Sexu-abusuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hondarribiko Udalak arreta eskaini die surf irakaslearen sexu-abusuen biktimei

Txomin Sagarzazu alkateak udalerria "hunkituta eta oso triste" dagoela azaldu du, eta "errespetu osoa eta elkartasuna" adierazi die bai biktimei baita haien familiei ere.
Hondarribiko Alde Zaharra.
Hondarribiko Alde Zaharra.

Hondarribiko Udalak udalerrian gertatutako sexu-abusuen biktimei eta familiei udal zerbitzuengandik beharko duten arreta eskaini die. Txomin Sagarzazu alkateak "errespetu osoa eta elkartasuna" adierazi die biktimei.

Hondarribiako surf irakasle bat atxilotu zuten sei adingaberi sexu-abusuak egitea egotzita. Hala, Martuteneko espetxera bidali zuten behin-behinean.

Eusko Jaurlaritzaren Segurasun sailak azaldu duenez, 37 urteko gizona ustezko tratu txarrak egiteagatik bere aurkako sei salaketarekin lotuta dago.

Txomin Sagarzazuk, udalerriko alkateak, Hondarribia "hunkituta eta oso triste" dagoela azaldu du, eta "errespetu osoa eta elkartasuna" adierazi die bai biktimei baita haien familiei ere.

"Gertatutakoa eta bere hedadurari dagokienez, une honetan martxan dagoen jarduketa judiziala errespetatu behar dugu", gaineratu du Sagarzazuk.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X