Ibaiak
2013/11/21 - 21:37
Bilbon ibaiari begia ezin kenduta ibili dira
Goizean izan dira unerik larrienak, beraz udalak lasaitasun mezua helarazi du. Badaezpada, neurriak mantentzea erabaki du.
2013/11/21 - 16:01
Maila berdean Arabako ibai guztiak
Araba iparraldean 20 litro metro karratuko jaso dira. Hegoaldean, aldiz, ez du tantarik bota.
2013/11/20 - 21:37
Zakuak Bilbon, Ibaizabalek gainezka egin ohi duen puntuetan
Erauntsia dator, eta ibaiek izan dezaketen gorakadari begira, Bilbon hasi dira neurriak hartzen. Alerta laranja sartuko da indarrean gauerdian, eta haizeak ere indarrez joko du.
2013/11/20 - 15:23
Ibaien egoera da kezka datozen orduetan
Datozen orduetan euri jasa handiak espero dira EAEn. Horrexegatik, aurrealerta egoera ezarri dute agintariek. Bihar alerta laranjan egongo gara uholde arriskuagatik.
2013/11/06 - 20:10
Hodei Egiluzen gorpua Anberesko ibaian bilatzeko agindua eman dute
Poliziaren hipotesi batean oinarrituta, haren hilotza Belgikako hiri hori zeharkatzen duen ibaian bilatzen hasi dira, bertara bota zutela uste baitute.
2013/11/06 - 19:21
Polizia Hodei Egiluzen gorpuaren bila dabil Anbereseko ibaian
Polizia sonarra erabiltzen ari da ur azpian dauden gauzak somatu eta zer diren jakiteko. Bilaketa lanak ez dira errazak tenperatura hotzaren eraginez.
2013/10/09 - 10:59
Deba ibaira eroritako bi gizonezko erreskatatu dituzte Bergaran
Antza, gizonezko bat ibaira erori da, eta harekin zegoen lagunak uretara jauzi egin du, hari laguntzeko asmoz.
2013/09/27 - 13:10
Suhiltzaileek Aturri ibaitik gorpu bat atera dute Baionan
Oraingoz ez dute bestelako xehetasunik eman, baina gertaera Frantziako Polizia ikertzen ari dira, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.
2013/09/11 - 02:50
Lagun bat hil da Amurrion, gidatzen zuen autoa ibaira erorita
Urduñako (Bizkaia) 37 urteko gizonezkoa da hildakoa. Ezbeharra 19:30 inguruan jazo da A-625 errepidea. Oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, ibilgailua ibaira erori da.
2013/09/08 - 22:29
Gizon baten hilotza topatu dute Bilboko Itsasadarreko uretan
Bilboko uretan gaur agertu den bigarren gorpua da. Gorpua Elorrietako bihurgunearen parean aurkitu dute.
2013/08/24 - 17:50
Hilotz bat agertu da Arga ibaian Burlata parean, Nafarroan
Adindun baten gorpua da. Senitartekoek ez zuten haren desagerpena salatu. Hasierako ikerketaren arabera, ez da indarkeriazko heriotza izan.
2013/07/15 - 17:06
Emakume baten gorpua aurkitu dute Baionan, Aturri ibaian
Atzo gauean aurkitu zuten andrearen gorpua, eta oraindik ez dute identifikatu.
2013/07/10 - 15:20
Gizon batek bikotekidea Urumea ibaira bota du, Donostian
Horrez gain, emakume bat atxilotu dute Irunen, bikotekideak astindu ostean gizonari labana batez erasotzeagatik.
2013/06/25 - 12:02
Bi gazte Plentziako ibaira erori dira, auto batek aurretik eramanda
Gidariak positibo eman du alkoholemia-proban. Neskak ibai ondoko horma batean eserita zeuden autoa gainera etorri zaienean.
2013/06/24 - 18:22
Nola kontrolatzen du Euskalmetek ibaien emaria?
Semaforo sistema erabiltzen da arriskua zenbatekoa den jakiteko.
2013/06/13 - 18:24
Gizonezko bat hil da errekan, bildots bat hartzen saiatu denean
Gasteizko suhiltzaleek eta Jaurlaritzaren Segurtasun Sailek jakinarazi dutenez, gizonezkoaren senideek gorpua Aramaio errekan aurkitu dute, goizeko 11:40etan.
2013/06/10 - 23:26
Castejonen eta Funesen oraindik ari dira ibaietara begira
Castejonen N-113 errepidea moztuta geratu da arratsaldean ur emaria handitu delako Ebro ibaian. Funesen alertari eusten ari dira, baina uraren mailak behera egin du jada.
2013/06/10 - 11:43
Araban, Zadorra ibaira begira
Maila horian dago, oso hazita, baina ez duela gainez egingo uste dute.
2013/06/10 - 11:36
Zadorra ibaia oso hazita doa, baina ez dute uste gainezka egingo duenik
Araban, euri gehien iparraldean egin du, Gorbeialdean. Sarrian, esaterako, 40 litro pilatu dira metro karratuko azken hamabi orduetan. Agurainen 25, eta Gasteizen 9.
2013/06/10 - 11:34
Luiziak, Gipuzkoako arazo nagusia
Urumea, Oria eta Oiartzun ibaiak maila laranjara iritsi ziren atzo, baina gaur dagoeneko normaltasuna da nagusi.