Hondarribia
2021/11/29 - 17:40
EBn korridore humanitario seguruak sortzeko "oinarririk" ez dagoela uste du Escrivak
Hala ere, "noizbait" Dublingo itun berri bat sinatzea espero du ministroak. Espainiak "elkartasun jarrerak" defendatzen ditu Bruselan, azpimarratu duenez.
2021/11/25 - 23:51
Irun, Hendaia eta Hondarribiak migratzaileentzako soluzioa eskatu eta mugarik gabeko Europa aldarrikatu dute
Agiri bateratu batean, Irun, Hendaia eta Hondarribiko alkateek poliziaren kontrolak salatu dituzte eta migratzaileen egoerari "konponbide globala" emateko eskatu diete Europako agintariei.
2021/11/01 - 10:34
Zazpi pertsona zauritu dira Hondarribian, bi ibilgailuk talka egin ostean
Istripua gaur goizaldean gertatu da GI-636 errepidean, Hondarribia parean.
2021/10/25 - 00:37
Emakume bat hil da zaldi baten ostikada jasota, Nafarroako hipika zentro batean
Emakumea lehiatzen aritu da Hondarribian, eta ondoren jaso du kolpea, animalia kamioitik jaisten ari zenean.
2021/10/23 - 22:46
Hondarribiko portuan harrapatuta gelditu den dortoka bat itsaso zabalera eraman dute
Gurutze Gorriko kideek dortoka bat erreskatatu behar izan dute Hondarribiko portuan, itsasontzi bateko sokekin harrapatuta gelditu eta gero. Ondoren, itsaso zabalera eraman dute. Ez da oso ohikoa horrelako dortokak kostaldetik hain gertu ikustea.
2021/10/10 - 16:27
Normaltasun berriaren zubian, mugimendu handia EAEko txoko turistikoenetan
Eguraldia lagun, jendetza etorri da Euskal Herrira eta ilara handiak sortu dira Guggenheim Museoan, besteak beste.
2021/10/07 - 14:49
46 urteko mendizale errenteriar bat hil da Pirinioetan 200 metrotik amilduta
Guardia Zibilak atzo erreskatatu zuen 46 urteko emakume errenteriarraren gorpua. 200 metroko altueratik erori zen harri bat askatu ondoren amilduta. Picos del Infierno igotzen ari zen, onik atera den 39 urteko lagun batekin.
2021/09/17 - 13:37
Alfonso Sastre antzerkigile eta idazlea hil da, 95 urte zituela
Hondarribian hil da antzerkigile, saiakeragile eta poeta, 95 urte zituela. Konpromiso politiko eta sozialak eta erregimen frankistaren aurkako borrokak markatu dute bere ibilbide pertsonala.
2021/09/08 - 16:40
Jairik ez, baina jantzi txuri-gorri ugari Hondarribiako kaleetan
Ondo bidean, Hondarribiak bere egun handia ospatu behar zuen gaur. Alarderik ez da izan gaur, baina txuri-gorriz jantzitako jende ugari dabil kalean.
2021/09/08 - 10:59
Hondarribiko "ez jaietan" autobusetan istiluak izan direla salatu dute
Gizalegearen aurkako jarrerak deitoratu dituzte, hala nola borrokak autobus barruan, musukoak ez erabiltzea eta txartelak ordaintzeari uko egitea.
2021/09/03 - 20:21
Hondarribiko Udalak arreta eskaini die surf irakaslearen sexu-abusuen biktimei
Txomin Sagarzazu alkateak udalerria "hunkituta eta oso triste" dagoela azaldu du, eta "errespetu osoa eta elkartasuna" adierazi die bai biktimei baita haien familiei ere.
2021/09/03 - 16:33
Surf irakaslearen biktimei elkartasuna, babesa eta laguntza eskaini die Hondarribiko alkateak
Sekretupean dagoen prozesu judizialari zor zaion errespetua gordeta, Hondarribiko Udalak, tristura eta kezka azaldu du. Udal-talde guztiek adostutako agiria aterako dute eta gaitzespen bilkura egingo dutela iragarri du alkateak.
2021/09/02 - 22:54
Surf irakasle bat kartzelatu dute Gipuzkoan sei adingaberi sexu-abusuak egitea egotzita
Ustezko erasotzailea, surf irakasle bat da eta atxilotuta eta kartzelan dago asteburuaz geroztik. Antza, abusuak surf klaseak ematen zituen bitartean egiten omen zituen.
2021/09/02 - 19:46
Surf irakasle bat kartzelatu dute Gipuzkoan sei adingaberi sexu-abusuak egitea egotzita
Ertzaintzaren ikerketaren arabera, gutxienez sei adin txikikori egin zizkien sexu gehiegikeriak. 37 urteko gizona Hondarribian atxilotu zuten abuztuaren 28an eta epaileak kartzelan sartzeko agindua eman du.
2021/08/28 - 21:11
Hauek dira Hego Euskal Herriko gasolindegirik merkeenak
Gaur-gaurkoz, Araban dago erregairik merkeena. Bertan, 1,285 euroan eros daiteke Gasolina 95 litroa; eta, Gasolio A litroa, berriz, 1,009 euroan.
2021/08/26 - 12:53
Bainatzea libre da berriro Hondarribiko hondartzan
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak adierazi du azken orduetan egindako analisietan baieztatu dela bertako urak araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoak betetzen dituela eta, beraz, bainatzeko aukera zabalik da berriro.
2021/08/25 - 12:47
Hondarribiko hondartzan bainatzea debekatu dute, ura kutsatuta dagoelako
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Uraren Euskal Agentziak debekatu egin dute Hondarribiko hondartzan bainua hartzea, uraren kalitatearen irizpideak betetzen ez direlako. Egunero aztertuko dute ura, bainurako irizpideak betetzen dituela egiaztatu arte.
2021/08/16 - 11:58
Hegaluzearen kuota banatzeko eskatu dio Tapiak Ministerioari, horrenbesteko "lehiaz" ez aritzeko
Baxurako arrantzaleek gauerdian bukatu dute kanpaina, azken urteotako laburrena, eta guztira 9.536 tona harrapatu dituzte.
2021/08/16 - 11:52
EAEko arrantza-ontziek 9.536 tona hegaluze harrapatu dituzte
Arantxa Tapia sailburua Hondarribiako portuan izan da azken deskarga zuzenean ikusten eta bere hitzetan "aurtengo udako zailtasunak zailtasun, arrantzaleen jarduera bikaina izan da".
2021/08/14 - 14:26
Botiloiak desegin dituzte Donostian eta Bermeon, eta 37 pertsona identifikatu dituzte Bakion
Covid-19aren neurriak neurriak ez betetzearekin lotutako istiluak "urriak" izan dira, Ertzaintzaren arabera.