Hungaria
2022/06/02 - 20:11
EBk ez du Eliza Ortodoxoko buruzagia zigortuko, Hungariak Errusiaren aurkako neurriei betoa altxatzeko
Europak Kirill patriarka zigortzea saihestea lortu du Hungariak. Bruselak Budapesten aurrean amore ematen duen bigarren aldia da, Viktor Orbanen Gobernuak Errusiaren petrolioari ezarri beharreko blokeoa mugatzea lortu ondoren.
2022/05/31 - 12:49
Errusiako petrolioaren inportazioa partzialki blokeatzea erabaki du Europar Batasunak
Europar Batasuneko buruzagiek Viktor Orbanek ezarritako baldintzak onartu dituzte azkenean. Hala, Errusiatik petrolioa itsasoz inportatzea debekatuta egongo da, baina Hungariak, Txekiar Errepublikak eta Eslovakiak oliobidez eskuratzeko aukera izaten jarraituko dute.
2022/05/11 - 01:13
Espioitza kasuak ikertzeko lantalde bat Espainiara bidaltzea aztertzen ari da Europako Parlamentua
Dagoeneko baieztatu dute parlamentariz osatutako lantaldeak bidaliko dituztela Israelera, Hungariara eta Poloniara. Pegasus programa Israeleko enpresa batek egin zuen eta Hungariak eta Poloniak aitortu zuten zelatzeko softwarea erabili zutela.
2022/05/04 - 12:29
Bruselak Errusiako petrolioari betoa jartzea eta gerra krimenak zigortzea proposatu du
Europako Batzordearen planak aldi iragankor bat proposatzen du urte amaierara arte, merkatuen kolpeari eusteko eta hornidurarako bide alternatiboak prestatzeko, batez ere Hungariarentzat eta Eslovakiarentzat.
2022/05/02 - 23:17
EB oztopoak gainditu eta Errusiako petrolioari blokeoa ezartzeko lanean ari da
Energia ministroek ezohiko bilera egin dute. Alemaniako eta Austriako gobernuak prest agertu dira, nahiz eta orain arte aurka azaldu. Gauzak horrela, Hungaria da neurria errefusatzen duen estatu bakarra.
2022/04/05 - 13:13
Gutxienez 5 pertsona hil eta 10 zauritu dira Hungarian, tren baten eta kamioneta baten arteko talkan
Istripua Mindszent hegoaldeko trenbideko bidegurutze batean gertatu da, langileak zeramatzan kamioiak aldiriko tren batekin talka egin duenean. Trena errailetik atera da, eta bost pertsona hil dira.
2022/04/04 - 16:26
Viktor Orbanen garaipen historikoak bidea ireki dio laugarren legealdiari
Garaipen argia lortu du Viktor Orbanek Hungariako hauteskundeetan. Orbanek 20 puntu atera dizkio oposizioari eta aginteak egiten duen laugarren legealdia izango da honako hau.
2022/04/04 - 10:33
Viktor Orbanen garaipen argia, Hungariako hauteskunde legegileetan
% 98,9ko zenbaketarekin, Fidesz gobernu-alderdiaren emaitzak iragarpen baikorrenak gainditu ditu, botoen % 53 eskuratuta, 2018ko hauteskundeetan baino gehiago, eta 199 diputatuko ganberan 135 eserlekuren kontrola lortu du.
2022/04/04 - 09:20
Viktor Orban ultraeskuindarrak irabazi ditu Hungariako hauteskundeak, laugarren aldiz
Sei alderdik osatzen duten oposizioak espero baino emaitza okerragoak lortu ditu, botoen % 34 eskuratu baititu. Aitzitik, eskuin muturreko Gure Aberria alderdiak botoen % 5 baino gehiago lortu ditu, eta Parlamentuan izango da.
2022/03/23 - 17:44
NATOk batailoi berriak zabalduko ditu Eslovakia, Hungaria, Errumania eta Bulgarian
"Behar beste denbora zabalduko ditugu", adierazi du Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak.
2022/03/08 - 12:33
Bi milioi errefuxiatu ukrainar baino gehiago atera dira herrialdetik gerra hasi zenetik
Azken balantzearen arabera, milioi bat baino gehiago iritsi dira Poloniara. ACNURen arabera, II. Mundu Gerratik Europan izan den errefuxiatu ihesaldi azkarrena izaten ari da.
2021/07/15 - 18:55
Bruselak espedientea ireki die Hungaria eta Poloniari LGTBIQ kolektiboaren eskubideak urratzeagatik
Hungariako Gobernuak ikastetxeetan homosexualitateaz hitz egitea galarazi du eta Poloniako hainbat udalerritan "LGTB ideologiarik gabeko guneak" sortu dituzte.
2021/06/25 - 12:01
Viktor Orban: autokraziaren militantea
Lege-sorta homofoboa onartu berritan, Hungariako lehen ministroaren soslaia egin du Mikel Reparazek Faktorian. Komunismoaren aurkako militantziatik ultraeskuineko autokraziarako bidea egin du Orbanek.
2021/06/24 - 22:37
EBren gehiengoak indarrak batu ditu Hungariako lege homofoboaren aurka
Mark Rutte herbehereetako lehen ministroak esan du Hungariak ez duela tokirik EBn, baina Viktor Orban hango buruzagiak erantzun du ez dutela legea irakurri ere egin.
2020/04/02 - 18:31
Hungaria eta Polonia kondenatu dituzte, migratzaileen etorrera ukatzeagatik
Hungariak, Poloniak eta Txekiar Errepublikak zereginak ez zituztela bete babestu du Auzitegiak, eta ordena publikoa eta segurtasun nazionala bezalako argudioak errefusatu ditu.
2019/06/11 - 17:28
Ibaitik atera dute Budapesten hondoratutako ontzia, bost gorpurekin
Orain dela bi aste, Danubio ibaian, barruan 35 pertsona zeudela hondoratu zen ontzia azalera atera dute. Barruan 5 gorpu aurkitu dituzte. 7 pertsona baino ez ziren istriputik bizirik atera.
2019/05/30 - 11:18
Zazpi hildako eta 19 desagertu, Danubion ontzi bat hondoratu ostean
Ontzian 33 turista hegokorear eta tripulazioko bi hungariar zihoazen istripuaren unean. Ontzia Budapesteko Parlamentuaren ondoan irauli eta hondoratu da.
2019/05/30 - 09:59
Zazpi pertsona hil dira Danubio ibaian, Budapest parean, itsasontzi bat hondoratuta
Gainera, 19 bidaiari desagertu dira. Parlamentuaren egoitzatik gertu jazo da ezbeharra. 35 pertsona zeramatzan ontzia irauli eta hondoratu egin da.
2018/09/18 - 10:14
Hungariak auzitara eramango du Europako Parlamentuak abiatutako zigor prozedura
Viktor Orbanen Gobernuak helegitea aurkeztuko du Europar Batasuneko Auzitegiaren aurrean, Europako Parlamentuak irailaren 12an hartutako erabakiaren aurka.
2018/09/12 - 16:09
Hungaria zigortu nahi du Europako Parlamentuak, zuzenbidezko estatua mehatxatzeagatik
"Botoi nuklearra" eraginkorra izateko, beharrezkoa da Europako Parlamentuko kide diren estatu guztiek aho batez hartzea erabakia. Hala balitz, posible litzateke zigorra ezartzea.