:46
133 hegaldi daude aurreikusita gaurko Bilboko Aireportuan
Hala ere, hegaldi gehien apirilaren 1erako (161) eta martxoaren 31rako (141) daude programatuta Bilboko Aireportuan.
2024/03/21 - 13:59
1.398 hegaldi daude aurreikusita Aste Santurako Bilboko Aireportuan, iaz baino ia 100 gutxiago
Gasteizko Aireportuan, berriz, 60 hegaldi daude programatuta; Donostiakoan, 127; eta Iruñekoan, 81.
2024/03/05 - 11:43
Hondarribiko luizia, drone batetik ikusita
Igande honetan GI-3361 errepidean, Hondarribian, izandako lur-jausiaren ondorioz, bidea itxi egin beharko da bizpahiru hilabetez. Euriteek eragindako luiziak lur asko eta tamaina handiko arrokak eraman zituen.
2024/03/03 - 20:36
Bi etxebizitza hustu eta GI-3361 errepidea itxi dute Hondarribian, 2-3 hilabeterako, luizi baten ondorioz
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, goizaldean, 02:30ean, 100 metro inguruko luizia izan da Higer itsasargirako bidean. Familietako batek etxera itzuli ahal izango du.
2024/02/20 - 17:31
''National Geographic'' aldizkariak Hego Euskal Herriko 8 herri hautatu ditu Espainiako 100 politenen artean
Aldizkariaren arabera, Hegoaldeko zortzi herrik postu bat lortu dute Espainiako 100 herri politenen artean. Erriberri, Otxagabia eta Elizondo dira horietako hiru.
2024/02/15 - 09:46
Gau tropikala atzean utzita esnatu da EAE: 21 °C-ra arteko maximoak neurtu dituzte kostaldean
Tenperaturek markak hautsi dituzte bart, eta kostaldeko hainbat lekutan 20 °C inguruan, baita horren gainetik ere, izan dira goizean goiz.
2024/02/06 - 12:21
Higer lurmuturretik (Hondarribia) gertu arrantzatutako 60 bisigu heldugabe atzeman dituzte
Atzemandako bisigu aleak 20 eta 27 zentimetro bitartekoak ziren. Araudiak lizentziako eta urteko ale bakarra harrapatzeko aukera ematen du, eta gutxienez 40 zentimetroko neurria izan behar dute.
2024/01/06 - 18:42
Jaizkibel-Capbreton itsas eremua babesteko erabakia pozik hartu du Eguzkik
Talde ekologistak nabarmendu duenez, hainbat espezie eta habitat natural topa daitezke hor, hala nola itsas ugaztunak (izurde handia, kasu), arrezifeak eta urpeko leizeak.
2023/12/19 - 18:09
Abotsanitzek eta EH Bilduk gobernu akordioa itxi dute Hondarribiko Udalean
Bost ardatz dituen akordioa izenpetu dute. Hala nola, "herritarren partaidetzan oinarritutako gizartearen" eta "justizia soziala eta herritarren bizi baldintzak hobetzea helburu duen herri euskaldunaren" alde lan egitea adostu dute.
2023/11/20 - 23:26
Hegaluzearen harrapaketa kuota % 23 igoko da 2024an, eta hegalaburrarena % 10
Horrela, Espainiako Estatuko arrantza ontziek 22.361 tonako hegaluze kuota izango dute 2024rako, "espezie horren biomasak hobera egin duelako".
2023/11/08 - 18:15
87 urteko ehiztari hondarribiar bat hil da Beintza-Labaienen, usategi batetik erorita
13:36 aldera izan da ezbeharra. Foruzaingoak jakitera eman duenez, erorikoaren ondorioz, tokian bertan zendu da gizonezkoa.
2023/11/05 - 21:30
Mikel Esnaolak irabazi du gipuzkoar erako Euskal Herriko Aurresku Txapelketa
Hamar aurreskulari aritu dira nor baino nor gehiago igande honetan, eta Mattin Etxebeste oiartzuarra izan da bigarrena; hirugarrena, berriz, Ane Jaunarena lezoarra izan da.
2023/11/01 - 11:49
Duela astebete desagertutako gizon baten bila ari dira Jaizkibel mendian
Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez, urriaren 24an hitz egin zuen familiarekin azkeneko aldiz 56 urteko gizonak.
2023/10/30 - 13:42
Avenida zubiaren irekiera ospatu dute Irun, Hendaia eta Hondarribiko alkateek: "Herritarren garaipena da"
Ia hiru urtez zarratuta izan den oinezko zubia zabaldu dutela eta, zubian bertan ekitaldi sinbolikoa egin dute goizean Jose Luis Santanok, Kotte Ecenarrok eta Igor Enparanek, elkar besarkatuta.
2023/10/30 - 13:22
Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako alkateek besarkada batekin irudikatu dute Avenida zubiaren irekiera
Irungo alkate Jose Antonio Santanok adierazi duenez, Irun eta Hendaia lotzen dituen Avenida mugako zubia berriro irekitzea "herritarren indarraren garaipena" da.
2023/10/13 - 15:27
Gizon bat kartzelatu dute emazte ohiarengandik urruntzeko agindua behin eta berriz urratzeagatik, Hondarribian
Gutxienez bost aldiz urratu du agindua, eta epaileak espetxera bidali du.
2023/10/07 - 17:00
12.000 sinadura bildu dituzte, Lapurdi-Gipuzkoa muga berriz ireki dezaten eskatzeko
Hendaiako auzapezak sinadurak jaso ditu, Hondarribiako eta Irungo alkateekin batera egindako ekitaldian. Frantziak gutxienez 2024ko apirilera arte mantenduko ditu lau pasabideak itxita.